Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gomendioak » Urte hasierako telesail onenak (eta txarrenak)
Mar23 0

Urte hasierako telesail onenak (eta txarrenak)

Atalak: Gomendioak, Telesailak, Zerrendak

Sin título-2
Hiru emakumeren arteko istorio korapilatsu eta iluna, ez ohiko super-heroi eskizofreniko bat, Joan Crawford eta Bette Davis-en arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna, thriller psikologiko bat,  Nordic noir ukituak dituen ekoizpena..Mundu osoko telesailak jarraitzeak hori dauka, bata bestearen muturrean kokatzen diren gai eta istorioak ikusi ditzakezula eta hain desberdinak izanik ere, erabat harrapatzeko gaitasuna dutela.
Ia urtearen lehen laurdena igaro den honetan, telesail mordoa ikusteko aukera izan dut. Horietako batzuk existitu ere egin ez direla imajinatuko dut, beste batzuk gustura ikusti ditudan arren, ez ur ez ardo. Beraz, nabarmenenak aipatzearekin batera, zuei lana errazteko eta zuzenean ekoizpenei hauei txanda-pasa egiteko, kaxkarrenak ere gehitu ditut.
Baliteke, 2017-a amaitzean eta urteko onenen zerrenda egitean, hemen ageri den baten bat erortzea, baina hauek -inongo ordenik gabe- nire ustez lehen (ia) lau hilabete hauetan galdu ezin dituzuen (eta galdu behar dituzuen) telesailak:

ONENAK:

 
 

Big little lies Estados Unidos

(HBO, 7 atal)

3277856

Sortzailea: David E. Kelley

Aktoreak: Reese Witherspoon, Nicole Kidman, Shailene Woodley, Alexander Skarsgård, Laura Dern, Zoë Kravitz, Adam Scott, James Tupper

Umore beltzez bustiriko intrigazko telesail honetan, Jean-Marc Vallée (Dallas Buyers Club) jarri da kamera atzean,  David E. Kelley sorturiko drama hau pantailaratzeko. Bertan hiru emakume desberdinen istorioak ikusteko aukera izango dugu:  Madeleine, Celeste eta Jane (Reese Witherspoon, Nicole Kidman eta Shailene Woodley).  Hiru ama hauen seme-alabak haurtzaindegi berdinera doaz eta bapatean -ia konturatu gabe- eskola-jazarpen, etxeko-biolentzia eta desleialtasun asunto beltz batean murgilkduko dira. Beti ere,  gurutzatzen diren istorio tipiko horiek eskaintzen duten errekurtso narratiboaz baliatuz.
Zalantzarik gabe, Feud telesailarekin batera urteko interpretazio ikusgarrienak hemen topatuko dituzuenak -Bostak emakumeak-. Baina horrez gain, “The Affair” eta “Bloodline” telesailaren ukitu nabarmenak dituen telesail honek, beste gauza bat erakutsi digu: Begi bistara denak perfektua dirudienean, sarritan sumatzen duzu badela azpian beste zerbait. Istorio honek ere sinplea eta argia dirudi, baina pertsonaien begiradek, keinuek eta isiluneek ezkutuko sekretu eta orbainak deskubritzera  eramango zaituzte, geraezina izango den lehergailua eztandarazi arte.


 

Legion Estados Unidos

(FX, 8 atal)

fx-legion-promo-pic

Sortzailea: Noah Hawley

Aktoreak: Dan Stevens, Rachel Keller, Aubrey Plaza, Jean Smart, Bill Irwin, Jeremie Harris,Katie Aselton

Istorioa, protagonista nagusiaren ikuspuntutik kontatua dago: David Haller (X-men unibertsoko pertsonaia bat, konkretuki C.Xavier-en semea). Urteak psikiatriko desberdinetatik sartu-irtenean ibili ostean,  paziente bitxi bat ezagutzen duen unean,  bere buru barruan entzuten dituen ustezko ahots irreal horiek, benetakoak ote diren zalantzan jartzen hasiko da. Hementxe lehengo asmatzea. Erotasun eta zalantza guzti horiek, ezin hobeto iristen zaizkiola ikusleari. David-ek, errealitatearen pertzepzio zatikatua du adibidez. Gu, bere burmuin barruan egongo bagina bezala transmititzeko, kontakizun ez-lineal bat erabiltzea erabaki dute, une surrealistak, koloreak eta soinuak sekulako indarra dutelarik.
Sortzailea, estetikoki oso boteretsua den eremura eramaten jakin izan duen, Noah Hawley (Fargo) dugu.  Hasteko kolore bizien erabilpen paregabea duelako -laranja esaterako-. Alegia, Kubrick-ek bere garaian egin bezala, kolorearen psikologia hori nora islatua dagoen. Super-heroiekin erlazionaturiko guztia ezagutzen duzula uste baduzu, itxoin Legion ikusi arte. Super-heroi zaleak ez zaretenok ere lasai, ukitu fantastiko hori badu jakina, baina pertsonaiaren ikuspuntutik bizitzeak zeharo aldatzen baitu kontakizuna. Marvel burutik ezabatzen baduzue eta bere ordez aipaturiko Kubrick-en Clockwork Orange sartu, telesail honetatik gertuago egongo zaretela zalantzarik ez izan. Baita barne diseinuari erreparatzen badiogu ere. 60-70. hamarkado estetikana nabarmena duela ohartuko gara, baina hainbat pertsonaiek, tablet modukoak daramate gainean eta ikus daitekeen teknologia oso modernoa da.
Surrealismoak ere ezinbesteko papera jokatzen du ekoizpen honetan. Hawley-k,  Fargo-ren bigarren denboraldian egin bezala, era zoragarrian tartekaturiko une surrealistak sartzea erabaki du. Fargo-n estralurtarren espazio-ontziarekin, hemen aldiz, David-en barruko erokeria hori islatzeko intentzioz eginiko berregite martzianoak. Azken finean, intriga,  bat ez datozen elementuekin marrazteko abilezia duela erakusten ari dela, ikuskizuna , bisualki liluragarri bihurtuz.
Oso bitxia, desberdina eta -onerako ala txarrerako- epel utziko ez zaituena.


 

Farang Suecia

(C More Entertainment. 8 atal)

5DHI9VmrKjDW3zNsSKnBMkm6iwE

Sortzaileak: Malin Lind Lagerlöf, Stefan Thunberg

Aktoreak:  Ola Rapace, Louise Nyvall, Sahajak Boonthanakit

Aitortu behar dizuet, atal bakarra ikusteko aukera besterik ez dudala izan –azpitituluak oraindik ez daudelako-; baina lehen zatia oso sendoa iruditu zait, atmosfera itogarria duena eta estetikoki nortasun handikoa.
Protagonista nagusia, Rickard, lekuko babestuan programan sartu ostean, Tailandiara ihes egitea erabakitzen duen Suediarra dugu. Phuket-eko kaleetan, nortasun berri baten gerizpean, krimenaren munduan murgilduko da berriro. Suedian familia utzi du, baina 10 urteren ostean, bat-batean, 15 urteko alaba Tailandian azalduko da bere bila. Urte hauetan zehar gordetako nortasun hori desestali, alaba berreskuratzeko, baina bizitza arriskuan jarriz, ala ezkutuan jarraitu eta alaba berriro alde batera utzi ? Hori da protagonistak, hasiera batean,  bizi beharko duen barne borroka bortitza.


 

Feud Estados Unidos

(HBO, 8 atal)

feud-hbo-anecdotas

Sortzailea: Ryan Murphy

Aktoreak: Jessica Lange, Susan Sarandon, Catherine Zeta-Jones, Alfred Molina, Stanley Tucci, Judy Davis, Dominic Burgess, Kathy Bates, Sarah Paulson, Jackie Hoffman

What Ever Happened to Baby Jane? film ezagunaren errodajean, Joan Crawford (Jessica Lange) eta Bette Davis-en (Susan Sarandon) arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna.
Alor guztien gainetik nabarmentzekoa, bi protagonisten interpretazio zoragarriak. Urteko sari guztietan jada bi aktore erraldoien hauen izena idatzirik daudela susmatzen dut. –Big little lies telesaileko protagonistek kentzen ez badiote noski-.  Baina horrez gain, sekulako irrikaz irensten ari naizen ekoizpena dela aitortu behar dizuet. Zinemazaleak zaretenok bereziki gozatuko duzuena. Momentuz, plazer hutsa.


 

Cardinal Canadá

(CTV, 6 atal)

RL_Speech_Cardinal_02_624x351

Sortzailea: Daniel Grou

Aktoreak: Alden Adair, Billy Campbell, James Downing, Glen Gould, Deborah Hay, Eric Hicks,James Thomas, Kristen Thomson

Nordic Noir ukitu nabarmenak dituen ekoizpen hau, ez da urteko telesaila izango -ezta gutxiago ere-, baina zerbait txukuna eta entretenigarriaren bila bazabiltzate hau da zuen ekoizpena. Niretzat behintzat, ezusteko sorpresa atsegina izan da zalantzarik gabe. Sei atalez osaturiko miniserie Kanadar honetako protagonistak, John Cardinal eta Lise Delorme ditugu. Lehengoa, Toronton 10 urtez lanean ibili ostean bere jatorrizko herrixkara bueltatuko da. Bertan hilketen sailean lanean sartuko dute, berarekin batera aipaturiko Lise arituko delarik.
Lehen minutuetan, herrixka hankaz gora jarriko duen nerabe baten hilketa gertatzen da. Baina trama orokor horren barruan, Lise poliziaren bitartez infiltratua dagoela ohartuko gara, John, ustelkeria kasu ilunetan murgildurik dagoela susmatzen baitute. Hortik aurrera azpitramaz eta geruzaz osaturiko thiller eraginkor bat ikusteko aukera izango duzue.


 

Broadchurch Reino Unido

(ITV, 3.denboraldia, 8 atal)

landscape-1481754749-broadchurchh

Sortzailea:  Euros Lyn

Aktoreak: David Tennant, Olivia Colman, Jodie Whittaker, Andrew Buchan, Vicky McClure,Arthur Darvill, David Bradley, Pauline Quirke

Indartsu hasi da ikaragarri gustuko dudan thriller poliziako honen 3.denboraldia. Lehen bietan, Danny Latimer umearen hilketaren kasua atzean utzi ostean, kasu berri batekin ekin dio azken denboraldi honek.
Kasu honetan, emakume baten ustezko bortxaketaren inguruko trama korapilatsu bati buruzkoa. Istorioa, ohikoa bezain harrapakorra eta interesgarria. Bi aktore protagonistak eta batez ere beraien arteko kimika,  beti bezain zoragarri.


 

Fortitude Reino Unido

(Sky Atlantic, 2, denboraldia. 10 atal)

MAS_fortitude_s02-ingested

Sortzailea: Sam Miller, Hettie Macdonald

Aktoreak: Richard Dormer, Dennis Quaid, Stanley Tucci, Michael Gambon, Sofie Gråbøl, Johnny Harris,Luke Treadaway, Christopher Eccleston

Azkenean iritsi da, Artikoan kokaturiko telesail misteriotsua eta bitxiaren bigarren denboraldia . Atmosfera hotz, ilun eta deseroso hori, sekretuz josiriko pertsonaia horien nortasunarekin zuzenean loturik dagoena.  Bigarren zati  hau, lehengoa baino sendoagoa izaten ari dela uste dut. Atalak pasa hala, hainbat hilketen  inguruko trama konplexu eta ilun hau, zeharo harrapatu nau.
Alien ala The Thing bezalako filmen erreferentzia nabarmenak dituen istorio honek,   natura-gaindiko misterio baten inguruan garraiatzen gaitu.  Hitzen bidez transmititzeko zaila den telesail horietakoa, bizi eta sentitu beharrekoa baita.


 

The Moorside Reino Unido

(BBC One, 2 atal)

moorside-large_trans_NvBQzQNjv4Bq7bWQfKLf2dhrSxHZc33L6sZqUGxGI-SpjAtF4fl6ZDo

Sortzailea: Paul Whittington

Aktoreak:  Sheridan Smith, Sian Brooke, Faye McKeever

Tramari buruz ahalik eta gutxien irakurtzen baduzue, hobeto. Bi zatitan banaturiko miniserie interesgarri eta harrigarri honek,  Shannon Mathews-en benetako kasua azaltzen digu. 2008 urtean, Ingalaterrako Dewsbury herrixkan (Yorkshire konderrian)  izandako gertaera batean oinarriturikoa. Eskolara bidean zihoan 9 urteko neska baten inguruko desagertze bitxia eta esplikaezina tratatzen du. Baina interesgarriena, ez dela “delituan” soilik zentratzen, neska horren bilaketan,  herrixkak egindako mobilizazio eta lan horretan baizik. Happy Valley eta The Missing-en arteko nahasketa moduko bat bezala dela esango nuke.

Baina kontuz, -benetako kasuan zer gertatu zen kontatu gabe-, ez pentsa desagerpenen inguruko ohiko telesail bat ikusiko duzuenik. Eta horraino irakur dezaket.


 

Innan vi dör Suecia

(SVT, 10 atal)

151217_dramainspelning_webb

Sortzailea: Simon Kaijser

Aktoreak:  Marie Richardson, Adam Pålsson, Magnus Krepper |

Estocolmo hirian polizia gisa lanean dabilen Hanna da istorio honen protagonista nagusia; antolaturiko krimenaren arloan konkretuki. Bere lankide Sven bahitzen duten unean, zurrunbilo arriskutsu batean murgilduko da. Tartean motorzale talde kriminal bat eta bere semea sartuko direlarik.

Hasieran kosta egin zitzaidan sartzea egia esan, baina behin harrapatuta,  asko gozatu dudan telesaila izan da, azken txanpa frenetiko batean, maila gorenenean amaitu duen arte.


 

The Replacement Reino Unido

(BBC One, 3 atal)

p04tlqck

Sortzailea: Joe Ahearne

Aktoreak: Morven Christie, Vicky McClure, Richard Rankin, Dougray Scott, Navin Chowdhry,Sarah MacRae, Siobhan Redmond

Glasgow hirian kokaturiko thriller psikologiko bikaina eta eraginkorra. Ellen-en istorioa kontatzen digu, lanpostuan gorenean dagoen une jakin horretan, haurdun geratzen den arkitektoa. Amatasun baimena hartzen duen unean, bere ordezkoa izango den neska azaltzen da estudioan. Adin berekoa da, baina berak jada 10 urteko alaba bat du. Antzekotasun ugari dituzten arren, berak bizitzan, alderantzizko erabakia hartu du; lehengo urteetan umea zaintzeaz arduratu da, orain lan munduan pixkanaka murgiltzeko.
Une horretatik aurrera, bien arteko areriotasuna moduko bat sortuko da. Ellen-en ustez, ordezko horrek jarrera oso susmagarria dauka eta  zerbait iluna ezkutatzen duela susmatzen du. Baina inork ez ditu berak ikusten dituen gauza horiek sentitzen. Paranoia? zeloak? Beldurra? ala zerbait gehiago?
Asteburu batean erraz irentsiko duzuen miniserie aparta. Ez galdu.
 


 

The Good fight  Estados Unidos

(CBS, 10 atal)

thegoodfightthumbnail

Sortzailea: Michelle King

Aktoreak: Christine Baranski, Cush Jumbo, Rose Leslie, Sarah Steele, Justin Bartha, Delroy Lindo, Erica Tazel, Zach Grenier

The Goof Wife telesail bikainaren “spin off-a”. Istorioa, telesail originala eta urte bete beranduago kokatuko da. Oraingoan Diane Lockhart eta bere “begiko berria” Maia Rindell, abokatu-langela utzi eta Chicago hiriko bufete garrantzitsuenetarikora joateko erabakia hartuko dute.
Garrantzitsua, ez dela beharrekoa The Good wife telesaila ikustea ekoizpen honetan murgiltzeko. Aurrekoaren moduan, hau ere, errealitateari itsatsia bizi den gidoia lantzea erabaki dute; ustelkeria kasuak, komunikabideak, matxismoa, arrazismoa, interneten erabilpena. Ez da originalaren mailari iristen -balorazio hori egiteko goizegi delako– baina gertutik jarraitu beharrekoa eta interesgarria zalantzarik gabe.


Datu esanguratsua, aukeraturiko hamaika telesail onenen artetik, 4 besterik ez direla Ipar-Amerikarrak ( 2 Suediar, Kanadako 1 eta 4 Ingeles)


 

TXARRENAK:

 
 

Iron fist Estados Unidos

(Netflix. 13 atal)

KICK_Danny_UK_SG_copy

Sortzailea: Scott Buck

Aktoreak: Finn Jones, Jessica Henwick, Jessica Stroup, Tom Pelphrey, Barrett Doss,David Wenham, Clifton Davis

ZzzzZ…ZZZ. Barkatu! Netflix-ek super-heroien mundua gehiegi zukutu nahi duenaren susmoa daukat eta Iron Fist horren adibide argia dugu. Interesik gabeko pertsonaia laua eta landugabea. Telesail aspergarria eta hainbat momentutan zentzurik gabekoa.
Hirugarren atalean utzi diot telesaila ikusteari, aurrerago hobekuntzarik bada abisatu mesedez, –nahiz eta ziurrenik ez dudan ikusiko-.


 

The Walking dead Estados Unidos

(AMC. 7.denboraldia)

3137594-the-walking-dead-season-7-trailer-ezekial-1200x707-1

Sortzailea: Robert Kirkman

Aktoreak: Andrew Lincoln, Norman Reedus, Steven Yeun, Melissa McBride, Lauren Cohan,Chandler Riggs, Danai Gurira, Sarah Wayne Callies, Sonequa Martin-Green,Jon Bernthal, Laurie Holden, Emily Kinney, David Morrissey

Beti izan naiz “The Walking dead” zalea eta defendaezina zen une askotan aurpegia atera diot ekoizpen irregular honi.
Baina zazpigarren denboraldi hau nerbioetatik jota utzi nau. Lehen atal basati eta odoltsuaren ostean, aldapan behera eta frenorik gabe doan telesaila del uste baitut. Amaitu arte ikusiko dut, baina tamalez altxatuko denaren esperantza oso gutxirekin.


 

EinsteinAlemania

(10 atal)

einsteinemc2-axn-presenta-su-nueva-serie-tv-misterio_6

Sortzailea: Thomas Jahn

Aktoreak: Tom Beck, Rolf Kanies, Laura Berlin, Burak Yigit, Pierre Shrady, Annika Ernst

Albert Einstein-en birbiloba da protagonista, Felix. Ez dut zeri buruzkoa den esango, ikustera bultza diezazueken sinopsi iruzurti bat duelako.  Sinetsi beraz, protagonista jasanezin bat duen telesail aspergarria bat dela esaten dizuedanean.


 

A Series of Unfortunate Events Estados Unidos

(Netflix. 8 atal)

series-of-unfortunate-events

Sortzaileak: Barry Sonnenfeld, Mark Palansky, Bo Welch

Aktoreak: Neil Patrick Harris, Patrick Warburton, Malina Weissman, K. Todd Freeman,Louis Hynes

Orain urte batzuk (2004), Jim Carrey protagonista zela, “Lemony Snicket’s A Series Of Unfortunate Events”  filma ikusteko aukera izan genuen. Orain Netflix plataforma digitalaren eskutik eta Neil Patrick Harris protagonista dela, “A Series of Unfortunate Events” estreinatu dute.Lemony Snicket (Daniel Handler-en izengoitia) idazlearen bestseller-ean oinarritua, bi umezurtzen istorioa kontatuko digu. Tartean eta herentziarekin geratzeko helburuarekin, beraien tutorea azalduko den bitartean, Olaf.
Alor teknikoa oso zaindua eta estetikoki boteretsua iruditu zaidan arren, urteko lehen lo-kuluxkak eragin zizkidan. Lastima, hasierako atalek sentsazio nahiko positiboak eragin zizkidalako, baina hortik aurrera, niretzat behintzat, eskasa.


 

Six Estados Unidos

(HBO, History Channel. 7 atal)

SIXHistory-678x381

Sortzaileak: Lesli Linka Glatter, Mikael Salomon

Aktoreak: Walton Goggins, Joe Manganiello, Barry Sloane, Kyle Schmid, Juan Pablo Raba,Edwin Hodge, Brianne Davis

Dezepzio galanta gerran giroturiko drama honek eragin didana.  Walton Goggins aktore bikainak jokatzen du rol protagonista. Afganistanen girotuta dago, 2014. urtean. Zentzu gehiegirik ez duen istorio kaskar honek, “pornografia militarra” eta merkezurreko terrorismoa erakusteko balio izan du; erabat doakoak eta justifikatu gabeak diren une odoltsuak. Ekoizpen aldetik txarra dela ere esango nuke, kutrea. Purtzileria hutsa.


 

 Eta erne Apiriletik aurrera! Azken urteetako telesail onenak diren,  Fargo eta The Leftovers bueltan datozelako!

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA