Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Marrazoak protagonista! 8 film onenak… eta 25 frikienak
Abu18 0

Marrazoak protagonista! 8 film onenak… eta 25 frikienak

Atalak: Gomendioak, Pelikulak

Sin título-1
Umea nintzela, telebistan marrazo bat ikusten nuen bakoitzean lilura moduko bat sentitzen nuen, hori bai,  beldurraren sentimenduak nire gorputza inbaditzen zuen bitartean. Steven Spielbergek Jaws film mitikoa estreinatu zuen unean ezin zuen imajinatu ere egin zer nolako eragina izango zuen etorkizunean, ni bezalako milaka ikusleen artean. Itsasoan behatz puntak  sartze hutsak dardara eragitea lortu zuen, baina baita animalia zoragarri horiekiko miresmen maila igoarazi ere. Zentzu askotan,  inflexio puntua izan zen ekoizpen hori, baina batez ere, marrazo zuriarekiko pertzepzioa betiko aldatu zuen. 1975 urtea baino lehen, marrazoak kategoria desberdin batean zeudela esan liteke.
hero_EB20000820REVIEWS088200301AR
Hori gutxi balitz, historiako lehen blockbuster bihurtu zen. Hasiera batean, mota honetako filmak,  “Memorial Day” –maiatzeko azken astelehena– eta Labor Day –iraila– artean estreinatzen zituzten. Denbora-tarte hori anbizio gutxiko filmei eskainia zegoen, ekoizpen merkeak eta gazteei zuzendurikoak. Baina film honek guztia aldatu zuen. 1975eko ekainaren 20an estreinaldiarekin batera, lortu zuen estreinaldi-daten inguruan zeuden teoria guztiak bertan behera geratzea. Arrazoi nagusia: filma AEBetako areto guztietan batera estreinatu zela. Ordura arte, normalean, hiri garrantzitsuenetan soilik estreinatzen ziren eta gero pixkanaka zabaltzen joaten ziren, hiri txiki eta herrixka guztietara iritsi arte. Film hau aldiz, 400 areto baino gehiagotan aireratu zuten, lehen asteburuan 13 milioiko zifra ikusgarria lortuz.
Baina Spielberg handiaren filma alde batera utzita, zeintzuk izan dira marrazoak protagonista dituzten film aipagarrienak? Honetan zorrotz izatea tokatzen zait, 1975eko ekoizpen horren mailara gerturatu den filmik ez baita existitu.
Baina,  aipatzeko modukorik bai? Jakina, hementxe onenen eta …”frikien” zerrenda:

ONENAK

Jaws

(1975)

jaws-banner

Zuzendaria: Steven Spielberg

Aktoreak: Roy Scheider, Robert Shaw, Richard Dreyfuss, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Carl Gottlieb, Jeffrey C. Kramer

Jaws 2

(1978)

jaws-2

Zuzendaria: Jeannot Szwarc

Aktoreak: Roy Scheider, Lorraine Gary, Murray Hamilton, Joseph Mascolo, Jeffrey Kramer, Ann Dusenberry, Collin Wilcox Paxton

The Reef

(2010)

maxresdefault

Zuzendaria: Andrew Traucki

Aktoreak: Adrienne Pickering, Gyton Grantley, Damian Walshe-Howling, Zoe Naylor, Kieran Darcy-Smith

Deep blue sea

(1999)

deep-blue-sea-renny-harlin-1999

Zuzendaria: Renny Harlin

Aktoreak: Saffron Burrows, Thomas Jane, LL Cool J, Jacqueline McKenzie, Michael Rapaport, Stellan Skarsgård, Samuel L. Jackson

Tiger Shark

(1932)

Pasto De Tiburones (Tiger Shark) (Howard Hawks, EEUU, 1932)-poster001

Zuzendaria: Howard Hawks

Aktoreak: Edward G. Robinson, Richard Arlen, Zita Johann, Leila Bennett, J. Carrol Naish, Vince Barnett, William Ricciardi

Soul surfer

(2011)

hhh

Zuzendaria: Sean McNamara

Aktoreak: AnnaSophia Robb, Dennis Quaid, Helen Hunt, Carrie Underwood, Ross Thomas, Lorraine Nicholson, Kevin Sorbo, Sonya Balmores

The Shallows

(2016)

the-shallows-2016-movie-review-shark-thriller-blake-lively

Zuzendaria: Jaume Collet-Serra

Aktoreak: Blake Lively, Óscar Jaenada, Brett Cullen, Sedona Legge, Janelle Bailey, Angelo Josue Lozano Corzo, José Manuel Trujillo Salas, Diego Espejel, Pablo Calva

Open Water

(2003)

OpenWater

Zuzendaria: Chris Kentis

Aktoreak: Blanchard Ryan, Daniel Travis, Saul Stein

In the Deep

(2016)

87853ff6-8987-4509-9348-517e63817a8a-large16x9_InTheDeepMovieTeaserTrailerGoogleChrome_20160719_121120

Zuzendaria: Johannes Roberts

Aktoreak: Mandy Moore, Claire Holt, Matthew Modine, Yani Gellman, Chris J. Johnson


FRIKIENAK

Sharknado, Mega Shark vs Mecha Shark… Ziur azkenaldian eta behin baino gehiagotan entzun dituzula izenburu xelebre horiek. Interneten gora eta behera dabiltza pelikulak eta bertako trailer eta bideoak sare sozialen bitartez, izugarri biralizatzen dira. Zentzugabeko izenburu horien atzean izen bat dago: The Asylum.
Azken urteotan, Hollywood-etik etengabe bonbardatzen gaituzte, remake, reboot, prekuela eta originaltasun falta larria duten ehunka ekoizpenekin. Baina The Asylumek aireratzen dituen filmekin konparatuz gero, sormenaren gailurrak dirudite.
Sin-título-12
Eta zer da zehazki The Asylum? Ekoizpen eta banaketa lanak egiten dituen konpainia zinematografiko amerikar bat, ezaugarri nagusi batzuk dituena: aurrekontu eskaseko filmak direla, aurretik existitzen diren hainbat blockbusteren plagio parodiko-okerrak, zuzenean DVD/Blu-ray merkatura irteten diren fikzioak. Harrigarria dirudien arren, gehienetan oso errentagarriak izaten dira, jatorrizkoak zinema aretoetan estreinatu baino lehenago aireratzen baitituzte, denbora-errekor guztiak hautsiz, filmen kopiak (Mockbuster deiturikoak). Pacific Rim iragarri zutenean adibidez, Atlantic Rim errodatu zuten segituan. Gehienak lau hilabetean errodatu dira.
Merkezurreko eta gaizki eginiko efektu berezi horiei gehitu behar zaizkie azken-lerroko aktoreen zerrenda kaskarra, edo aktore ezagunen senideak. Ez-dakit-noren anaiaren lehengusua, beste horren semearen osaba eta abar. 1980ko eta 90eko hamarkadetan telesail arraroetan irtendakoek ere badute lekua fikzio hauetan: Power Rangersen lan egindakoek, adibidez edo ostrazismoan galdurik dabiltzan beste batzuk, Steve Urkel (Jaleel White) besteak beste.
Eta nondik dator arrakasta? Konpainia 1997 urtean sortu zen eta hasieran beldurrezko filmak egiten zituzten batik bat. Baina konpetentzia zela eta, 2005. urtean hasi ziren joeraz aldatzen. Urte horretan Steven Spielberg eta Peter Jackson zuzendariek, King kong eta The War of the worlds filmak estreinatu zituzten hurrenez hurren. Nola ez, Asylumekoek H. G. Wells’ War of the Worlds eta King of the Lost World ekarri zituzten.
Hortik aurrerakoa, parranda galanta! 2006. urtean, The Da Vinci Treasure, Snakes on the Train eta Pirates of Treasure Island (The Da Vinci Code, Snakes On a Plain eta Pirates of Caribeanen bertsioak noski); 2007an, Transmorphers eta abar. Esan beharrik ez dago, nabarmena baita, filmak oso txarrak direla, baina lagunartean barre batzuk egiteko paregabeak.
 

Sharknado 1, 2, 3 eta The 4th Awakens

sharknado-2

Mega Shark vs. Kolossus

Megashark-vs-Kolossus-s

Mega Shark Vs. Mecha Shark

Mega Shark versus Giant Octopus

sharkbridge

Shark: Rosso nell’oceano

84-3b

3 Headed Shark Attack

3headedsa3

Mako, The Jaws of Death

mako-the-jaws-of-death-cover-photo

Hammerhead: Shark Frenzy (Sharkman)

hammerhead_3

Aatank

AATANK

Jurassic Shark

hqdefault

Jaws in Japan (Pyscho Shark)

sad

Snow Shark: Ancient Snow Beast

snow-shark-banner.png w=640&h=392&crop=1

Fauci Crudeli – Cruel Jaws

CRUEL

Sharktopus vs. Pteracuda

Sharktopus-Vs-Pteracuda

Sharktopus vs. Whalewolf

sharktopus-vs-whalewolf-640x360

Super Shark

super-shark-2011-4

Space Sharks

raging_sharks

Jersey Shore Shark Attack

jersey-shore-shark-attack-banner2

Avalanche Sharks

Avalanche-Sharks-2-640x344

Shark Week

Shark-Week

Mega Shark vs Crocosaurus

megashark_cocrosaurus_doble

Shark in Venice

sharks-in-venice

¡Tintorera!

sdf

Dinoshark

41FB4n-w1sL

Sand Sharks

tumblr_n9aeopylj51tpnup8o1_1280

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA