Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Sailkatugabeak » Bakardadeari buruzko triptiko eskasa
Ira24 0

Bakardadeari buruzko triptiko eskasa

Atalak: Sailkatugabeak, Zinemaldia 2015

img_20916

Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen. Apur horien artean filmeko hiru protagonistak, hiru istorio desberdinetan zatituak. 73 urteko amona bakarti bat, gurasoekin kanpin ziztrin batean azken opor egunak igarotzen ari den gazte bat eta hil bukaerara iristeko arazo larriak dituen aita.

Bakardadeari buruzko triptiko eskasa, honela laburbilduko nuke filma. Hasiera bikain batekin, pertsonaien aurkezpen zuzena, estetikoki oso indartsua eta interpretazio bikainekin. Arazoa? 88 minutu eskas irauten dituela filmak eta hasieran geihegi sakondu nai izanak, noraezean utzi duela filma. Askotan kexatzen gara film bat luzeegia denean, kasu honetan motzegia dela uste dut. Hau positiboa dela dirudi, baina guztiz kontrakoa, bat-batean filma erditik eten denaren sentsazioa izan baitut. “Guzti hau ezertarako” pentsatu dut pantaila itzali denean.

Baina esan bezala, alderdi positiboak goraipatuz, alde batetik hiru istorio desberdin horien artean sorturiko konexio ikusezin hori, nabarmena eta interesgarria dela uste dut. Bakardadearen gaia izan da,  argi eta garbi, zuzendariak jorratu nahi izan duena, eta hori oso ongi tratatu duela uste dut. Argazkiaren arloa ere, indartsua, kolore eta plano zabalen arteko jolas polit batekin. Hainbat elementu estetiko erabiliz, giro dekadente, triste eta inpertsonal hori oso ongi islatu dutelarik. Leku horietan hain tipikoak diren denda turistikoen plano luzeekin adibidez, guztiak berdinak, produktu berdinekin eta erosle mota antzekoekin.  Aktoreak ere ongi, nazionalitate desberdinekoak izateak, hizkuntzarekin ere kontzeptu interesgarri bat sortu dutelarik. Guzti hau goraipatzen badut, imajina dezakezue zer sentitu duda; amorrua. guzti hau hain ongi landu eta gero, pantaila bat-batean belztu denean. Istorioak erdizka utzi dituztelako eta okerrena, gaiari behar bezalako sakontasun eta hausnarketa eskaini gabe. Lastima.

Saila: “Zuzendari berriak”
PARASOL
Urtea: 2015
Zuzendaria: Valéry Rosier
Aktoreak: Alfie Thomson, Pere Yosko, Julienne Goeffers, Christian Care, Delphine Théodore, Ahilen Saldano
88 minutu.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Zinemaldia 2015: kronika azkar bat | Ikusi makusi... zer ikusi? - […] at, barrera horiek hautsiz, istorio unibertsal bat kontatzeko. Sail berdinean, Parasol film txikiak ere harritu ninduen, hiru  istorioak erdizka…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA