Ikusi beharreko (eta ziurrenik ezagutzen ez dituzun) 30 film
Justu orain urtebete, 50 filmez osaturiko zerrenda hau argitaratu nuen blogean. Esan bezala, film bikain, baina ezezagun bat ikusteko aukera dudan bakoitzean, sentsazio berberarekin amaitzen dut beti, “hau jendeak ikusiko balu!”. Ezin duzue imajinatu, zer nolako tapoia sortzen den nire barnean eta nolako beharra sentitzen dudan lau haizeetara “pelikula hau ikusi behar duzue!” oihukatzeko. 50 izen eskas geratu zitzaizkidanez, zerrenda horri film gehiago gehitzeko beharra sentitu dut. Horietariko asko ez dira zinema aretoetan estreinatu ere egin, zorte apur batekin, dvd/bluray formatuan salgai jarri dira batzuk, baina besteak ostrazismoan galdurik dihardute betiko.
Esan beharrik ez dago, oso zinemazaleak zaretenok, dezente ezagutuko dituzuela. Izugarri poztuko ninduke bestalde, zerrenda honi esker, aurkikuntza berriren bat deskubritzen baduzue. Harira, hauek nire ustez, aurreko zerrendari gehitu beharreko, eta ziurrenik ezagutzen ez dituzun, 30 filmak:
Tian zhu ding
(2013, Jia Zhang Ke)
Aktoreak: Jiang Wu, Meng Li, Lanshan Luo, Baoqiang Wang, Jiayi Zhang, Tao Zhao
Txina
130 minutu.
Le mépris
(1963, Jean-Luc Godard)
Aktoreak: Brigitte Bardot, Michel Piccoli, Jack Palance, Georgia Moll, Fritz Lang, Jean-Luc Godard, Linda Veras
Frantzia
102 minutu.
Kis uykusu
(2014, Nuri Bilge Ceylan)
Aktoreak: Haluk Bilginer, Melisa Sözen, Demet Akbag, Nadir Saribacak
Turkia
195 minutu.
Dare mo shiranai
(2004, Hirokazu Koreeda)
Aktoreak: Yûya Yagira, Ayu Kitaura, Hiei Kimura, Momoko Shimizu, Hanae Kan,
Japonia
141 minutu.
Under the skin
(2013, Jonathan Glazer)
Aktoreak: Scarlett Johansson, Paul Brannigan, Robert J. Goodwin, Krystof Hádek
Ingalaterra
108 minutu.
L’Atalante
(1934, Jean Vigo)
Aktoreak: Jean Dasté, Dita Parlo, Michel Simon, Gilles Margaritis, Louis Lefebvre
Frantzia
82 minutu.
Léolo
(1992, Jean-Claude Lauzon)
Aktoreak: Maxime Collin, Gilbert Sicotte, Ginette Reno, Julien Guiomar, Giuditta Del Vecchio
Kanada
107 minutu.
Jagten
(2012, Thomas Vinterberg)
Aktoreak: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Annika Wedderkopp, Alexandra Rapaport
Danimarka
105 minutu.
Feher isten
(2014, Kornél Mundruczó)
Aktoreak: Zsófia Psotta, Sándor Zsótér, Lili Horváth, Szabolcs Thuróczy
Hungaria
119 minutu.
La meglio gioventù
(2003, Marco Tullio Giordana)
Aktoreak: Luigi Lo Cascio, Alessio Boni, Adriana Asti, Sonia Bergamasco, Maya Sansa
Italia
366 minutu (Miniseriea)
Heimat
(1984, Edgar Reitz)
Aktoreak: Marita Breuer, Dieter Schaad, Michael Lesch, Eva Maria Bayerswaltes
Alemania
924 minutu (Miniseriea)
Kimssi pyoryugi
(2009, Hey-Jun Lee)
Aktoreak: Jung Jae-Young, Jung Ryeo-Won, Yang Mi-Kyeong, Park Yeong-Seo
Hego korea
116 minutu
Take Shelter
(2011, Jeff Nichols)
Aktoreak: Michael Shannon, Jessica Chastain, Shea Whigham, Katy Mixon
AEB
123 minutu
Synecdoche, New York
(2008, Charlie Kaufman)
Aktoreak: Philip Seymour Hoffman, Catherine Keener, Michelle Williams, Dianne Wiest
AEB
124 minutu
Gangs of Wasseypur 1 eta 2
( 2012, Anurag Kashyap)
Aktoreak: Nawazuddin Siddiqui, Huma Qureshi, Richa Chadda, Pankaj Tripathi, Raj Kumar
India
158 minutu+159 minutu
Oh Boy
(2012, Jan Ole Gerster)
Aktoreak: Tom Schilling, Marc Hosemann, Friederike Kempter, Justus von Dohnányi
Alemania
83 minutu
A bittersweet life (Dalkomhan insaeng)
( 2005, Kim Jee-woon)
Aktoreak: Lee Byung-hun, Hwang Jeong-min, Jin Ku, Shin Min-a
Hego korea
120 minutu
Zui hao de shi guang
(2005, Hou Hsiao-Hsien)
Aktoreak: Shu Qi, Chang Chen, Mei Fang, Shu-Chen Liao, Shi-Shan Chen
Taiwan
139 minutu
Holy Motors
(2012, Leos Carax)
Aktoreak: Denis Lavant, Edith Scob, Kylie Minogue, Michel Piccoli, Eva Mendes,
Frantzia
111 minutu
The Immigrant
(2013, James Gray)
Aktoreak: Marion Cotillard, Joaquin Phoenix, Jeremy Renner, Angela Sarafyan
AEB
113 minutu
The Last Picture Show
(1971, Peter Bogdanovich)
Aktoreak: Jeff Bridges, Ben Johnson, Cloris Leachman, Timothy Bottoms, Cybill Shepherd
AEB
118 minutu
Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives
(2010, Apichatpong Weerasethakul)
Aktoreak: Thanapat Saisaymar, Jenjira Pongpas, Sakda Kaewbuadee, Natthakarn Aphaiwonk
Tailandia
113 minutu
La jetée
(1962, Chris Marker. Laburmetraia)
Aktoreak: Hélène Chatelain, Davos Hanich, Jacques Ledoux, André Heinrich
Frantzia
29 minutu
Un conte de Noël
(2008, Arnaud Desplechin)
Aktoreak: Catherine Deneuve, Jean-Paul Roussillon, Mathieu Amalric, Anne Consigny
Frantzia
150 minutu
Kokuhaku (Confessions)
(2010, Tetsuya Nakashima)
Aktoreak: Takako Matsu, Masaki Okada, Yoshino Kimura, Yukito Nishii
Japonia
106 minutu
We Need to Talk About Kevin
(2011, Lynne Ramsay)
Aktoreak: Tilda Swinton, Ezra Miller, John C. Reilly, Jasper Newell, Siobhan Fallon
Ingalaterra
110 minutu
Io sono l’amore
(2009, Luca Guadagnino)
Aktoreak: Tilda Swinton, Flavio Parenti, Edoardo Gabbriellini, Alba Rohrwacher
Italia
120 minutu
Sånger från andra våningen
( 2000, Roy Andersson)
Aktoreak: Lars Nordh, Stefan Larsson, Bengt C.W. Carlsson, Torbjörn Fahlström
Suedia
98 minutu
Tabu
(2012, Miguel Gomes)
Aktoreak: Teresa Madruga, Laura Soveral, Ana Moreira, Carloto Cotta, Henrique Espírito
Portugal
118 minutu
Le Quattro Volte
(2010, Michelangelo Frammartino)
Aktoreak: Giuseppe Fuda, Bruno Timpano, Nazareno Timpano
Italia
88 minutu
Film ederrak daude baina hau da nire ikuspuntu pertsonala:
– Arnaud Desplechin: Nahiago ditut bere aurreko (ia) fil guztiak, Esther Kahn eta Rois et reine adibidez.
– Tabu: Portugaleko zinema oso aberatza da, hainabta film hori baino hobeak direla uste dut. Pedor Costaren filmografia OSOA, Rita Azevedo Gomes edo Manoel Oliveiraren (ia) edozein film.
– Jia Zhang Ke-ren kasuan ia berdin. Askoz gehiago gustatzen zaizkit bere lehenengo filmak, Still Life ondorengo filmak ondo eginak daude baina hasieran zuen indarra galdu du. Egia esan , bere lehenengo filmeen artea ez da erraza batekin bakarrik geratzea. Zine zuzendari handia galdu dugu, hala ere, espero dut noizbait berrezkuratzea.
– Chris Marker: Zer esan? Sans Soleil nirekin beti eramango dudan film bat izango da.
– Jean-Luc Godard: Kasu honetan, ez da erraza bat aukeratzea. HAIN DA HANDIA!! Niri Dziga Vertov garaiko filmak eta Histoire(s) du cinéma eta bere ondorengo filmak ikaragarri gustazen zaizkit. Eta bere garai “klasikoko” bat esan beharko banu: Pierrot le Fou.
– Hou Hsiao-Hsien: Kasu honetan ere oso zaila bat aukeratzea. Azken finean Three times bere aurreko zinemaren “greatest hits” bat bezalakoa da. Baina beno, bere aurreko film gehienak gehiago gustazen zaizkit.
– James Gray: Hollywood-ek gaur egun duen handienetakoa.
– Leos Carax: Holy Motors filmarekin barne eztabaida asko izan dut. Batzuetan asko gustazen zait eta beste batzuetan gutxi.
– Apichatpong Weerasethakul: MAISUA!! Ikaragarriak zuzendari hone filmak. Nik nahiago (kasu honetan hitz hau erabiltzea pekatua da) ditut Blissfully Yours, Tropical Malady ala Syndromes and a Century. Eta pena Primitive inoiz ikusteko aukera ez edukitzea. Zergatik ez du Guggenheim museoak inoiz ekarri?
– Zerrenadoko best ebatzuk ez ditut gustoko orde.
– Hemen zinema garaikideko nire gomendioak (seguuenik ikusi dituzu):
– Pedro Costa-ren No Quarto da Vanda eta Juventude em Marcha. Izugarriak!!
– Claire Denis: Trouble Every Day, L’intrus, US Go Home … Izugarria!! Ez dut ulertzen zergaitik goraipatzen den Tarantinok erabiltzen duen musika. Claire Denisen filmetako musika bai itzela.
– Philippe Garrel: Ze zaila den bat aukeratzea. Bere azken filmeen artean bat esan beharko banu Les Amants réguliers izango litzateke. Amodioa, raultza, atzekabea… Bizitza, azken finean.
– Hong Sang-soo: DENA!! Gizon-emakiume harremanak, maitasuna, alkohola… Kasu honetan ere bizitza.
– Kelly Reichardt: Night Moves egin zuen arte bere film berriak aurrekoak baino hobeak ziren. Bat aukeratzekotan Meek’s Cutoff izango litzateke. Western feminista izugarria.
– Vincent Gallo: The Brown Bunny nire bizitza zinefiloa markatu duen beste film bat. Kasu honetan ere, nola ez, maitasuna eta honen gabezia ardatz. Basamortuko eszena…
– Gus Van Sant: Bere “heriotzaren trilogia” + Paranoid Park XX. mendeko zinemaren mugarrietako bat da dira.
– eta nola ez: OLIVEIRA: Denoborak bere lekuan jarriko du, zinemaren historiako handienetakoa, John Ford-n pare (hau ia ezinezkoa).
– Eta guztiz pertsonala: Straub!! Bizirik dagoen zuzendaririk handiena!! (Godard ahaztu gabe): Bi gomendatzekotan (mesedez DENA ikusi): Trop tot, trop tard, Une visite au Louvre eta Quei loro incontri. Bai, hiru azkenean. Ezinezkoa bi.
– Beste asko kanpaon geratu dira (hurrengo baterako).
– Eta bueno hau da nire txapa. Zinema esperimentala (Mekas, Lockhart, Brakhage, Lertxundi, Hutton, Benning, Frampton …) hurrengo baterako.
Azken apuntetxo bat: Ez dut uste film hauek oso “ezezagunak” direnik, batzuk (ia gehienak) Euskal Herriko zinema aretoetan eman dituzte eta. 😉
Hainbat akats daude. Barkatu.