Astakeria berria AEBetako telesail batean: Sanferminak eta terrorismoa
Xenofoboa, atzerakoia, negargarria, astakeriaz betea eta txarra…oso txarra. Horiek, aurten estreinatu den Criminal Minds: Beyond Borders telesaila deskribatzeko hitz aproposenak. Ideia bat egin dezazuen, AEBetako kritikarien artean, “xenophobia” bezala ezagutzen dute jada ekoizpen hau, pentsa beraz zer nolako perlak topa daitezkeen bertan; baina perlak baino, astakeriak eta galantak, 12. atalean ikus ditzakegunak. Ezingo nuke atal bakar bat kiskaltzetik salbatu, baina lehen denboraldiko El toro Bravo izeneko atala ikusi ostean, ni neu botako nintzateke sutara.
Criminal Minds telesail ezagunaren spin-off moduan aurkeztua, mundu osoan dauden estatubatuarrak defendatzeko helburuarekin, elitezko FBIren talde baten egunerokoa kontatzen du telesailak (uau!). Atal honetan, kide eta indar guztiak batu beharko dituzte jakina, Euskal Herria ez baita txantxetan ibiltzeko moduko tokia… txan txaaaaaan! Honela dio atalaren sinopsi ofizialak:
“The IRT heads to Pamplona, Spain during the running of the bulls. The ears of a missing American tourist are found and the team speculates that the crime is politically motivated.”
IRT taldeko buruzagiek, Iruñera bidaiatu beharko dute, entzierroak gertatzen ari diren momentu berean. Desagerturiko turista estatubatuar baten belarria azaldu da eta badirudi krimen horren atzean, motibazio politikoak daudela (ikaragarria e!).
Felix Linaresek aurkezten duen La noche de saioan, askotan aipatu dute Hollywood eta Euskal Herriaren arteko erlazio bitxi (eta askotan barregarri) hori. Adibide ugari izan ditugu zazpigarren artean, baina 2015ean Narcos telesail bikainean ikusi bezala, pantaila txikian ere, Euskal Herriko kultura eta historia irudikatu nahi dutenean, ikuspegi nahiko distortsionatua dutela frogatu dute.
Baina aipatzen ari naizen telesail honetan egin dutena azaltzeko, nire hitzak motz geratuko direnez, hobe irudietara jotzea. Hementxe atal osoa (erdarazko azpitituluekin, saiatuko naiz aurrerago euskaratzen). Ea zein minututatik aurrera hasten den zuen belarri eta begietatik odola irteten…
Herrialdea: AEB
Sortzaileak: Rob Bailey, Matt Earl Beesley, Laura Belsey, Colin Bucksey, Jeremiah S. Chechik, Félix Enríquez Alcalá
Aktoreak: Gary Sinise, Alana de la Garza, Daniel Henney, Tyler James Williams, Annie Funke, Afsheen Olyaie, Bobby T, Ezra Dewey, Kelly Frye
Denboraldiak: 1 (eta bakarra espero dut)
Atalak: 13
Hori ez da astakeria bakarra, Iruñeako patroia ez da San Fermin, San saturnino baizik
(Iruñeko patroia)
Oso ona!!!
Eskerrik asko.
http://aboutbasquecountry.eus/2016/05/31/cuando-los-guionistas-de-una-serie-no-saben-de-que-escriben-o-las-tonterias-que-se-pueden-decir-sobre-pamplona/
Aurkikuntza aparta! Fikzioa gustatzen jakonantzako asmakizun galanta. Deskuidau ezkero El Mundok DVDan atarako dau.