Non eta nola ikusi zuzenean gaur gaueko #OscarSariak
Iritsi da eguna. Gaur gauean banatuko dira 2017ko Oscar sariak. Astelehen goizean jaikitzean, irabazleen zerrenda irakurtzearekin nahikoa izaten dute askok. Besteok aldiz, urteroko ohitura jarraituz, zuzenean ikusteko nahia izaten dugu. Baina non eta nola ikusi ditzakegu Oscar sariak ? Euskal Herrian, ekitaldia zuzenean ikusteko aukera “bakarra”, Movistar+ ordainpeko telebista katearen bitartez izaten da. Baina ez al dago beste aukerarik? Estatu batuetan bizi ez bagara, eta ordainpeko...
Read MoreHogei urteren ostean, "Trainspotting 2" iritsi da!
“Aukeratu bizitza. Aukeratu lana, karrera bat. Aukeratu familia. Aukeratu telebista erraldoi madarikatu bat. Aukeratu garbigailua, kotxea, compact-disc irakurgailua, poto-irekigailu elektrikoa…” (Choose life. Choose a job. Choose a career. Choose a family. Choose a fucking big television, Choose washing machines, cars, compact disc players, and electrical tin can openers…) . Horrela hasten zen 1996an Danny Boyle-k zuzenduriko Trainspotting film mitikoa: Ostiral honetan, 20...
Read MoreAzken hamarkadako 3 telesail onenak (eta hauek zergatik ikusi)
Amets bitxi bat izan dut bart gauean. Urte guzti hauetan zehar ikusi ditudan telesail guztiak, bat-batean burutik ezabatu eta erabat ahazten nituela; izerdiak, zorabioak, garrasiak…izu-krisi ikaragarria! Ez nuen ezertxo ere ez gogoratzen, inoiz ikusi izan ez banitu bezala. Zorionez minutu gutxi iraun ditu amets gaiztoak, baina esnatu eta egin dudan lehengo gauza lerro hauek idazten hastea da, eta garrantzitsuena, telesail horien izenak lehenbailehen zerrendatzea. Ezinezkoa azken urte...
Read More"Legion" telesaila urteko fenomenoetako bat izango al da?
Askotan galdetzen didate, hainbeste telesailen artean nola egiten dudan aukeraketa egiteko, zein ikusi lehenago eta zein baztertu. Sekretu gutxi egia esan; Telebista kateetan fijatzen naiz batzuetan (HBO, Netlflix, AMC..), aktore zerrendan, sinopsian ala intuizioan bestetan, besterik gabe. Baina beste askotan sortzailean jartzen dut arreta handiena. Gidoilari , zuzendari ala proiektu konkretu horren arduradun nagusia nor den azken finean. Taktika horrekin oraingoan bete betean asmatu dut....
Read More"Manchester by the Sea": maila goreneko ariketa narratiboa
Film hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzue, blog honetan behintzat ez duzue topatuko. Zergatik? Sinopsi txar batek pikutara bidali dezakeen film horietako baten aurrean zaudetelako. Zinema independentearen ezaugarri ugari dituen eta inoiz itxiko ez den zauri bati buruzko kontakizun latz bat dela esango dizuet, besterik gabe. Kenneth Lonergan-en zuzendaritza lan aparta, zirrikiturik gabeko eta idazkera fineko gidoi sendo bat duena eta batez ere, Casey Affleck aktore bikainaren...
Read MoreRuben Barriga-ren "Zinemaren aurpegiak" erakusketa
“Zinemaren aurpegiak”. Hori da Ruben Barriga diseinatzaile Oreretarrak bere erakusketa berrirako aukeratu duen izenburua. Kolorez eta sinbolismoz beteriko zazpigarren artearen aurpegi ezagun batzuen berrinterpretazioa egin du. Marrazterako orduan bere bi euskarriak, animazioa (Pixar, Disney, Ghibli) eta K-Pop-aren munduan oinarritzen diren arren, 1986an jaiotako artista gazte hau, urteak daramatza, zinema, bideo-joko ala musikaren inguruko diseinu oso pertsonalak eginaz....
Read More
Iruzkin berriak