Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Emakumeak protagonistak 2017ko telesailetan?
Urt19 0

Emakumeak protagonistak 2017ko telesailetan?

Atalak: Albisteak, Gomendioak, Telesailak

Sin título-1
New Yorkeko Film Akademiak Genero berdintasunik eza zineman izenburuko txostenean 2007tik 2012ra bitartean diru gehien bildu duten Hollywoodeko 500 filmetan oinarrituta, emakumezko rolak aztertu zituen zinemaren barruan orain urte batzuk. Bertan irakur daiteke, testua duten rol guztien %30,8 besterik ez direla emakumeentzat eta horien artean, %15 baino ez direla protagonistak. Ameriketako pantaila txikira salto eginez gero, panorama apur bat aldatzen da, 2013-2014ko datuen arabera, prime time barruan azaltzen diren pertsonaien %42 emakumezkoak baitira, baina portzentaje eskasak eta lotsagarriak dira oraindik ere.
Txosten hori argitaratu zutela hiru urte pasa dira jada, aldatu al da panorama? Emakumeen presentzia areagotu al da pantaila txikiaren arloan? Oraindik eskasa den arren -kontuan izanik ehunka estreinatzen dituztela-, aurten estreinatuko diren ekoizpenak aztertuz gero,  tendentzia negatibo horrek aldaketa txiki bat jasango duela dirudi,  hementxe emakumeak protagonistak izango dituzten 2017ko telesailak:
 

Big Little Lies

(HBO)

shailene-woodley-reese-witherspoon-and-nicole-kidman-on-the-set-of-big-little-lies-in-monterey-01-26-2016_11

Protagonista (k):  Reese Witherspoon, Nicole Kidman eta Shailene Woodley

Jean-Marc Vallée (Dallas Buyers Club) kamera atzean jarriko da,  David E. Kelley sorturiko drama hau pantailaratzeko. Bertan hiru emakume desberdinen istorioak ikusteko aukera izango dugu:  Madeleine, Celeste eta Jane (Reese Witherspoon, Nicole Kidman eta Shailene Woodley)

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 20


Las chicas del cable

(Netflix)

1467885198_244132_1467885303_noticia_normal

Protagonista (k): Blanca Suarez, , Maggie Civantos, Ana Polvorosa, Ana Fernández,Concha Velasco

Netlfix plataformak ekoizten duen lehen telesail Espainiarra izango da. Madrilen 20. hamarkada amaieran kokatua egongo da eta lehen telefono konpainia nazionalari buruz arituko da.  Operadore izateko ehunka emakume pasa zituzten lan-elkarrizketei buruzkoa konkretuki.

Noiz estreinatzen da?

2017ko lehen hiruhilabetea


Doubt  

(CBS)

Heigl-izzie-stevens

Protagonista (k): Katherine Heigl

Katherine Heigl aktore ezaguna, abokatu arrakastatsu baten paperean murgilduko da, Sadie .

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 15


Britannia

(Sky, Amazon)

124752

Protagonista (k): Kelly Reilly, Liana Cornell

Emakume gerlari talde bat ardatz duen telesaila,  K.O 43 urtean, Erromatarrek Britainia inbaditu zuten kontakizunaren testuinguruan.

Noiz estreinatzen da?

2017 udara baino lehen


 

To Walk Invisible:  The Bronte Sisters

(BBC)

Walk-Invisible-Bronte-Sisters-BBC-drama-751489

Protagonista (k): Finn Atkins, Charlie Murphy eta Chloe Pirrie

 Oztopo eta traba guztien gainetik, nobelagile bikainak bihurtzera lortu zuten Brontë ahizpei buruzko telefilma.

Noiz estreinatzen da?

Tvmovie-a (Abenduan estreinatu zen)


The Good Fight

(CBS)

 161219-news-good-fight-christine-baranski

Protagonista (k):  Christine Baranski

The Goof Wife telesail bikainaren “spin off-a”. Istorioa, telesail originala eta urte bete beranduago kokatuko da. Oraingoan Diane Lockhart eta bere “begiko berria” Maia Rindell, abokatu-langela utzi eta Chicago hiriko bufete garrantzitsuenetarikora joateko erabakia hartuko dute.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 19


 Santa Clarita Diet

(Netflix)

Santa-Clarita-Diet

Protagonista (k): Drew Barrymore

Santa Clarita herrian bizi den Sheila Hammond izango da protagonista. Higiezin- agente bezala lan egiten du bikotekidearekin batera, bizitza nahiko aspergarria eramanaz. Baina bat-batean, erabateko aldaketa jasango du…

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 3


 

 The Crown

(Netflix)

the-crown

Protagonista (k): Claire Foy

Isabel II Ingalaterrako erreginan zentratzen den telesaila. Bizitza pertsonala erakusteaz gain, gerraosteko mundu hori ere irudikatzen du ekoizpen honek.

Noiz estreinatzen da?

2. denboradia. 2017 Azaroa.


 

Insecure

(HBO)

INSECURE-HBO-premiere

Protagonista (k): Issa Rae

Emakume afroamerikar “moderno” bati buruzko umorezko telesaila.

Noiz estreinatzen da?

2. denboradia. 2017 Azaroa.

 
 


 Better Things

(FX)

Protagonista (k): Pamela Adlon

Louie-ren jarraitzaileok jada ezagutzen dugu Pamela Adlon, protagonistaren maitasun platonikoa izan zena. Ba Louis C.K. eta Adlon-ek, Better things telesaila sortu dute hain zuzen. Kasu honetan, ezkongabe dagoen emakume baten istorioa azalduz; lana, hiru seme alabekin duen erlazio konplikatuarekin batera tartekatzen duen bitartean.

Noiz estreinatzen da?

2. denboradia. 2017 Udara


 

Girlboss

(Netflix)

Protagonista (k): Britt Robertson eta Ellie Reed

Modaren munduan kokatua, Girlboss “bestseller”-ean oinarritua eta Britt Robertson protagonista duen Netflix-en telesaila.  Sophia Amoruso-ren bizitzan oinarrituriko ekoizpen hau, “Sex and the city” berria izango dela diote..

Noiz estreinatzen da?

2017, Apirila

 


 

Powerless

(NBC)

PHIZyTkoVebOMO_1_l

Protagonista (k): Vanessa Hudgens

DC komikietan oinarrituriko telesaila. Vanessa Hudgens, superheroien ekintzek eragiten dituzten istripuak babesten dituen peritua izango da.

Noiz estreinatzen da?

Otsailak 2


 

 The Girlfriend Experience

(Starz)

Richard-TheGirlfriendExperienceIsNotAnExperience-1200

Protagonista (k): Riley Keough

Steven Soderbergh-ek zuzenduriko “The Girlfriend Experience” filmean oinarrituriko telesaila. Bertan, Chicago hirian maila altuko prostituta bezala lanean dabilen Christine-en istorioa ikusteko aukera izango dugu.

Noiz estreinatzen da?

2. denboralida, 2017 amaieran.


 

Feud

(FX)

feud

Protagonista (k):  Jessica Lange eta Susan Sarandon

What Ever Happened to Baby Jane? film ezagunaren errodajean, Joan Crawford (Jessica Lange) eta Bette Davis-en (Susan Sarandon) arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna.

Noiz estreinatzen da?

Martxoak 5


 

Gypsy

(Netflix)

Protagonista (k):  Naomi Watts

10 atalez osaturiko miniserie hau,  Jean Holloway (Naomi Watts) terapeutan zentraturiko thriller psikologiko bat izango da.

Noiz estreinatzen da?

2017


 

Maniac

(Netflix)


 

Protagonista (k):  Emma Stone

Cary Fukunaga-ren  (True Detective) telesail berria. Paziente baten abentura fantastikoak (Jonah Hill)  kontatuko dizkiguna, bere buru barnean sorturiko mundu fantastikoen bitartez, bere bizitza errealetik ihes egiten duen tipoa.

Noiz estreinatzen da?

2017


 

Sharp Objects

(HBO)

Protagonista (k): Amy Adams

Ospitale psikiatriko batetik pasa ostean, Camille Parker kazetaria, bere herrira itzuliko da,  bi umeen hilketari buruzko jarraipena egiteko.

Noiz estreinatzen da?

2017

 


 

Top of the lake: China Girl

(BBC/Sundance)

Top-Of-The-Lake-1000x600

Protagonista (k): Elisabeth Moss

Neska baten desagerpena ikertuko duen Robin (Elisabeth Moss) detektibeari buruzko telesaila.

Noiz estreinatzen da?

2017

 
 


 

Homeland

(Showtime)

homeland-claire-danes

Protagonista (k): Claire Danes

6 denboraldiren ostean aurkezpenik behar ez duen telesaila. Ezkutuko inteligentziaren eta boterearen korapiloetan sartuko gaituena. Protagonista nagusia, Claire Danes aktoreak gorpuzten duen Carrie Mathison. 

Noiz estreinatzen da?

6. denboraldia, Urtarrilak 14

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA