Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Minak pantaila zeharkatzen duenean
Ira22 0

Minak pantaila zeharkatzen duenean

Atalak: Gomendioak, Pelikulak, Zinemaldia 2015

2071451
Aitortu beharra daukat, atzo egin nuela lehen saiakera kritika hau idazteko. Aretotik atera eta ordu gutxitara. Baina ezin izan nuen, filma freskoegia nuen eta sabelean ukabilkada bat jaso izan banu bezala nokeatua utzi ninduen, indarrik gabe. Ezin ordenagailuko teklak zanpatu eta are gutxiago erabat gainezka nuen garuna estutu.
Egun bat beranduago, burutik ezin kendurik gabe nabil El Club filma. Ikaragarria, gogorra, gorputzaren barreneraino sartzen den film horietakoa bat baita. Eta zer kontatzen du hain bortitza izateko? Kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean bizi diren lau gizon eta emakume baten egunerokoa. Iraganeko bekatu nazkagarri batzuk garbitzeko bidali dituzte hara. Hortik aurrera, Sergio Armstron argazki zuzendariaren laguntzarekin, atmosfera zapaltzaile hori zeharkatu beharko dugu. Bekatu horiek deskubritu eta behe-laino lodi horrek traba egiten digun bitartean, etika erlijiosoaren estolderiari buruzko kontakizun latza bizi. Kontzientziari, elizari eta zinema berari ukabilkada basatia bihurtuz.
Hori gutxi balitz, erruduntasuna sentituko dugu. Bai,  Larrain-ek umore beltz ukitu txiki batzuk sartzea erabaki duelako. Gaia beldurgarria dela antzeman daiteke, eta une jakin batzuetan barre txiki bat azaltzea, oso mingarria. Irri horiek, bihotza mozten duten metalezko xafla zorrotzak balira bezala. Baina beldurgarriena, ez da pantaila aurrean erakusten duena, erakusten ez duena baizik. Michael Hanekek maisutasunez maneiatzen dituen antzeko elementuak erabiliaz, garuna birrintzerainoko jolas makabroa sortuz. Oso psikologikoa. Oso krudela. Sinetsi, mina pantaila zeharkatzen sentitu dudala esaten dudanean.
Zalantzarik gabe, orain arte behintzat, Zinemaldian ikusitako lan biribilena eta 2015eko film onenetarikoa. Pablo Larrain merezimendu osoz, artista paregabe eta berdingabean bilakatzen dutena, mundu mailako zuzendari onenen pare lehiatzeko modukoa.
 
Saila: “Horizontes latinos”
EL CLUB
Urtea: 2015
Zuzendaria: Pablo Larraín
Aktoreak: Alfredo Castro, Roberto Farías, Antonia Zegers, Jaime Vadell, Alejandro Goic, Alejandro Sieveking, Marcelo Alonso, José Soza, Francisco Reyes
98 minutu.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Zinemaldia 2015: kronika azkar bat | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] hego amerikan gauza interesgarri ugari dute kontatzeko. Horizontes latinos sailean, Pablo Larrainen El club ikaragarria izan liteke froga nabarmenena.…
  2. Oscar sarietan, ‘Loreak’-en lehiakide izan daitezkeen filmak | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] norekin lehiatzeko aukera duen. Horietako batzuk, aurtengo Zinemaldian ikusteko aukera izan ditugu, El club ala Son of Saul bikainak…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA