Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Fargo telesailaren istorioa, benetan gertatu al zen?
Abe15 0

Fargo telesailaren istorioa, benetan gertatu al zen?

Atalak: Albisteak, Gomendioak, Telesailak

fargo_s2_620x350 copia
Pantaila txikian estreinatzen diren ekoizpen mordoen artean, bitxikeria zoragarri horietako bat iruditu zait, Fargo telesaila.  Lehen denboraldian, pertsonaia gutxiz osaturiko istorio intimistago bat ikusi ahal izango genuen, umore beltzez eta interpretazio bikainez gainezka.  Bigarrenean aldiz, istorio epiko zoragarri bat. 70. Hamarkada, trama horren beste protagonista zoragarri bat bihurtuz. Guztien batuketak, maila goreneko telesail baten emaitza emanez; Zoragarria, sarkastikoa, freskoa, frenetikoa, burutsua, ikusgarria.
truestory
Baina bada askorentzat deigarria izan den alderdi konkretu bat. Telesailaren atal guztiak “This is a true story. The events depicted in this film took place in Minnesota in 2006 (ala 1970 bigarren denboraldian). At the request of the survivors, the names have been changed. Out of respect for the dead, the rest has been told exactly as it occurred.” mezuarekin hasten dira, hau da, “Hau benetako istorio bat da. Ikusgai dituzuen gertakizun guztiak, Minnesotan gertatu ziren 2006 urtean (ala 1979 bigarren denboraldian) . Bizirik daudenei errespetuz, izenak aldatu egin dira. Hildakoei errespetuz ordea, gertaturiko guztia izan zen bezala kontatua dago”
fargo-cast-727x530
Baina, egia al da? Guzti honen atzean, benetako istorio bat al dago? Zoritxarrez (ala zorionez) ezetz esan behar dut. Noah Hawley sortzaileak argitu zuen, ez direla benetako gertakizunetan oinarritu eta esaldi hori, Fargo film originalari keinu bat besterik ez dela. Coen anaien 90. hamarkadako filma, mezu berdinarekin hasten baita, kasu horretan, 2006 urtea 1986 ordezkatuz. Bi zuzendariek gainera, publizitate estrategia bat besterik ez zela onartu zuten. Gidoia garatzerako orduan, 80.hamarkadan gertaturiko pare bat albisteetan besterik ez zirela oinarritu. Senarraren ustezko desleialtasuna argitara emateko, detektibe pribatu bat kontratatu zuen emakume baten kasuan adibidez. Detektibeak, asteetan zehar, emakumearen aldetik albisterik jaso ez zuenean, poliziei dei egitea erabaki zuen. Senarraren erantzuna, “emaztea Danimarkan zegoela, ama bisitatzen“. Egun batzuk ikertzen pasa ostean, hil egin zuela deskubritu zuten arte.
Los-Blomquist-Kirsten-Dunst-y-Jesse-Plemons-una-pareja-en-apuros-en-Fargo_reference
Dena den, ez galdu, Mr Robot-ekin batera, urteko telesail onena iruditu zaidan ekoizpen bikain hau. Film originalaren ideia  nagusia moldatu nahi izan duten arren, istorioan baino , pertsonaietan eta batez ere esentzian oinarritu direla esango nukeelako. Liluragarria aurkitu daitezkeen erreferentzia eta keinu zinematografiko guztiak: The Big Lebowski, Fargo, Miller‘s Crossing eta Boardwalk empire telesaila. Baina baita,  Tarantino-k lantzen dituen elkarrizketak, aukeratzen dituen abesti zoragarri horiekin antzekotasunak eta umore beltzez zipriztinduriko biolentziaren erabilpena. Eta jakina, Western generoaren ukitu nabarmenak.
Kosta egiten zait akats bakar bat aurkitzea: Interpretazio ahaztezinei loturiko pertsonaia zoragarriak. Musika, bitxia, erakargarria, ezinbestekoa. Argazkia eta planoen erabilpena, hitzik gabe uzteko modukoa;    pantailan ikusgai duguna kontuan hartuz gero behintzat, lanketa prozesuan erabili dituzten Storyboard-ak ,  museo batean erakusteko modukoak izango direla ziur nago. Gozamen hutsa.
 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Fargo telesailaren istorioa, benetan gertatu al zen? | EIBZko liburutegia - […] Gaizka Izagirre / 2015-12-15 / 280 hitz […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA