Hiri azpiko klaustrofobia argitsua
Budapesteko metroan bizi den faunari buruzko fabula gautar surrealista bat. 2004 urtean Cannes-en gazteriaren saria eta Europar sarietan zuzendari onenaren izendapena jaso zituen. Kontroll, bitxikeria hutsa da eta ez bakarrik Hungariarra delako, argumentu arraroa duelako , kokapen geografiko-tenporal indeterminatua duelako, interpretazioak pintoreskoak direlako eta aukera txiki bat emanez gero ikuslea harrapatzeko gaitasun harrigarria duelako baizik. Bitxia dirudien arren, nire ustez film honen eragozpen handiena, ikusleen %90ak dituen aurreiritzi negatibo horiek dira, batez ere pelikula Hungarriara dela entzuten dutenean.
Nabarmentzekoa, boskote protagonista (antiheroiak guztiz), Donnie Darko untxiaren bertsio xelebrea (modu batean esatearren) eta filmaren giroa, klaustrofobia argitsu bat? Oso gomendagarria batez ere zerbait desberdina ikusi nahi izanez gero, emaiozue aukera bat.
Saila: Atzera begirako tematikoa: Eastern Promises
KONTROLL / CONTROL
Urtea: 2003
Zuzendaria: Nimród Antal
Aktoreak: Sándor Csányi, Zoltán Mucsi, Csaba Pindroch, Sándor Badár, Zsolt Nagy
Hungaria
105 minutu.
Peliculón! Eta pelikula berezi hoietakoak, ezin dituzula etiketa konkretu baten barruan sartu…