Netflix iritsi da! Zalantzak argitzeko gida azkarra
Hainbat hilabeteko zurrumurru ugariren ostean, azkenean, bihar iritsiko da Netflix Hego Euskal Herrira –Iparraldeko erabiltzaileek iaztik dute baliatzeko aukera–. Streaming bidez telesailak eta filmak eskaintzen dituen zerbitzua da. 2011n eduki propioa sortzen hasi zen. Hau da, telebista kateek eskaintzen dituzten telesail eta saioak emateaz gain, berak ekoiztutako produktuak sortzen ditu. House of Cards, Orange is the new black edo Narcos arrakastatsuak, baita kritika bikainak jaso dituen Beasts of No Nation filma estaerako.
Netflixekin, beste plataforma digital batzuekin bezala, ez da beharrezkoa telebista aparailurik izatea etxean. Nahikoa da interneteko konexioa, kreditu txartela eta edozein pantaila izatea gure gustuko ekoizpenak ikusteko. Estatu Batuetan, esaterako, bi milioi eta erdi etxe baino gehiagotan internet bidez bakarrik ikusten dituzte bideo edukiak eta ez dute telebistarik, ez kable bidezkorik, ez betiko telebistarik ere.
Oraindik zalantzak ezta? Ea gida azkar honekin argitzeko gai naizen.
Edukiak ikusterako orduan, mugarik egongo al da?
Ez. Tarifa finkodun zerbitzua izango da. Guztia ikusi ahal izango dugu harpidetzak irauten duen bitartean.
Zein hizkuntzan ikusteko aukera izango dugu? Eta kalitatea?
Jatorrizko hizkuntzan, azpititulatua ala bikoiztuta. Harpidetzaren arabera aldiz, (7.99 euro eta 11,99 bitarte), Kalitate normala, HD ala 4K. (1,2 ala 4 gailutan ikusteko aukerarekin)
Harpidetu nahi ez badut ala kreditu txartela ez erabili, ez al dago beste aukerarik?
Bai, GAME, El Corte Inglés, Media Markt, FNAC eta Eroskin salgai jarriko diren “opari txartelei” esker. Gaur egun existitzen diren mota horretako txartelen funtzionamendu berberarekin. Hau da, hiru txartel mota egongo dira, bakoitza diru kopuru zehatz batekin, ondoren zuzenean Netflixen webgunean trukatzeko.
Internet beharrezkoa izango da NETFLIX ikusteko?
Bai, ez da offline aukerarik egongo.
Kontuan izan gainera, zure telebistak Smart TV izan behar duela. Zer da hau? Smart TV (telebista adimenduna) Internetera konektatu daitekeen telebista mota izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Interneteko edukiaz gain, ordenagailutik bideoak, argazkiak edo musika irakurtzeko gai dira, horretarako etxeko sarea erabiliz edota zuzenean USB memoria edo kanpoko memoria erabilita.
Bestela, beti izango duzu aukera ordenagailutik ikusteko, baina guztia telebistan ikusten duzun horietako bazara, hau kontuan izan.
Non/nola ikus daiteke?
Gailu guztietan. Android, iPhone, Mac, Windows, Xbox, Playstation, Smart TV, Roku, Apple TV, Chromecast, Kindle Fire TV eta iPad.
Konpromiso minimo bat egongo al da?
Ez. Lehen hilabetea gainera, doan izango da eta edozein momentutan utzi daiteke harpidetza bertan behera.
Zer ikus daiteke Netflix-en?
Telesailak (denboraldi osoak), momentu honetan aireratzen ari diren telesailen atalak (oraindik ez dute zehaztu AEBetako erritmoan izango ote den, baina nik uste atalak beranduago iritsiko direla), filmak, dokumentalak, umeentzako eduki berezia eta abar.
Zenbateko edukia/katalogoa?
Euren edukien artean, mundu mailan, 15.000 telesail eta film inguru dituzte. Baina eskualdearen arabera, zifra hau murriztu egiten da. AEBetan 10.000 titulu inguru dituzte, Ingalaterran 2.500 eta Frantzian 1.000 inguru. Hemengo edukiak ziurrenik Frantziakoen oso antzekoak izango dira. Beraz, nahiko eskasak.
Beren telesail ezagunenak ikusi ahal izango ditugu?
Bere ikur bilakatu diren House of cards eta Orange is the new black ez dira katalogo barruan etorriko. Zergatik? Yomvik, MovistarPlusek eta Wuakik bereganatu zituztelako Espainiako Estatuan aireratzeko eskubideak. Arrazoi berberagatik, Penny Dreadful, The Walking Dead, Dexter, Better Call Saul, Homeland, Greys Anatomy edo Gotham ere ez dira egongo. Aurten estreinatu diren Bloodline, Daredevil, Narcos edo Sense8 aldiz bai.
Beste herrialde batera bidaiatzen badut, nire kontua erabil dezaket?
Bai. Hori bai, bidaiatzen duzun herrialde konkretu horren edukiak “bakarrik” ikus ditzakezu. AEBetara bazoaz adibidez, bertako katalogoa.
Aspaldiko ekoizpenak berreskuratzeko aukera izango dugu?
Bai eta hau da nire ustez gakoetako bat. Aintzinako telesailak erraztasunez eskuratzeko ahalmen hori alderdi oso interesgarria iruditzen zait. Interneten lortzeko zailak diren ekoizpenak edo besterik gabe igande arratsalde batean sofan etzanda gaudela ikusteko moduko klasiko horiek mugitu gabe berreskuratzeko aukera izatea, bikaina iruditzen zait. Horregatik katalogo zabala izatearen garrantzia.
Zer nolako erronka izango da telebista konbentzionalentzat? Netflix bezalako erabilera berri hauek zein aldaketa eragin ditu edo eragin ditzake etorkizun gertukoenean?
Nire ustez ez dute inongo aldaketarik edo erronkarik ekarriko telebista konbentzionalarentzat. Zergatik? Telesailak horrela ikustea astakeria hutsa delako. Alde batetik oso berandu estreinatzen dituztelako; bestetik bikoiztuta eta iragarkiekin; eta azkenik, etengabeko egun eta ordu aldaketak jasaten dituztelako. Orain hilabete batzuk aipatu nizuen True detectiveren kasua hortxe daukazue, sakrilegio hutsa! Nork ikusten ditu telesailak telebista konbentzionalean? Arrakasta gehien izaten dituzten telesail motak, prozedimentalak izaten dira (Bones, CSI…) Zergatik? Ez dutelako jarraipen zorrotz bat eskatzen eta atalak solte ikusi daitezkeelako.
Aldaketa jasan dezakeen arlo bakarra nire ustez, formatu fisikoen salmentan egon daiteke. Etorkizuna eduki guzti hauek streaming edo interneten bidez kontsumitzeko bideratua dago eta horrelako plataformen etorrerak (tamalez) DVD edo Blu-Ray formatuen desagertzea ekarri lezake.
Beraz, Netflix bai ala ez?
Galdera honen erantzuna, ikusle mota eta erabiltzailearen arabera alda daiteke. Beraz bi multzo hauetako batean identifikatua sentitzen bazara, badakizu…
BAI
- Interneteko mundu zabalera ohitua ez bazaude.
- Telesail, film ala dokumentalak sarean bilatzeko orduan oso traketsa bazara, edo besterik gabe, ekoizpen guzti hauek bilatzen, denborarik galdu nahi ez baduzu.
- Guztia sekulako kalitatean ikusten duzun horietako bazara.
- Telesailak gaurkotasun zorrotz batekin jarraitzea axola ez bazaizu
EZ
- Eduki guzti hauek oso erraz bilatzen dituzu sarean eta gainera gustuko duzu saltsa guzti hori.
- Ameriketako erritmo berdinean jarraitu behar dituzu telesail guztiak. Bi egun, beranduegi da zuretzat.
- Zure telesail kuttunak ez daude katalogo barruan. Gainera, beldur zara, etorkizunean beste ezinbesteko telesail batzuk ere at geratuko ote diren.
- Filmak ordenagailuan ikustea gorroto duzu. Sofan eroso etzanda eta telebistan ikusi behar dituzu beti. Baina zure telebista hori ez da Smart TV horietako bat eta ez du Wifi konexiorik. Gainera, mugikorraz gain ez daukazu beste gailurik etxean.
ONDORIOZ…
Alde bateean ala bestean kokatu, kontuan izanik, harpidetza edozein momentutan eten dezakegula eta gainera, lehen hilabetea doakoa dela, nik frogatu egingo nuke. Katalogo horren barruan murgildu, aukera desberdinekin saltsan ibili eta 30 egun horiek amaitzean, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Eskerrik asko azalpenengatik Gaizka! Nik egia esan gehiago egiten dut bat BAI perfilarekin. Dena den zalantza bat.
Nonbait irakurri nuen NetFlix Vodafone konpainiak eskainiko duela hemen. Vodafonen bezero naiz momentu honetan. Denda batera galdetzera joan nintzen prezioak, ea ze aukera egongo ziren eta abar eta esan zidaten
1. ez zekitela oraindik askorik
2. Baina esan zidaten baita ere, Smart TVan ikusi ahal izateko zuntz optiko konexioa behar dela, oso banda zabala eta azkarra behar ei du eta. Nire herrian telefonicak oraindik ez du banda zabalik instalatu.
Badakizu hori horrela den? Egia da zuntz optikoa behar dudala NetFlix-eko edukiak ganoraz ikusteko?
Eta interneteko kontratua edozein konpainiarekin izanda ikusi ahal izango nuke?
Eskerrik asko aldez aurretik
Iepa Gotzon!!
*Zutz optikoaren asuntoa…Arazoa, edukiak, 4K irudi kalitatean ikusteko intentzioa baduzu sor daitezke. Nik uste ezinezkoa izango dela zuntz optiko gabe kalitate horretaz gozatzea. Aste honetan froga desberdinak egitekotan nago eta zehaztuko dizut guztia.
* Vodafonena-> Konpainia, akordio bat sinatu zuen Netflixekin eta bere produktuen barruan etorriko da. Vodafone TVrekin, zuzenean daukazun dekodifikatzailearekin.
Bestela web orrialdetik zuzenean, libre ere harpidetu dezakegu (naiz eta “Vodafone-ekoak” ez izan alegia)
http://www.vodafone.es/conocenos/es/vodafone-espana/sala-de-prensa/notas-de-prensa/vodafone-sera-el-primer-operador-en-integrar/
eskerrik asko! ta esango diazu frogatzen baduzu, ea zer moduz!
Eskerrik asko argipenagatik Gaizka! Segi fin!