Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Dokumentalak » McQueen-en sokatira zinematografikoa
Ira18 0

McQueen-en sokatira zinematografikoa

Atalak: Dokumentalak, Gomendioak, Zinemaldia 2015

Steve_McQueen-_The_Man_and_Le_Mans_Filmearen_argazkia_7948 (1)

Gustuko ez dudan gai bati buruzko dokumental bat ikustera noanean, zalantza ugari izaten ditut beti. Kasu honetan, automobilismoaren munduarekin, larruazalean negalak ateratzen zaizkit, batere gustuko ez dudan gaia izaten baita. Baina orain urte batzuk Senna dokumental zoragarriarekin gertatu zitzaidan bezala, “McQueen: The Man & Le Mans” filmak harritu egin nau.

70. hamarkadan, Steve McQueen “Hollywood-eko errege” deiturikoen artean aurkitzen zen. Autozale amorratua izanik, bere bizitzako pasioa film batean jasotzeko aukera suertatu zitzaion arte: Le Mans-eko 24 ordu famatuak. Ez zekiena zen ordea, amesgaizto bilakatuko zen errodaje horrek , bizitza aldatuko ziola betiko.

Dokumental hau, grabaketa latz horren ispilu paregabea bihurtzen jakin izan dute John McKenna eta Gabriel Clarke-k. Altxor preziatu gisa, orain arte ezezagunak ziren artxibo irudiak, McQueen-en pentsamendu zintzoak biltzen dituen grabaketa pribatuekin tartekatuz.  Estilistikoki lan elegantea eta emozioz beterikoa. Hainbat pertsonaien testigantzaz eraikitako mosaiko bati esker, ezin hobeto eraikitzen laguntzen dute istorio guztia. Honi zuzenean lotua, ezinbesteko beste elementu bat loratzen delarik: muntaia. “Kopiatu-Itsatsi” paregabe bati esker, aurreratzeek sorturiko adrelalina guztia sentitu dezakegu, irristatzeen zirrara, gasolina usaindu eta kopilotuaren kabina barruan egongo bagina bezala, gidariaren izerdi eta estutasunak ikus ditzakegu. Formatu digitalaren  gardentasun horrek gainera, pikordun artxibo irudi zaharkituekin talka egitean, osotasun bikain bat sortzen dutelarik.

steve-mcqueen-the-man-and-le-mans-13

Baina batez ere, lehen aipatu dudan bezala, infernu bilakatu zen errodaje horren tentsioa barrutik bizitzeko aukera izango dugu. Inoiz iritsiko ez zen gidoi baten presiopean nabigatzen zuten bitartean, kontrolpetik at, orduz eta orduz gainezka zegoen metrajeak aurrekontua loditzen zuen bitartean. Bakoitza bere aldetik zihoan, edozein momentutan eztanda egin zezakeen lehergailu hauskor bat sortuz:  Sturges-ek (hasierako zuzendariak) erromantze bat nahi zuen, estudioek istorio bat, besterik ez. McQueen-ek aldiz, makinak, kotxeak eta soinua.

Protagonista guztien artean sorturiko sokatira zinematografiko hauskor hori kontuan izanik. Gu ikusle bezala, sokaren erdian aurkitzen den sofa erosoan eseri eta ezker-eskuin datozen kotxeak saihestu behar ditugu. Savage Cinema sail barruan aurki dezakegun dokumental bikain hau ikusterako orduan, kontuan eduki beharreko gauza bakarra, kalitatezko ekoizpenak gustuko izatea baita.

Saila: Savage Cinema
McQueen: The Man & Le Mans
Urtea: 2015
Zuzendariak: John McKenna eta Gabriel Clarke
Aktoreak: Steve McQueen, Chad McQueen…
Erresuma batua
112 minutu.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Zinemaldia 2015: kronika azkar bat | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] baten istorioarekin bihotza birrintzetik, komedia erromantiko independiente atsegin batez pasaz, Steve Mqueen-ekin auto lasterketa zirraragarri baten parte […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA