2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi)
“Aurten ez!” pentsatu nuen orain aste batzuk. “Jendea kokoteraino daukat, nazka-nazka egina” esaten nion neure buruari. Esan bai, baina beste behin ezin izan diot barruko ezinegon honi eutsi eta zerrenda moduan kanporatzeko behar kontrolaezina sentitu dut aurten ere.
Bai, hemen nator, 2017an, pantaila txikian ikusi ditudan telesailen artean ezinbestekoak iruditu zaizkidanak; onenak, bikainenak, biribilenak, sendoenak…ala besterik gabe, nire barruan arrasto gehien utzi dutenak.
Oraingoan bi multzotan sailkatzea erabaki dut: alde batetik aurten estreinatu diren telesail berri onenak. Ondoren, beste sailkapen batean, jada beste urteetatik zeuden telesailen denboraldi berri onenak!
Telesail berri onenak:
30- La Zona
( 8 atal, Movistar)
Sortzaileak: Jorge Sánchez-Cabezudo, Alberto Sánchez-Cabezudo
Aktoreak: Eduard Fernández, Emma Suárez, Alexandra Jiménez, Tamar Novas, Álvaro Cervantes, Marina Salas, Sergio Peris-Mencheta, Manolo Solo, Inma Cuevas, Juan Echanove, Carlos Bardem, Luis Zahera, Alba Galocha
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Hasteko, Sanchez-Cabezudo anaiek telesail nahiko sendoa aurkeztu dutelako, Espainiar telesailei falta zaien heldutasuna eskaintzeko gai izan dira trama atmosferiko honetan. Telesaila kokatzen den unean baina hiru urte atzerago, istripu nuklear bat izandako gunean gorpu bat aurkitzen dute, zintzilik, norbaiten edo zerbaiten otordu izan ostean; aldi berean, kontrabando trama bat, istripua gertatu zen gunetik sartu eta ateratzen dena; gainera, une batetik bestera argitara aterako den erabaki politiko kaxkar baten berri izango du ikusleak, herritarren haserrea eragin eta gobernuko hainbat politikariren kargugabetzea eragingo duena
29- Taboo
(8 atal, HBO, BBC one, FX)
Sortzailea: Steven Knight
Aktoreak: Tom Hardy, Oona Chaplin, Leo Bill, David Hayman, Michael Kelly, Jonathan Pryce
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Aldez aurretik sortu zuen ikusmina hain zen handia, oso konplikatua zuela ikusle guztiak asetzea, eta agian hor egon liteke arazoa. Interesgarria izan dela, baina ez espero genuena. Atmosfera itogarri eta interpretazio zoragarriek eusten duten telesail hau 1814 urtean kokatzen da. James Keziah Delaney, orain hamar urte Afrikara bidaiatu ostean, hiltzat eman zuten tipoa dugu kontakizun honen protagonista. Bizia galtzeko zorian egon den munduko txoko galdu horietatik bueltatu eta Londres hirira itzuli da zeharo aldatuta eta poltsikoan lapurturiko 14 diamante dituelarik.
28- Legion
(FX, 8 atal)
Sortzailea: Noah Hawley
Aktoreak: Dan Stevens, Rachel Keller, Aubrey Plaza, Jean Smart, Bill Irwin, Jeremie Harris, Katie Aselton, Amber Midthunder
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Gauza bat aitortu behar dizuet.; lehen atalek erabat txundituta utzi ninduten arren, azken txanpan noraezean nabaritu nuen telesail hau. Dena den urteko bitxikeria horietako baten aurrean gaudela ez didazue ukatuko. Estetikoki ikaragarria eta pantaila txikian orain arte ikusi gabeko kontzeptu oso interesgarriak. Istorioa, protagonista nagusiaren ikuspuntutik kontatua dago: David Haller (X-men unibertsoko pertsonaia bat, konkretuki C.Xavier-en semea). Urteak psikiatriko desberdinetatik sartu-irtenean ibili ostean, paziente bitxi bat ezagutzen duen unean, bere buru barruan entzuten dituen ustezko ahots irreal horiek, benetakoak ote diren zalantzan jartzen hasiko da. Hementxe lehengo asmatzea. Erotasun eta zalantza guzti horiek, ezin hobeto iristen zaizkiola ikusleari. David-ek, errealitatearen pertzepzio zatikatua du adibidez. Gu, bere burmuin barruan egongo bagina bezala transmititzeko, kontakizun ez-lineal bat erabiltzea erabaki dute, une surrealistak, koloreak eta soinuak sekulako indarra dutelarik.
27- The State
(National Geographic Channel, 4 atal)
Sortzailea: Peter Kosminsky
Aktoreak: Samer Bisharat, Iqbal Elyas, Ony Uhiara, Sam Otto, Thaer Al-Shayei, Abdi Cherbou, Yassine Fadel, Mohamed Yousry, Yasen Atour, Amir El-Masry, Karim Kassem, Darien Asian
Non ikusi:Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Alderdi zinematografikoari dagokionez hainbat akats sumatu dizkiodan arren, kontatzen duenagatik soilik ikustea merezi duelako. Estatu Islamikora batzeko intentzioz, Britainia Handiko lau hiritar, Siriara joatea erabakitzen dute.
26- Farang
(C More Entertainment. 8 atal)
Sortzaileak: Malin Lind Lagerlöf, Stefan Thunberg
Aktoreak: Ola Rapace, Louise Nyvall, Sahajak Boonthanakit
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Atmosfera itogarria eta estetikoki nortasun handiko telesaila delako. Protagonista nagusia, Rickard, lekuko babestuan programan sartu ostean, Thailandiara ihes egitea erabakitzen duen Suediarra dugu. Phuket-eko kaleetan, nortasun berri baten gerizpean, krimenaren munduan murgilduko da berriro. Suedian familia utzi du, baina 10 urteren ostean, bat-batean, 15 urteko alaba Thailandian azalduko da bere bila. Urte hauetan zehar gordetako nortasun hori desestali, alaba berreskuratzeko, baina bizitza arriskuan jarriz, ala ezkutuan jarraitu eta alaba berriro alde batera utzi ? Hori da protagonistak, hasiera batean, bizi beharko duen barne borroka bortitza.
25- Urban Myths
(Sky Arts, 6 atal)
Sortzaileak: Ben Palmer, Geoffrey Sax
Aktoreak: Ben Chaplin, Aidan Gillen, Margaret Clunie, Tim Stern, Henry Goodman, Marcia Warren, Zephryn Taitte, David Threlfall
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Hitler, Michael Jackson ala Bob Dylan telesail berean ikusteko aukera izango duzuelako. -Zer?!- Bai, ongi irakurri duzue . Irabiatu ero hori, Urban Myths telesailean aurkituko duzue. Hori bai, izenak dioen bezala, mito urbanoetan oinarrituz, aktore desberdinek, Michael Jackson , Marlon Brando, Adolf Hitler, Elizabeth Taylor ala Bob Dylan bezalako pertsonaia ezagunak gorpuztuko dituzte. Atal bakoitzean pertsonaia batean zentratuko dira eta pop kulturan zabalduriko kondaira konkretu bat azalduko digute. Umore ukitua izango du eta 25 minutuko inguruko iraupena, ikusteko erraza beraz.
24- Snowfall
(FX Network, 10 atal)
Sortzaileak: John Singleton
Aktoreak: Damson Idris, Isaiah John, Sergio Peris-Mencheta, Carter Hudson, Emily Rios, Billy Magnussen, Amin Joseph, Andrew Howard, Manuel Uriza, Tim Matheson, Camila Banus
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Los Angeles hirian, 80. hamarkadan, kokaina era crack-aren hasiera eta batez ere, kulturan izan zuen inpaktu erradikala erretratatzen duen telesail interesgarria delako. Istorioak hainbat pertsonaia jarraituko ditu: Gustavo Zapata, gangster batean bihurturiko borrokalari mexikarra; Teddy McDonald, iragan ilun batetik ihesean, CIA-rako lanean dabilen polizia eta Lucia Villanueva, narkotrafikatzaile mexikar baten alaba.
23- The Moorside
(BBC One, 2 atal)
Sortzailea: Paul Whittington
Aktoreak: Sheridan Smith, Sian Brooke, Faye McKeever
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Bi zatitan banaturiko miniserie interesgarri eta harrigarria delako, Shannon Mathews-en benetako kasua azaltzen diguna. Happy Valley eta The Missing-en arteko nahasketa moduko bat (distantziak salbu jakina)
22- SMILF
(Showtime, 10 atal)
Sortzailea: Frankie Shaw
Aktoreak: Frankie Shaw, Miguel Gómez, Rosie O’Donnell, Samara Weaving, Alexandra Mary Reimer, Anna Chanel Reime
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Bihotz handiko istorio txiki bat ikusteko aukera izango duzuelako. Emakumeak protagonista dituen, 30 minutuko dramediak (Weeds, United States of Tara, Nurse Jackie, The Big C), azken urteetan, Showtime telebista katearen ikur bilakatu direlako esango nuke. Kasu honetan ildo beretik jarraitzea erabaki eta SMILF telesaila estreinatu dute.
21- The Replacement
(BBC One, 3 atal)
Sortzailea: Joe Ahearne
Aktoreak: Morven Christie, Vicky McClure, Richard Rankin, Dougray Scott, Navin Chowdhry,Sarah MacRae, Siobhan Redmond
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Glasgow hirian kokaturiko thriller psikologiko bikaina eta eraginkorra ikusteko aukera izango duzuelako. Paranoia? zeloak? Beldurra? ala zerbait gehiago?
20- American Vandal
(Netflix, 8 atal)
Sortzailea: Tony Yacenda
Aktoreak: Tyler Alvarez, Eduardo Franco, Gabriela Fresquez, Camille Hyde, Carla Jeffery, Jessica Juarez, Carlos Luna, Camille Ramsey
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Dokumental faltsu moduan grabatua, azken urteetan hain modan dauden“true crime“ formatuaren parodia dibertigarri bat iruditu zaidalako, oso gustura eta erraz ikusten den horietakoa; dirudiena baino askoz entretenigarriagoa.
19 – Ozark
(Netflix, 10 atal)
Sortzailea: Bill Dubuque
Aktoreak: Jason Bateman, Laura Linney, Sofia Hublitz, Skylar Gaertner, Jason Butler Harner, Anthony Collins, Carson Holmes, Marc Menchaca, McKinley Belcher III, Kevin L. Johnson, Michael Tourek
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Distantziak -oso handiak- salbu, Breaking bad maisulana burura etorriko zaizuelako. Hura baino askoz ere kaxkarragoa jakina, baina antzeko gaia ardatz hartuta, eta tonu ilunago batezbaliatuz, sorpresa atsegina izan delako. Zuzendari, ekoizle eta protagonista nagusia, Jason Bateman. Chicago hirian zuen bizitza atzean utzi, eta Missourin kokaturiko opor-herrixka batetara aldatuko den aholkulari-fiskal bat gorpuztuko du. Iragate horretan, mexikar mafiaburu bati zor dion diru guztia ordaintzen saiatuko da.
18- 13 Reasons Why
(Netflix, 10 atal)
Sortzailea: Brian Yorke
Aktoreak: Dylan Minnette, Katherine Langford, Christian Navarro, Alisha Boe, Brandon Flynn, Justin Prentice, Miles Heizer, Ross Butler, Devin Druid, Amy Hargreaves, Derek Luke, Kate Walsh
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Suizidioa, bortxaketak, sare sozialen erabilpen txarra eta bullying-a bezalako gai delikatuak ukitzen dituen 13 reasons why telesaila, 2017ko ekoizpen komentatuena eta polemikoena bihurtu delako.
17- Innan vi dör
(SVT, 10 atal)
Sortzailea: Simon Kaijser
Aktoreak: Marie Richardson, Adam Pålsson, Magnus Krepper |
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Estocolmo hirian kokatua. Hasieran telesailarekin konektatzea kosta egiten den arren, behin harrapatuta, asko gozatuko duzuen ekoizpena izango delako. Azken txanpa frenetiko batean, maila gorenenean amaitzen duen arte.
16- Babylon Berlin
(X Filme Creative Pool / ARD degeto / Beta Film / Sky, 8 atal)
Sortzailea: Tom Tykwer
Aktoreak: Waléra Kanischtscheff, Volker Bruch, Liv Lisa Fries, Dmitri Alexandrov, Denis Burgazliev, Oleg Tikhomiro
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Ez delako telesail Europar arrunt bat. Anbizio handiko telesail da, Alemanian sekula egin den handiena konkretuki, 45 milioi inguruko aurrekontuarekin. Berlin hirian 1929ko udaberrian kokatua. Oso interesgarria eta gustura ikusten den horietakoa.
15- Cardinal
(CTV, 6 atal)
Sortzailea: Daniel Grou
Aktoreak: Alden Adair, Billy Campbell, James Downing, Glen Gould, Deborah Hay, Eric Hicks,James Thomas, Kristen Thomson
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Nordic Noir ukitu nabarmenak dituen ekoizpen hau, ez da urteko telesaila izango -ezta gutxiago ere-, baina zerbait txukuna eta entretenigarriaren bila bazabiltzate hau delako zuen ekoizpena. Azpi-tramaz eta geruzaz osaturiko thriller interesgarri hau, niretzat behintzat, ezusteko sorpresa atsegina izan da.
14- Liar
(BBC, 6 atal)
Sortzaileak: Samuel Donovan, James Strong
Aktoreak: Ioan Gruffudd, Joanne Froggatt, Zoe Tapper, Warren Brown, Shelley Conn, Richie Campbell, Jamie Flatters, Danny Webb, Chu Omambala, Akbar Kurtha, Peter Davison, Adjoa Ando
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Premisa oso sinple batetik tiraz, lehen minututik harrapatzen duen telesaila delako: 40 urte inguruko bikote bat, zita moduko bat izan ostean oheratu egiten dira; hurrengo egunean, neskak bortxaketa bat egon dela dio, mutilak aldiz ezetz, oheratu egin direla, besterik gabe. Hortik aurrera azpi-trama ugariz osaturiko thriller psikologiko bat hasiko da, bakoitzaren bertsioa, ikuspuntua, ezusteko testiguak, lagunak eta familia jokoan sartzen diren bitartean.
13- Broken
(BBC 6 atal)
Sortzaileak: Samuel Donovan, James Strong
Aktoreak: Ioan Gruffudd, Joanne Froggatt, Zoe Tapper, Warren Brown, Shelley Conn, Richie Campbell, Jamie Flatters, Danny Webb, Chu Omambala, Akbar Kurtha, Peter Davison, Adjoa Ando
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Bai, badakit ikaragarrizko nagitasuna sortzen duela bai argumentuak, aktoreak posterrak ala orokorrean telesailak berak; baina agian horregatik harritu nau hainbeste telesail honek, atalak pasa hala forma hartzen doan telesail bikain bat bilakatu arte.
12- Alias Grace
(Netflix, 6 atal)
Sortzailea: Mary Harron, Sarah Polley
Aktoreak: Sarah Gadon, Edward Holcroft, Zachary Levi, Kerr Logan, Stephen Joffe, Rebecca Liddiard, Will Bowes, Michael Therriault, Sylvia Zuk, Diane D’Aquila, Scott Anderson, Isaak Bailey
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Margaret Atwood izan litekeelako urteko izen horietako bat. Izan ere bi telesailen gidoiak garatzeko, idazle honen bi eleberri moldatu baitituzte. Lehena hauxe: Alias Grace. 1843 urtean kokatua, Grace Marks-en benetako etorkin irlandar gaztearen bizitzan oinarritua.
11- Vergüenza
( Movistar, 10 atal)
Sortzailea: Juan Cavestany, Álvaro Fernández Armero
Aktoreak: Javier Gutiérrez, Malena Alterio, Vito Sanz, Miguel Rellán, Lola Casamayor
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Louis C.K, The Office ala Larry David bezalako telesailak gustuko badituzu, ez galdu, umore oso deserosoa erabiliz, urteko telesail Espainiar onena bilakatu den ekoizpen dibertigarri eta era berean dramatiko hau.
10-Dark
(Wiedemann, Berg Television baina Netflix-ek banatua, 10 atal)
Sortzailea: Baran bo Odar
Aktoreak: Anna König, Roland Wolf, Louis Hofmann, Oliver Masucci, Jördis Triebel, Sebastian Rudolph, Mark Waschke, Karoline Eichhorn, Stephan Kampwirth, Anne Ratte-Polle, Helena Abay
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Stranger things gustuko baduzue, baina zerbait ilunago baten bila bazabiltzate, hau delako zuen telesaila. Alemaniako herrixka batean kokatua, ikuspuntu eta atmosfera askoz ilunagoarekin eta bi denbora tarte erabiliz (2019-1986), bi umeren desagerpen misteriotsua azalduko duen istorio bikainaz gozatzeko aukeraz izango duzuelako.
9- Feud: Bette and Joan
( HBO, 8 atal)
Sortzailea: Ryan Murphy
Aktoreak: Jessica Lange, Susan Sarandon, Catherine Zeta-Jones, Alfred Molina, Stanley Tucci, Judy Davis, Dominic Burgess, Kathy Bates, Sarah Paulson, Jackie Hoffman
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? What Ever Happened to Baby Jane? film ezagunaren errodajean, Joan Crawford (Jessica Lange) eta Bette Davis-en (Susan Sarandon) arteko erlazio konplikatuari buruzko kontakizuna ikusteko aukera izango duzuelako. Alor guztien gainetik nabarmentzekoa, bi protagonisten interpretazio ikusgarriak. Urteko sari guztietan jada bi aktore erraldoien hauen izena idatzirik daudela susmatzen dut. –Big little lies telesaileko protagonistek kentzen ez badiote noski-. Zinemazaleak bereziki gozatuko duzuena. Plazer hutsa.
8- Un gallo para Esculapio
(Telefe, 9 atal)
Sortzailea: Bruno Stagnaro
Aktoreak: Luis Brandoni, Peter Lanzani, Luis Luque, Julieta Ortega, Belén Blanco, Ariel Staltari, Andrea Rincón, Eleonora Wexler, Ricardo Merkin, Carla Pandolfi, Diego Echegoyen, Gabriel Almirón
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Hego Amerikan, aurten estreinatu den telesail onena delako. Alde batetik Nelson, bere anaiaren bila, Argentinako hainbat herrixketatik bidaiatzen ikusten dugun gazte isil eta nahiko bitxia; berarekin batera inoiz askatzen ez duen poltsa zuri bat, barruan oilar bat duena. Bestetik, Chelo oilo-oilar borrokako apustu ilegaletan murgildurik dagoen mafia-buru moduko bat. Lehen atalaren erdialdean, bi istorioek talka egingo dute eta hortik aurrera trama korapilatsu eta bikain bat ikusteko aukera izango duzue.
Ohar bat: naiz eta gaztelaniaz egon, batzuetan azpitituluak txertatzea komeniko zaizue, ikusiko duzue...
7- Godless
(Netflix, 7 atal)
Sortzailea: Scott Frank
Aktoreak: Jack O’Connell, Michelle Dockery, Jeff Daniels, Sam Waterston, Scoot McNairy, Merritt Wever, Thomas Brodie-Sangster, Tantoo Cardinal, Luke Robertson, Rio Alexander, Joleen Baughman
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Pertsonaia (eta aktore) zoragarriz osaturiko “western feminista” bikaina delako, eta ikaragarri harrapatzen duen horietakoa . Atze-oihal gisa mendekua duen gidoi bikain bati esker, 2017ko ezinbestekoen artean sartu beharrekoa zalantzarik gabe. Gozamena.
6- The Deuce
(HBO, 8 Atal)
Sortzailea: David Simon
Aktoreak: James Franco, Maggie Gyllenhaal, Margarita Levieva, Gbenga Akinnagbe, Dominique Fishback, Gary Car
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? David Simon irakurtzearekin soilik argumentu nahiko dirudi, baina ez naiz hor geratuko. Hasteko, The Wire amaitu zenetik, egin duen ekoizpen onena iruditzen zaidalako. AEB-tan 70.hamarkadan kokatua, HIESa isilpean hedatuz doa eta droga eta gizartean bortizkeriaren gorakada ere sumatzen da. Vincent eta Frankie Martino (James Franco, bi anaia bikien papera gorpuzten du) eremu honetan gangster gisa hasi diren bi anai bikiak dir. Aldi berean, eremu hau “Candy” (Maggie Gyllenhaal) izeneko emakumearen lantoki modukoa ere bada, sexu-langilea izatetik orain legeztatu berria den eta sekulako arrakasta izaten ari den porno industriara igaro berria. Hortik aurrera, ohikoa den bezala, Simon-ek, hiri eta garai hartako usaina, giroa, tentsioa, elkarrizketak eta atmosfera maisuki pantailaratzea lortu du beste behin.
5- The Sinner
(Universal Cable Productions, 8 atal)
Sortzaileak: Antonio Campos, Brad Anderson, Cherien Dabis, Tucker Gates
Aktoreak: Jessica Biel, Bill Pullman, Christopher Abbott, Jacob Pitts, Nadia Alexander, Patti D’Arbanville, Abby Miller
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Ekoizpen ilun, entretenigarri eta bikain honetan, garrantzitsuena ez delako “nork”, “zergatik” baizik. Baina ez bakarrik tramaren barruan gertatzen dena azaltzeko, baita telesaila kontatzeko erabili duten estetika ikaragarri bati esker. Protagonista nagusia Jessica Biel, amorru-eraso esplikaezin baten eraginez, berak oso ongi ulertzen ez duen krimen bat burutuko duen emakumea. Hortik aurrera, neska, polizia eta ikuslearen arteko bidaia psikologiko ilun bat hasiko da. Ez galdu!
4- Mindhunter
(Netflix, 10 atal)
Sortzailea: David Fincher
Aktoreak: Jonathan Groff, Holt McCallany, Anna Torv, Cotter Smith, Hannah Gross, Cameron Britton, Alex Morf, Stacey Roca
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Argumentua irakurtzen duzunean, akzio sekuentziak, tiroak, odola eta era horretako ezaugarriak izango dituen telesaila ikusiko duzuela pentsa dezakezuen arren, ahaztu guzti hori, benetan ahaztu. Ohiko Telesail prozedimentalen beste ikuspuntu askoz ere interesgarri eta mamitsua egitea lortu dutelako. Fincher handiak, hain berezkoak dituen xehetasun horiez josia dagoelako eta planoak azken muturreraino zainduak ‘Mind Hunter: Inside The FBI’s Elite Serial Crime Unit’ liburuaren egokitzapena. Plazer hutsa, baina ez agian mundu guztiak gustuko duena.
3- Big Little Lies
(HBO, 7 atal)
Sortzailea: David E. Kelley
Aktoreak: Reese Witherspoon, Nicole Kidman, Shailene Woodley, Alexander Skarsgård, Laura Dern, Zoë Kravitz, Adam Scott, James Tupper
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Hasteko, Feud telesailarekin batera urteko interpretazio ikusgarrienak hemen topatuko dituzuelako –Bostak emakumeak–. Baina horrez gain, The Affair eta Bloodline telesailaren ukitu nabarmenak dituen telesail honek -bi horiek baino hobea da-, beste gauza bat erakutsi digu: Begi bistara denak perfektua dirudienean, sarritan sumatzen duzu badela azpian beste zerbait. Istorio honek ere sinplea eta argia dirudi, baina pertsonaien begiradek, keinuek eta isiluneek ezkutuko sekretu eta orbainak deskubritzera eramango zaituzte, geraezina izango den lehergailua eztandarazi arte. Eskola-jazarpen, etxeko-biolentzia eta desleialtasun kontu beltz batean murgilduko zarete, beti ere, gurutzatzen diren istorio tipiko horiek eskaintzen duten errekurtso narratibo interesgarriez baliatuz.
2- Manhunt: Unabomber
( Discovery Channel; Discovery Communications, 8 atal)
Sortzailea: Greg Yaitanes
Aktoreak: Sam Worthington, Paul Bettany, Jane Lynch, Rowan Bousaid, Will Murden, Carter Zier, Colby Zier, Jana Allen
Non ikusi: Netflix.
Zergatik ikusi? Urteko ezusteko sorpresa izan delako. Ia zaratarik atera gabe, eta bere bide propioa jarraituz, zuzenean nire ranking pertsonalaren bigarren postuan sartzea lortu du zeharo harritu nauen ekoizpen honek. Telesail antologikoa, lehen denboraldi honetan Ted Kaczynsky serie-hiltzailearen benetako kasuan oinarritua dago eta bere harrapaketa horretan zentratua batik bat. Denboran saltoak eginez, ehiza hori maisuki kontatzeko trebezia erakutsi dute. Pertsonaiak eta estetika aztertzerako orduan, Zodiac-en ukituak topatuko dituzue, eta elkarrizketa bizi eta mamitsuetan Aaron Sorkin-en abilezia. Gustu ikaragarriz errodatua, bi protagonisten arteko interpretazio-duelu bikaina ikusteko aukera eskaini digute. Ezin duzue 2017a amaitu ekoizpen hau ikusi gabe!
1- The Handmaid’s Tale
(HBO, 10 atal)
Sortzaileak: Reed Morano, Mike Barker, Kate Dennis, Floria Sigismondi, Kari Skogland
Aktoreak: Elisabeth Moss, Joseph Fiennes, Max Minghella, Yvonne Strahovski, Alexis Bledel, Jordana Blake, O.T. Fagbenle
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Etorkizun distopiko beldurgarri batean kokatzen gaituen telesaila hau izan delako urteko onena. Diktadura fundamentalista moduko bat ezarri da eta emakume gazteak ohelagun gisa bizitzera behartuak izan dira, beraien jaunari seme-alabak “emateko”. AEBetako presidentea eta kongresukide gehienak hil ostean, erregimen teokratiko bat ezarri da, hau da, buruzagi politikoak eta erlijiosoak bat datozen eta bertako erlijioak gobernuaren politikan eragin handia duen sistema politikoa.
Hortik aurrera, AEBak “Gilead Errepublika” izenez ezagutuko dira. Gizarte berri horretan balore moderno gehienak desagertu dira. Gilead-en hedatu den ugalkortasun arazo larri bat dela eta, emakumeak bigarren planora baztertuko dituzte, objektu huts bilakatuko dira eta haien obarioak bakarrik hartuko dituzte baliagarritzat.
Black Mirror eta batez ere Children of men bezalako kontakizun bikainetatik zuzenean edaten duen istorio ilun eta gogor honen protagonista June da, Elissabet Moss aktore bikainak era zoragarrian gorpuzturikoa –urteko izendapen guztietan egotea espero dut–. Altxamendu puritano horren aurretik argitaletxe batean ari zen lanean eta diktaduraren hasierako fasean familia osoa galdu zuen. Aurreko bizitzako oroitzapenei eutsiz bizi da, nahiz eta badakien senideak berriro topatzeko aukera oso urria dela. Baina June –Offred izendatua– tinko mantentzen duen euskarri bakarra hori da. Hori eta, noizbehinka, barrenetik ateratzen saiatzen den ausardia –nahiz eta “aske izan nahi dut, ez ausart” leloa den telesaileko emakume guztien garunean itsatsirik dagoena, beren “nagusien” kapritxoen menpe bizitza miserable eta gogor baten lokatz nazkagarrian harrapaturik bizi baitira–.
Gezurra dirudien arren, argumentu harrigarri hori ez da telesail honen alde sendoena –ez bakarra behintzat–, “nola” kontatua dagoen are latzagoa baita. Teknikoki bikaina da, ia perfektua, esango nuke. Planoen antolaketa eta egitura koherentzia osoz egina dago. Sinbolismoz eta esanahi ezkutuz kargaturik dauden eta margolari batek eginak diruditen konposaketa itzelak aurki daitezke, leihoetatik etengabe sartzen diren eguzki izpiek transmititzen dutena, adibidez.
Horrez gain, hasieratik erakusten duen zerbait da erritmoaren kontrol milimetriko eta oso zehatza. Era zoragarrian tartekaturiko flashback batzuen bitartez, Juneren mundua lehenago nolakoa zen erakusten du. Protagonistaren off-ahotsa eta sentimenduz beteriko irudi bortitzen bitartez, ikuslea nokeatuta uzten du. Kontrapuntu gisa, abestien aukeraketa eta muntaia oso eraginkor bati esker, orainaldia eta iraganaren arteko kontrastea era ikaragarrian igortzea lortzen du. Elementu guzti horien batuketarekin, atal guztietan errusiar mendien sentimendu moduko batean igoarazten gaitu The Handmaid’s Tale-k. Eta hori gutxi balitz, maisutasunez idatzitako gidoi zoragarria ere gehitu behar diogu. Hari askeak topatzea ezinezkoa den horietakoa.
Itzulera –ala amaiera- onenak:
15- Okkupert
(2. denboraldia)
Sortzaileak: John Andreas Andersen, Erik Skjoldbjærg
Aktoreak: Henrik Mestad, Eldar Skar, Ane Dahl Torp, Ragnhild Gudbrandsen, Ingeborga Dapkunaite, Kristin Braut-Solhei
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Jo Nesbø idazle ezagunaren ideia batean oinarrituriko telesaila delako. Klima aldaketaren ondorioz eta baliabide natural eskasak direla eta, Norvegiarrek petrolio eta gas gehiago ez produzitzea erabaki dute. Hori dela eta, Errusiak, Norvegia inbaditzen duen gertuko etorkizun batean kokatzen gaitu istorioak. Ekintza honekin, herrialde guztiko ustiapen osoaren kontrola eskuratu nahi dutelarik.
14- Top of the lake: China Girl
Sortzaileak: Jane Campion, Ariel Kleiman
Aktoreak: Elisabeth Moss, Nicole Kidman, Gwendoline Christie, David Dencik, Ewen Leslie, Alice Englert
Non ikusi: Oraingoz, interneren soilik.
Zergatik ikusi? Jane Campion-ek sorturiko telesail hau, bakarra delako, berezia. Bigarren zati honetan, lehen denboraldian “handi” egin zuten atmosfera, erritmoa, aktoreak eta narrazioaren erabilpen finaren jarraipena ikusteko aukera eskaini digulako. Eta beste behin Elisabeth Moss aktorearen erakustaldia.
13- Broadchurch
(3. denboraldia)
Sortzaileak: James Strong, Euros Lyn
Aktoreak: David Tennant, Olivia Colman, Jodie Whittaker, Andrew Buchan, Vicky McClure, Arthur Darvill, David Bradley, Pauline Quirke, Jonathan Bailey, Tracey Childs, Charlotte Beaumont, Adam Wilson
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi?
12 – Doctor Foster
(2. denboraldia)
Sortzaileak: Tom Vaughan, Bruce Goodison
Aktoreak: Suranne Jones, Bertie Carvel, Thusitha Jayasundera, Tom Taylor, Jodie Comer, Martha Howe-Douglas, Shazia Nicholls
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Ustezko desleialtasun batek, sentimendu eta gezurrez osaturiko ekaitz kontrolaezin bat sortaraziko du. Gemma Foster-ek (Suranne Jones-ek antzeztua) bereganatzen du, istorioaren protagonismo nagusia, nabarmentzeko moduko interpretazio batekin. Baina tartean, bigarren mailako pertsonaiak izango dira, zurrunbilo hori eragingo dutena. Trama lineal klasiko bat erabiliaz baina, saihestezina “The Affair“ telesaila burura etortzea.
11- Better Call Saul
(3.denboraldia)
Sortzailea: Vince Gilligan
Aktoreak: Bob Odenkirk, Michael McKean, Jonathan Banks, Rhea Seehorn, Patrick Fabian, Michael Mando, Gene N. Chavez
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Breaking bad maisulanaren spin off-a delako, Saul Goodman abokatu xelebrea oinarri duena. Telesail originalari geroz eta erreferentzia gehiagoz josia, drama eta umore beltzaren nahasketa perfektuarekin, beti ere gidoi bikain baten babesarekin. Egia esan, hasieran, kosta egin zitzaidan guztiz murgiltzea, baina bigarren denboralditik aurrera, ezin ihesik egin. Jesse eta Walter faltan botatzen badituzue, partzialki ase dezakezue zuen gabezia hori. Bikaina.
10- Line of duty
(4.denboraldia)
Sortzaileak: Jed Mercurio
Aktoreak: Vicky McClure, Adrian Dunbar, Martin Compston, Craig Parkinson, Keeley Hawes, Neil Morrissey, Mark Bonnar, Polly Walker, Maya Sondhi, Paul Higgins, James Edlin, Lennie James, Tony Pitts
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Britania handitik datozen telesail guztien artean, thriller-poliziako hau izan litekeelako, azken urteetako ekoizpen onenetarikoa eta batez ere erregularrena. Denboraldi bakoitza kasu desberdin bat izango dute aztergai. Laugarren honen kasuan, telesail osoko onenetarikoa dela esango nuke.
9- Jordskott
(2. denboraldia)
Sortzaileak: Anders Engström, Henrik Björn
Aktoreak: Moa Gammel, Göran Ragnerstam, Richard Forsgren, Peter Andersson, Lia Boysen, Ann Petrén, Hans Mosesson
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Mundu zabalean astero telesail berriren bat estreinatzen da, baina, gezurra badirudi ere, ez da hain erraza parekorik ez duen lan bereziren batekin topo egitea. Alde horretatik, sorpresa harrigarria izan da ‘Jordskott’ telesail suediarra; harrituko zaitu.
8- Game of thrones
(7. denboraldia)
Sortzaileak: David Benioff , D.B. Weiss
Aktoreak: Lena Headey, Peter Dinklage, Maisie Williams, Emilia Clarke, Kit Harington, Nikolaj Coster-Waldau, Sophie Turner, Michelle Fairley, Sean Bean, Charles Dance, Jack Gleeson, Rory McCann, Isaac Hempstead Wright, Mark Addy, Alfie Allen, Iain Glen, Aidan Gillen, Conleth Hill, Richard Madden, Stephen Dillane, Carice van Houten, Natalie Dormer, John Bradley
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? …Benetan?
7- Mr Robot
(3. denboraldia)
Sortzaileak: Sam Esmail
Aktoreak: Rami Malek, Christian Slater, Carly Chaikin, Michel Gill, Gloria Reuben, Portia Doubleday, Martin Wallström, Grace Gumme
Non ikusi: Movistar
Zergatik ikusi? Lehen denboraldi ikaragarri baten ostean, bigarrenari ahulezia dezente antzeman nizkion arren, berriro ere oso indartsu bueltatu delako Mr Robot telesail bikaina!
6- Gomorra
(3. denboraldia)
Sortzaileak: Stefano Sollima, Claudio Cupellini
Aktoreak: Marco D’Amore, Fortunato Cerlino, Salvatore Esposito, Fabio de Caro, Christian Giroso, Giovanni Buselli, Carmine Monaco, Lino Musella, Marco Palvetti, Vincenzo Fabricino, Maria Pia Calzone,
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Roberto Savianoren liburua eta 2008ko filmaren ostean, ondoren Napoliar “kamorraren” bizitza azalarazten duen telesaila delako. Akzioa, suspensea, tiroak, traizioa, beldurra…Lehen ataletik harrapatzen zaituen telesaila. Gidoi bikaina, biraketa ugarirekin.
5- Twin Peaks “the return”
Sortzaileak: David Lynch
Aktoreak: Kyle MacLachlan, Sheryl Lee, Michael Horse, Chrysta Bell, Miguel Ferrer, David Lynch, Robert Forster, Kimmy Robertson, Harry Goaz, Naomi Watts, Al Strobel, Laura Dern, Dana Ashbrook
Non ikusi: Oraingoz interneten soilik.
Zergatik ikusi? Bada telesailen artean aparteko talde txiki bat, “onak ala txarrak” diren eztabaidatzetik harago, telesailen historian eragin berezia izan dutena. Arrastoa utzi eta estreinatu ziren unetik klasiko bihurtu direnak. 1990 urtean, Twin Peaks estreinatu zen urtean kokatuko nuke mugarri horietako bat. David Lynch zuzendariaren telesail honek trama konplexu eta ausartagoak sortzeko bidea erraztu eta ireki baitzien beste ekoizpenei. Laura Palmerren hilketa gutxienekoa zen, Objektu Hegalari Ezezagunak zeuden, genero indarkeria, bortxaketak, ustelkeria… Twin Peaks-en ausardia horri asko zor dio adibidez, hiru urte geroago estreinatu zen X-files zoragarriak. Eta ez trama edo argumentuarengatik soilik: bisualki ere telesail iraultzailea izan zen. Eszena batzuk gogaikarri bihurtzeraino luzatzen ziren eta garai hartan, telesail batean ikusi ez ziren kontzeptu estetikoak loratu zituen.
4- Peaky Blinders
(4. denboraldia)
Sortzaileak: Steven Knight
Aktoreak: Cillian Murphy, Sam Neill, Paul Anderson, Helen McCrory, Joe Cole, Sophie Rundle, Eric Campbell, Ned Dennehy, Annabelle Wallis, Tony Pitts, Ian Peck, Jeffrey Postlethwaite, Matthew Postlethwaite, Iddo Goldberg, Alfie Evans-Meese, Packy Lee, Harry Kirton, Benjamin Zephaniah
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Telesail gutxi daudelako, musika (zoragarria), estetika eta trama bera, hain ongi uztartzen dituztenak. Baina horrez gain, oso entretenigarria delako, droga hutsa. Ikaragarri gozatzen dut telesail honekin eta bere denboraldiak oso motzak egiten zaizkit beti.
3- Stranger things
(2. denboraldia)
Sortzaileak: The Duffer BrotherS
Aktoreak: Winona Ryder, David Harbour, Millie Bobby Brown, Gaten Matarazzo, Finn Wolfhard, Caleb McLaughlin, Noah Schnapp, Charlie Heaton, Natalia Dyer, Matthew Modine, Dacre Montgomery, Sean Astin
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Zer gehiago esan daiteke ikono eta erreferentzia bihurtzen ari den telesail honi buruz?
2- Master of None
(2. denboraldia)
Sortzaileak: Aziz Ansari
Aktoreak: Aziz Ansari, Eric Wareheim, Lena Waithe, Noël Wells, Kelvin Yu, Shoukath Ansari, Fatima Ansari, Todd Barry, H. Jon Benjamin, Danielle Brooks, Ravi Patel, Danielle Davenport, Condola Rashad
Non ikusi: Netflix
Zergatik ikusi? Azken urteotan oso modan jarri den dramedia (Drama+Komedia uztartzean) ,azpigeneroaren zalea bazara ez galdu “Master of none” zoragarria. Asteko arlo horretan, azken urteetako telesail bitxi eta berritzaileena delako. Lehen denboraldia, oso ona. Bigarrena, zoragarria. Eguneroko keinu txikiek duten garrantziari buruzko maisulan honek, bere bizitzarekin zer egin ez dakien, Dev izeneko tipo baten istorioa kontatuko digu, New York hirian bizi den 30 urte inguruko aktorea. Hasieran pazientzia apur bat eskatzen duen arren, ohartarazi nahi dizuet, telesail honetaz erabat maiteminduko zaretela.
1- The Leftovers
(3. denboraldia)
Sortzaileak: Damon Lindelof , Tom Perrotta
Aktoreak: Justin Theroux, Amy Brenneman, Carrie Coon, Christopher Eccleston, Ann Dowd, Amanda Warren, Liv Tyler, Michael Gaston, Margaret Qualley, Emily Meade, Max Carver, Regina King, Kevin Carroll, Jovan Adepo, Charlie Carver, Annie Q., Natalie Gold, Frank Harts, Danny Flaherty, Tiffani Barbour, Inna Muratova, Janel Moloney, Bill Camp
Non ikusi: HBO
Zergatik ikusi? Breaking bad amaitu zenetik egin den telesail onena delako. Ahozabalik uzteko moduko hiru denboraldi. Etengabeko oilo-ipurdia jartzeko gai izan diren 28 atal. Azken segundoraino bere buruari leial izaten jakin izan duen istorio bat. Ausarta, desberdina, misteriotsua, ikaragarria, baina batez ere deskribaezinena. Oso jende gutxik ikusi duen, baina mundu guztiak ikusi beharko lukeen telesaila! Onerako ala txarrerako, The Leftovers bakarra da. Ez ditu ikuslearen galderak guztiak erantzun, ez, galderak sortu egin ditu. Baina barrenean piztu dizkidan sentsazio eta sentimenduak, hain dira bakarrak eta bereziak, zeharo maitemindu nauen telesaila izan dela. Ziur nago, urteen poderioz kultuzko bilakatuko den ekoizpena izango dela.
Aupa Gaizka! Lan bikaina, milesker.
Ze espero dezu black mirror-etaz?
Eskerrik asko zuri! Itxura bikaina dauka! nik esango nuke 3.garrena baino hobea.. Charlie Brooker badirudi proiektuan gehiago “sartu” dela eta hori oso albiste ona da! Abenduaren 29an estreinatzen da, eta zerrenda honetatik kanpo utzi behar izan dut…baina tira ;D!
Mr.Robot-en amaiera txalogarria iruditzen zait; 4 denboraldia ikusteko irrikitan.
Zorionak egindako lanagatik, gaur egun dauden telesail guztiekin ez da erraza hoberenak aukeratzea.
eskerrik asko!!!
Niri “Umbre “asko gustatu zait, zerrendako askoren gainetik.
Nire partez ere mila esker
Eskerrik asko zuri! Bai, lehen deboraldia ikaragarri gustau zitzaidan, baina bigarrena oraindik pendiente dudanez, horregatik ez dut sartu.. Azaroan estreinatu zen
Kaixo Gaizka: The Leftoverser-ekinn zeharo harrapatuta egon nitnzen hiru denboralditan. Inongo erreferentzia barik hasi nintzen ikusten eta kateatuta geratu nitzen; pantailña aurrean ordura arte/orain arte sekula izan ez ditudan emozio eta sentimenduak sorrarazi dizkit. Zenbat pozten nauen ni besteko zale amorratu baten iruzkina irakurtzeak
Mila esker