Azken urteetako animaziozko film onenak
Animazio hitzaren definizio zuzena, latinetik datorrela esan daiteke “anima” =”arima” , beraz animatzearen akzioa “arimaz dohaindu” bezala itzuli genezake. Baina lehenik eta behin, genero honen barruan sailkapen txiki bat egitea izango litzateke bidezkoena:
- Animazio tradizionala
- Marrazki bizidunak
- Bolumen animazioa
- Go motion bolumen animazioa
- Rotoskopia
- 3D Animazioa
- Animazio esperimentala
- Mugimendu “harrapaketa”
Marrazkien bidez mugimenduaren “ilusio” hori sortzea, zinemaren sorrera baina zaharragoa dela esaten dute hainbat historialarik, historiaurreraino atzera egin beharko genuke konkretuki. Bertan labar-pinturen bitartez mugimendua adierazten baitzuten. Egipto eta Greziako ondorengo aurkikuntzek, joera hori berresten zutelarik.
Gaur egungo bi erreferente nagusiak, Pixar eta Ghibli izan litezke, baina bi estudio hauetatik haratago, hainbat film bikain aurki ditzakegu. Hauek, nire ustez, azken urteetako (2000 urtetik aurrera) animaziozko film onenak:
Gogorarazi beti bezala, zerrendako film batzuk, euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera duzuela, azpitituluak.com webgunean
Mary and max
(2009, Adam Elliot)
Max 40 urte inguruko gizon lodi judua da eta New Yorken bizi da. Maryk, ordea, zortzi urte ditu, eta Melbourne (Australia) hirian bizi da. Gutun bidezko harremana dute aspalditik. Stop motion teknika erabat menderatzen duen Adam Ellioten maisulanak sentimenduak eta gizabanakoen arteko harremanak ditu aztergai.
Sen to Chihiro no kamikakushi (Spirited Away)
(2001, Hayao Miyazaki)
Chihiro 10 urteko neska eta bere gurasoak, etxez aldatu behar dute. Etxe berrirako bidean galdu eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute. Mundu fantastiko eta bitxi batera eramango duen tunel bat. Besteak beste, bere gurasoak txerri bihurtu direnekoa.
Ernest & Célestine
(2012,Benjamin Renner, Stéphane Aubier, Vincent Patar)
Gabriele Vincent-en liburuetan oinarrituriko, Xagu eta hartz baten arteko istorioa.
Toy Story 3
(2010, Lee Unkrich)
Bitxia, saga baten hirugarren zatia zerrendan jartzea ezta? Baina hain da perfektua pelikula hau, hain zoragarria. Nire ustez, bat-bateko klasiko bihurtu den eta orain arteko Pixarren film onena. Jostailuak artelanera igoak.
Persepolis
(2007, Marjane Satrapi, Vincent Paronnaud)
Iraniar neska baten istorioa kontatzen du filmak, islamiar iraultzatik gaur egunera arte. Istorioa fundamentalistek boterea hartzen dutenean hasten da, emakumeei beloa eramatera derrigortu eta milaka pertsona espetxeratzen hasten direnean. Halere iraniar neska honek punk-a, ABBA edota Iron Maiden nortzuk diren ezagutuko du, gobernu berriarekiko izua bizi duen artean eta Irak eta Iran gerran dauden artean. Nerabea dela, Europara bidaltzen dute eta bertan, sorterriko erlijioaren alorreko fundamentalismoa beste kulturekin alderatzeko aukera izango du.
Up
(2009, Pete Docter, Bob Peterson)
Nire ustez, pixarren bigarren film onena . Hasierako 5 minutu zoragarri horiek, betiko geratuko dira zinemaren historian itsatsirik. Ahaztezina nola ez, Michael Giaccino handiaren musika.
Princess
(2006, Anders Morgenthaler)
Mia-ren Amaren gorpua aurkitu dute. Hori dela eta, August (osaba) neskatxoaren ardurapean geratzen da eta bien artean, mendeku plana prestatuko dute.
Hauru no Ugoku Shiro (Howl’s Moving Castle)
(2004, Hayao Miyazaki)
Sophie-ren istorioa kontatzen digun filma, maldizio baten erruz, andre-zahar baten itxura duen neskatxa. Gaztelu ibiltarian bizi den bere lagun, Howl-i laguntza eske doan arte.
The Secret of Kells
(2009,Tomm Moore, Nora Twomey)
Brendan 12 urteko monjea, Kells en dagoen urrutiko abadia batean bizi da, IX. mendeko Irlandan. Beste monjeekin batera harresi bat eraikitzen laguntzen du vikingoen erasoetatik babesteko. Baina amaitu gabe dagoen liburu magiko baten zaindaria bilakatzen denean bere bizitza aldatu egingo da.
WALL•E
(2008, Andrew Stanton)
Kutsadurak eta zaborrak ezinezko bihurtu dute bizitza lurrean, eta bertan geratzen den “izaki” bakarra robot zaharkitu bat da. Orbitan dabilen gizakien kolonia espazialetik beste robot aurreratuago bat bidaliko dute lurrera, eta bi roboten arteko harreman bitxia hasiko da hortik aurrera.
Arrugas
(2011, Ignacio Ferreras)
Zahartzaroari buruzko hausnarketa. Emilio protagonista, alzheimer gaitzaren lehen zantzuak dituela, zahar etxe batera eramango dute senideek eta, bertako bakardadea ezagutzen joango den adiskideekin tartekatuz joango da, gaitzak gero eta nabarmenago astintzen duen bitartean.
Les triplettes de Belleville
(2003, Sylvain Chomet)
Frantziako tour-a, bahiketak, Frantziar mafia…guztiak Belleville izeneko hiri batera eramango gaitu.
Finding Nemo
(2003,Andrew Stanton, Lee Unkrich)
Koral Hesi Handian dabilela, urpekari batzuek harrapatu egiten dute Nemo arrain pailazo txikia. Aita Marlin, semearen bila abiatuko da, eta Dory arrain ahanzkorraren konpainian, sekulako abenturak biziko ditu Sydney-era iritsi arte.
Coraline
(2009, Henry Selick)
Neil Gaiman-en eleberri batean oinarritua. Etxeko horma zeharkatu eta bere bizitzaren bertsio “hobetua” aurkitzen duen neska baten istorioa. Baina sentsazio zoragarri horiek, beldur eta estualdietara pasako diete testigua.
Rango
(2011, Gore Verbinski)
Rango, irudipen handiko kameleoi baten istorioa. 17 urtez terrarium batean barruan bizi ostean, bapatean Mojaveko basamortuan azalduko da.
Fantastic Mr. Fox
(2009, Wes Anderson)
Fox izeneko azeria eta bere familia, bizitza idiliko bat daramate. Baina gauetan, Fox, oiloak, ahateak eta indioilarrak lapurtzen aritzen da ondoko baserritarrei. Hori dela eta beraien arteko bataila hasiko da.
Frankenweenie
(2012, Tim Burton)
Frankenstein-en istoriaren berrikusketa. Tim Burtonek berak 1984-an izen berarekin egin zuen filmalaburrean oinarritua. Victor gazteak, auto istripu batean Sparky bere zakurra galtzen du, ondorioz, berpizten saiatuko da.
Waltz with Bashir
(2008, Ari Folman)
1982 urtean, Sabra-n eta Chatila-n (Libano), palestinar errefuxiatuen sarraskia islatzen duen dokumental animatua.
Monsters, Inc. ¬ University
(2001, 2013, Pete Docter, Lee Unkrich)
Monsters Inc. beldurraren munduko empresa handiena da, bere langilerik onena James P. Sullivan. Helburua, etxeetan sartu eta umeak ikaratzea. Hauxe premisa, hemendik aurrerako abentura eta erokeria guztiak bi filmetan zehar azalduko zaizkigu.
L’illusionniste
(2010, Sylvain Chomet)
Bere trukoak egiazkoak ez direla konbentzitua dagoen neskatxa bati, huts egin nahi ez dion Mago zahar baten istorioa.
Hauek nire aukeratuak, lagunduko zerrenda garatzen? zeintzuk dira zuen ustez, falta direnak?
Aupa Gaizka! Niri IZUGARRI gustatzen zait Gartxot filma. Benetan ona. Ongi izan!
Oraindik ikusteke daukat filma, aste honetan ikusiko dut ziur! eskerrik asko Lander!!!
Guziz ados Landerrekin! Gartxot filma bikaina da.
Bertzetik, nik zerrenda eder hortan “Mononoke Printzesa”gehituko nuke.
Ongi izan!!
faltan bota ditut: The Song of the sea (2010), Ponyo (2009), Panique au village (2009), eta… Pixneyri koloreak ateratzeagatik bada ere, Brave (2012) eta Rompe Ralph.
The Song of the sea eta Panique au village oraindik ikusteke dauzkat. Rompe Ralph asko gustatu zitzaidan baina, ez guztiz. Brave aldiz ez zitzaidan batere gustatu. Eskerrik asko halere gomendioengatik!
Kaixo,
Neri Frankenweenie etzizaidan bate gustatu.
Hemen doa nere aportazioa:
– La tumba de las luciérnagas (1988)
– La princesa Mononoke (1997)
– Mi vecino Totoro (1988)
– Cómo entrenar a tu dragón (2010)
– Wolf Children (Los niños lobo) (2012)
– Nausicaä del Valle del Viento (1984)
– El cuento de la princesa Kaguya (2013)
– Ratatouille (2007)
– El viento se levanta (2013)
– Paprika (2006)
– Gru – Mi villano favorito (2010)
– La novia cadáver (2005)
– Hotel Transilvania (2012)
– Asterix eta Obelix: Hamibi probak
Badakit zerrenda honetatik asko 2000 urtekoak baino lehenagokoak direla baino pena merezi dute ikustea.
Disfrutatu!!!
zerrenda bikaina Ibai! eskerrik asko!