Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » "Pedaló": bidaia nautiko surrealista euskal kostaldea zeharkatzen
Mar23 0

"Pedaló": bidaia nautiko surrealista euskal kostaldea zeharkatzen

Atalak: Albisteak, Crowdfunding-a, Dokumentalak, Gomendioak, Pelikulak

 Sin título-1

Hiru lagun. Jon, Joseba eta Eneko. Internet bidez pedalo bat erosi eta Biarritzetik Bilbora abiatuko dira 20 egun iraungo dituen bidaia batean. Bainujantziz, ukelelez eta kanaberaz horniturik, euskal kostaldea zeharkatuko dute lehenago inork egin ez duen bezala. Udaren ospakizun haluzinatu baten bitartez euskal kultura eta kostaldea berraurkituko dituzte eta abentura exotikoak bizitzeko ez dela munduko beste puntara joan behar erakutsiko dute.
Hori da Juan Palacios Eibartarrak zuzendu duen “Pedaló” dokumentalaren hasierako premisa interesgarri, bitxi eta erakargarria. Errodatzen hasi baino lehen, helburu nagusia, “fikzio kutsua duen dokumental luze baten bitartez,  euskal kosta eta kulturaren elementu paregabeetan arreta berezia jarriz istorio kontatzen bat zen. Udari buruzko dokumental bat, baina aldi berean dokumental bat egiten ari diren lau lagunei buruzko pelikula.  Fikzioa eta making off-aren artean ibiliko da “do it yourself” jarrera seriotasunez hartuz.”
12795539_937175086372810_2502621692023519825_n
Pedaloa, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, bidaia zoramen bihurtu zen: ezbeharrak, parranda, biharamuna, xamana, hileta e. a. Hiru “marinel” hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria, bidaia paralelo batean murgilduko da. “Zinemagile hasiberri bat, hiru lagunen atzetik, bidaia nautiko surrealista batean” bilakatuz. Horrela definitu daiteke lan hau. Bigarren eskuko pedalo batean igota, Euskal Herriko kostatik barrena 150km egiteko asmoz.  Bidaia ero horretan, ez-amodio historio moderno bat ikusi ahal izango dugu, xaman bat, saiakera antzeko eszenak zuzendariaren pentsamenduekin zinemari buruz, Felix Baugartner eta pedaloaren sortzaileari buruz, parisen sindromeari buruz, flysch-a…
 10299546_937175129706139_6091698670446771063_n
 

Estreinaldia?

Oraingoz ez da estreinatu. Filmaren banaketaren zati bat, Bartzelonako ekoiztetxe batek egingo du. 70 minutu inguruko iraupena izango du eta abenturazko dokumentala/saiakeraren artean kokatzen da. Estreinaldi ofiziala, 2016ko udazkenean izan liteke.

Trailerra

Soinu banda

Soinu banda, narrazioari berari laguntzeaz gain, korapiloaren parte ere izango da; Jon, Joseba eta Eneko musikariak baitira. Kantauriko Beach Boys hauek instrumentu bat baino gehiago eramango dute pedaloan, beraz, soinu banda diegetiko bat egongo da, hau da, filmatzean, bertako egoera zehatzetan, hitz egiten dutenari buruz egindako abestiekin.
Extradiegetikoari (betiko soinu banda) dagokionez, FORZUDO-k, Laukik, Shame Salvadorr-ek eta Døde Peters Klub-ek abesti batzuk egingo dituzte bereziki dokumentalarentzat. Gainera, beste artista batzuen abestiak ere egongo dira; Kana Kapila, Mursego edo Fermin Muguruza eta IRUN LION ZION konexioarena.
12799350_937175069706145_4839915029301325124_n

Grabatzen hasi baino lehen, zuzendariaren motibazioa…

“Dokumentalak egin nahi ditut. Nire heziketa zientifikoa dela eta, agian, gizakiak naturarekin elkar eragiten duteneko gaiak interesatzen zaizkit. Gainera, euskalduna naiz. Horregatik, proiektu hau aukera paregabea iruditzen zait herri txiki honetan dugun kostalde ederra munduan zehar zabaltzeko ikuspuntu original batetik. Ortodoxoa ez den baina ikuspegi oso gizatiarra duen ikus-entzunezko honen bitartez ikus-entzuleak hiru protagonistekin konektatzea espero dut. Oso pertsonaia bereziak dira, ez bakarrik nire lagun onenak direlako, baizik eta mundua ulertzeko duten filosofiagatik, ez al zara, bada, berezia izan behar pedalo batekin 125 km egiteko? Kontatu beharreko istorio ezohikoa dela uste dut. Eta Jacques Cousteauk esan zuen bezala “gizaki batek, edozein arrazoirengatik, ohi ez bezalako bizitza eramateko aukera duenean, ez dauka berarentzat bakarrik gordetzeko eskubiderik”.


12779104_929846677105651_814104458232275968_o

PEDALÓ
Eneko Belaunzaran, Jon Lopez
eta Joseba Etxeberria
Ko-produkzioa: LA PSICINA eta BOTIKA PRODUCCIONES
Kamera: Juan Palacios
Ekoizpen laguntzailea: Lohitzune Sistiaga eta Lorea Palacios
Gidoia, ekoizpena, muntaia eta zuzendaritza: Juan Palacios
Hizkuntza: Gaztelera eta Euskara
Iraupena: 70 minutu

 
 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Ekainak 22: Pedaló | goieniz zinekluba - […] http://www.argia.eus/blogak/gaizka-izagirre/2016/03/23/pedalo-bidaia-nautiko-surrealista-euskal-kost… […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA