Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » 2017ko telesailen gida!
Urt05 0

2017ko telesailen gida!

Atalak: Albisteak, Gomendioak, Telesailak

Sin título-1

Urtea zerrendekin amaitu eta zerrendekin hasiko dut, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko batekin kasu honetan.  Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, hautaketa moduko bat egin dut lehenik. Jada estreinatu diren telesailen denboraldi berrien itzulpen datak ere erantsi ditut.

Hementxe 2017ko telesailen gida!

*telesail eta data berriak jakin hala,  zerrenda eguneratzen joango naiz (azken eguneraketa 17/02/13)
 

Telesail berriak:


 

Taboo

(HBO, BBC one, FX)

1456422511-tom-hardy-taboo-660x374

Sortzailea: Steven Knight
Aktoreak: Tom Hardy, Oona Chaplin, Leo Bill, David Hayman, Michael Kelly, Jonathan Pryce
Zer buruzkoa da?
1814 urtea. James Keziah Delaney, orain hamar urte Afrikara bidaiatu ostean, hiltzat eman zuten tipoa dugu kontakizun honen protagonista. Bizia galtzeko zorian egon den munduko txoko galdu horietatik bueltatu eta Londres hirira itzuli da zeharo aldatuta eta poltsikoan lapurturiko 14 diamante dituelarik.
Noiz estreinatzen da?
Urtarrilak 7
 
 

A Series of Unfortunate Events

(Netflix)

maxresdefault

Sortzailea: Barry Sonnenfeld
Aktoreak: Neil Patrick Harris, K. Todd Freeman, Louis Hynes, Aasif Mandvi, Patrick Warburton, Malina Weissman
Zer buruzkoa da?
Orain urte batzuk (2004), Jim Carrey protagonista zela, “Lemony Snicket’s A Series Of Unfortunate Events”  filma ikusteko aukera izan genuen. Orain Netflix plataforma digitalaren eskutik eta Neil Patrick Harris protagonista dela, “A Series of Unfortunate Events” iritsiko zaigu. Lemony Snicket (Daniel Handler-en izengoitia) idazlearen bestseller-ean oinarritua, bi umezurtzen istorioa kontatuko digu. Tartean eta herentziarekin geratzeko helburuarekin, beraien tutorea azalduko den bitartean, Olaf.
Noiz estreinatzen da?
Urtarrilak 13

Britannia

(Sky, Amazon)

124752
Sortzailea:  Sheree Folkson

Aktoreak:  David Morrissey, Kelly Reilly, Nikolaj Lie Kaas
Zer buruzkoa da?

Emakume gerlari talde bat ardatz duen telesaila,  K.O 43 urtean, Erromatarrek Britainia inbaditu zuten kontakizunaren testuinguruan.
Noiz estreinatzen da?
2017 udara baino lehen
 

Beware the Slenderman

(HBO)

original

Sortzailea: Irene Taylor Brodsky
Aktoreak: Dokumentala
Zer buruzkoa da?
Telesail dokumentala. 2014ko ekainean, Ameriketako Estatu Batuetako 12 urteko bi neska eskolako lagun bat hiltzen saiatu ziren, hemeretzi labankada sartuz. Dokumentalean, auziko ikerlarien hitzak, nesken ingurukoen testigantzak eta Poliziari neskek emandako azalpenak agertuko dira.
Noiz estreinatzen da?
Urtarrilak 24

Girlboss

(Netflix)


Sortzailea: Christian Ditter
Aktoreak:  Britt Robertson, Ellie Reed, Alphonso McAuley, Johnny Simmons, Amanda Rea, Melissa Macedo
Zer buruzkoa da?
Modaren munduan kokatua, Girlboss “bestseller”-ean oinarritua eta Britt Robertson protagonista duen Netflix-en telesaila.  Sophia Amoruso-ren bizitzan oinarrituriko ekoizpen hau, “Sex and the city” berria izango dela diote..
Noiz estreinatzen da?
2017, Apirila

Tin Star

tin-star
Sortzailea: Rowan Joffe 
Aktoreak:  Christina Hendricks, Tim Roth 
Zer buruzkoa da?
Kanadako mendi harritsuetan kokaturiko western-thriler moduko bat izango da.
Noiz estreinatzen da?
2017, zehaztu gabe
 
 

Legion

(FX)

legion

Sortzailea: Noah Hawley
Aktoreak: Dan Stevens, Aubrey Plaza, Katie Aselton, Jean Smart, Rachel Keller, Brad Mann, Amber Midthunder, Matt Hamilton, Sugith Varughese, Charles Jarman, Paul Belsito, David Ferry, Peter Chao, Jeremie Harris, Mike Azevedo
Zer buruzkoa da?
Apur bat nazkatuta nago superheroi kontakizun guzti hauetaz egia esan, baina sortzailea Noah Hawley (Fargo telesail zoragarriaren sortzailea) dela irakurri dudanean, buruz behera bota naiz proiektu honi buruz irakurtzera. Fikzioa,  txikitatik eskizofrenia duen tipo batean zentratzen da, David Haller (X-men unibertsoko pertsonaia bat). Urteak psikiatriko desberdinetatik sartu-irtenean ibili ostean,  paziente bitxi bat ezagutzen duen unean,  bere buru barruan entzuten dituen ustezko ahots irreal horiek, benetakoak ote diren zalantzan jartzen hasiko da.
Noiz estreinatzen da?
Otsailak 8

Big Little Lies

(HBO)

1280_Big_Little_Lies_HBO

Sortzailea: David E. Kelley
Aktoreak: Reese Witherspoon, Nicole Kidman, Shailene Woodley, Alexander Skarsgård, Laura Dern, Zoë Kravitz, Adam Scott, James Tupper
Zer buruzkoa da?
Jean-Marc Vallée (Dallas Buyers Club) kamera atzean jarriko da,  David E. Kelley sorturiko drama hau pantailaratzeko. Bertan hiru emakume desberdinen istorioak ikusteko aukera izango dugu:  Madeleine, Celeste eta Jane (Reese Witherspoon, Nicole Kidman eta Shailene Woodley)
Noiz estreinatzen da?
Otsailak 20

The Good Fight

(CBS)

thegoodfightthumbnail

Sortzailea: Michelle King
Aktoreak: Christine Baranski, Cush Jumbo, Rose Leslie, Sarah Steele, Justin Bartha, Delroy Lindo, Erica Tazel, Zach Grenier
Zer buruzkoa da?
The Goof Wife telesail bikainaren “spin off-a”. Istorioa, telesail originala eta urte bete beranduago kokatuko da. Oraingoan Diane Lockhart eta bere “begiko berria” Maia Rindell, abokatu-langela utzi eta Chicago hiriko bufete garrantzitsuenetarikora joateko erabakia hartuko dute.
Noiz estreinatzen da?
Otsailak 19

When We Rise

(ABC)

theoutsiderswhenwerise

Sortzailea: Dustin Lance Black
Aktoreak: Guy Pearce, Mary-Louise Parker, Rachel Griffiths, Jonathan Majors, Austin P. McKenzie, Carrie Preston, Emily Skeggs, Michael Kenneth Williams, Vanessa Ross, Luis Jose Lopez, Alika Autran, Cooper Chow, Jason Deline, Adam DiMarco, Fiona Dourif, Nick Eversman
Zer buruzkoa da?
Telesail honek, LGTB kolektiboak bizitako gatazka politiko eta pertsonalak pantailaratuko ditu. Mugimendu honek, XX. mendean izan zuen hasiera nahasi horren kronika moduko bat bilakatuko da, baina baita gaur egun arte lorturiko arrakasta guztiena.
Noiz estreinatzen da?
Otsailak 19
 

Six

(HBO, History channel)

SIX-History
Sortzailea: Lesli Linka Glatter, Mikael Salomon
Aktoreak: Walton Goggins, Joe Manganiello, Barry Sloane, Kyle Schmid, Juan Pablo Raba,Edwin Hodge
Zer buruzkoa da?
Gerran giroturiko drama bat izango da.  Walton Goggins aktore bikainak jokatzen du rol protagonista. Afganistanen girotuta dago, 2014. urtean.
Noiz estreinatzen da?
Urtarrilak 19
 

American gods

(Starz)

10272596_ori

Sortzailea: Bryan Fuller
Aktoreak: Ricky Whittle, Ian McShane, Emily Browning, Pablo Schreiber, Cloris Leachman, Yetide Badaki, Crispin Glover, Peter Stormare, Jonathan Tucker, Bruce Langley, Mousa Kraish, Chris Obi
Zer buruzkoa da?
Neil Gaiman idazlearen eleberrian oinarrituriko telesaila. Kontakizuna, Shadow Moon izeneko gizon misteriotsu batean zentratuko da. Kartzelatik irteten den unean, emaztea auto istripu batean galtzen duen tipoa. Hileta elizkizunean eta Mr. Wednesday izeneko tipo bitxi bat ezagutu ostean, jainko-jainkosa guztiak gure artean bizi direla ohartuko da.
Noiz estreinatzen da?
2017

The Terror

(AMC)

the-terror

Sortzailea: Ridley Scott
Aktoreak: Ricky Whittle, Ian McShane, Emily Browning, Pablo Schreiber, Cloris Leachman, Yetide Badaki, Crispin Glover, Peter Stormare, Jonathan Tucker, Bruce Langley, Mousa Kraish, Chris Obi
Zer buruzkoa da?
Ridley Scott  zuzendari ezagunak, Dan Simmons idazlearen egokitzapenaz arduratu da, “The Terror” telesaila ekoizteko. 1847 urtean armada Britainiarren bi itsasontzi, HMS Erebus eta  HMS Terror, Artikoko izotzetan harrapaturik geratu zireneko istorioa.
Noiz estreinatzen da?
2017

Feud

(FX)

Feud FX Jessica Lange Susan Sarandon
Sortzailea: Ryan Murphy
Aktoreak: Jessica Lange, Susan Sarandon, Catherine Zeta-Jones, Alfred Molina, Stanley Tucci, Judy Davis, Dominic Burgess, Kathy Bates, Sarah Paulson, Jackie Hoffman
Zer buruzkoa da?
What Ever Happened to Baby Jane? film ezagunaren errodajean, Joan Crawford (Jessica Lange) eta Bette Davis-en (Susan Sarandon) arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna.
Noiz estreinatzen da?
Martxoak 5
 

I’m Dying Up Here

(Showtime)

im-dying-up-here

Sortzailea: Jim Carrey

Aktoreak: Melissa Leo, Clark Duke y Ari Graynor.
Zer buruzkoa da?.
70. hamarkadan, Los Angeles hirian, “stand-up” komiko talde baten bizitza erakutsiko digun ekoizpena.
Noiz estreinatzen da?
2017

La Peste

(Movistar)

galeria_93t2

Sortzailea: Alberto Rodriguez

Aktoreak: Melissa Leo, Clark Duke y Ari Graynor.
Zer buruzkoa da?
Sevilla, XVI. mende amaieran kokatua. Izurrite erdian, ume bat erreskatatzeko enkargua jasoko duen tipoaren istorioa.
Noiz estreinatzen da?
2017

The Deuce

(HBO)

TheDeuce_earlypic-1024x759

Sortzailea: David Simon
Aktoreak:  James Franco, Maggie Gyllenhaal, Zoe Kazan, Method Man, Dominique Fishback, Gary Carr, Margarita Levieva, James Saito, Emily Meade
Zer buruzkoa da?
David Simon-en (The Wire) telesail berria, 70. hamarkadan giroturiko drama bat izango da. New York hirian, industria pornografikoaren legalizazioaz arituko dena.
Noiz estreinatzen da?
2017

Gypsy

(Netflix)

the-divergent-series-3a-allegiant-2689392

Sortzailea: Sam Taylor-Johnson
Aktoreak: Naomi Watts
Zer buruzkoa da?
10 atalez osaturiko miniserie hau,  Jean Holloway (Naomi Watts) terapeutan zentraturiko thriller psikologiko bat izango da.
Noiz estreinatzen da?
2017
 

Tales from the Crypt

(TNT)

talesfromthecrypt-178919-1280x0

Sortzailea: M. Night Shyamalan
Aktoreak: ?
Zer buruzkoa da?
1989 eta 1996 bitarte HBO-k aireratu zuen beldurrezko antologia mitikoaren remake-a.  Kasu honetan, atal independenteez osatua eta M. Night Shyamalan zuzendari ezagunak sortua.
Noiz estreinatzen da?
2017
 

Maniac

(Netflix)

serie-maniac-netflix

Sortzailea: Cary Fukunaga
Aktoreak: Jonah Hill, Emma Stone
Zer buruzkoa da?
Cary Fukunaga-ren  (True Detective) telesail berria. Paziente baten abentura fantastikoak (Jonah Hill)  kontatuko dizkiguna, bere buru barnean sorturiko mundu fantastikoen bitartez, bere bizitza errealetik ihes egiten duen tipoa.
Noiz estreinatzen da?
2017

Riviera

landscape-1475762924-stiles
Sortzailea: Neil Jordan
Aktoreak: Julia Stiles, Monica Bellucci, Lena Olin, Iwan Rheon, Amr Waked 
Zer buruzkoa da?
Gizon aberats batekin ezkontzen den Georgina dugu protagonistak, gutxi iraungo duen istorio zoragarri bat biziko du.  Urte bete ezkonduak egon ostean, errusiar arma trafikante baten yatean zihoala, eztanda misteriotsu batean hiltzen baita senarra.
Noiz estreinatzen da?
Maiatza 2017

 

Sharp Objects

(HBO)

amy-adams-sharp-objects
Sortzailea: Marti Noxon
Aktoreak: Amy Adams
Zer buruzkoa da?
Ospitale psikiatriko batetik pasa ostean, Camille Parker kazetaria, bere herrira itzuliko da,  bi umeen hilketari buruzko jarraipena egiteko.
Noiz estreinatzen da?
2017
 
 

Denboraldi berrien itzulerak:


 

Game of Thrones

36190303gots61280-1467320907159_large

Noiz?

Ekaina?

Zenbatgarren denboraldia?

7


Catastrophe

Noiz?

Otsailak 18

Zenbatgarren denboraldia?

3


 

Broadchurch

broadchurch-season-2

Noiz?

Otsailak 27

Zenbatgarren denboraldia?

3


Girls

maxresdefault

Noiz?

Otsailak 12

Zenbatgarren denboraldia?

6


 

Twin peaks

twin-peaks-2017-00

Noiz?

Apirila

Zenbatgarren denboraldia?

3


The Leftovers

Noiz?

Apirilak 16

Zenbatgarren denboraldia?

3 (eta azkena)


Top of the lake: China Girl

(BBC/Sundance)

103658

Noiz?

2017, udara.

Zenbatgarren denboraldia?

2


The Walking Dead

9bd53ba0-5941-4c3c-9c83-d6dbba2f2cd4_1bbd

Noiz?

Otsailak 12

Zenbatgarren denboraldia?

7. denboraldiaren jarraipena


Sense8

sense8-season-2

Noiz?

Maiatzak 5

Zenbatgarren denboraldia?

2


 

Black Sails

Black-Sails

Noiz?

Urtarrilak 29

Zenbatgarren denboraldia?

4


 

Fortitude

Fortitude

Noiz?

Urtarrilak 26

Zenbatgarren denboraldia?

2


Prison Break: sequel

Prison-Break-5

Noiz?

Apirilak 4

Zenbatgarren denboraldia?

5 (naiz eta sekuela gisa aurkeztu duten, apartakeo kontakizungisa)


Peaky blinders

Peaky-Blinders-finale-678569

Noiz?

2017, udara.

Zenbatgarren denboraldia?

4


Narcos

narcos-season-3-air-date-spoilers-news-and-updates-cali-cartel-takes-over-after-pablo-escobars-death

Noiz?

2017, udara.

Zenbatgarren denboraldia?

3


Stranger things

Stranger-Things-Season-2-Episode-Titles

Noiz?

Uztaila

Zenbatgarren denboraldia?

2


Mr Robot

Mr-Robot-Season-3-Release-Date

Noiz?

2017, udara.

Zenbatgarren denboraldia?

3


Homeland

homeland-quinnn-pic

Noiz?

Urtarrilak 15

Zenbatgarren denboraldia?

6


Fargo

ewan

Noiz?

2017 Urria

Zenbatgarren denboraldia?

3


American Crime III

a1cff073c630774510c9e8007101c09469ce2738273258981505c2a7cfbdb5b77

Noiz?

Martxoak 12

Zenbatgarren denboraldia?

3

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA