Oscar sariak 2016: apustuak martxan!
Iritsi da urteroko “gaupasa-zinezale-friki-sakratua” egiteko momentua. Kafea, fruitu lehorrak eta mota guztietako litxarreriak alboan ditugula, geroz eta astunagoa izaten den Oscar sarien gala ikusteko ordua iritsi da – bai, ohitura bilakatu da niretzat sari hauek urtero ikustea, baina aitortu beharra dago, jasanezina izaten dela askotan, eta batez ere interes eta faltsukeriaz beterikoa- . Igandean banatuko dira 2016ko Oscar sariak eta aurkezlea Chris Rock izango da. Urtero sortzen diren polemika guztiak alde batera utziz, –arrazakeriarena adibidez- Aurten ere, urteroko kinielatxoa bete dut:
Nork irabaziko du? …Nork irabazi beharko luke?
(erantsi zuen apustuak beheko iruzkinean)
‘The Big Short’
‘Bridge of Spies’
‘Brooklyn’
‘Mad Max: Fury Road’
‘The Martian’
‘The Revenant’
‘Room’
‘Spotlight’
Nork irabaziko du?
‘The Revenant’, ‘Mad Max’ eta ‘Spotlight‘-en artean dago lehia. Baina ‘The Revenant” filmak irabaziko du. Naiz eta film hobea izan zitekeela uste dudan -Beno, gainerako filmak bezala ezta?– Dena den, Iñarritu mundu mailako zuzendari gorenen artean tartetxo bat bilatzen ari dela uste dut. Lubezki-ren argazkiarekin batera, tandem polit bat sortuz. Argi dago, zineman, garrantzitsuena, gauzak “nola” kontatzen ditugun dela, forma alegia. Eta hori, ezin hobeto menderatzen dituela frogatu du. Baina “Birdman” filmarekin gertatu bezala, teknika eta gidoiaren artean, oreka bat bilatu behar duela uste dut.
Nork irabazi beharko luke?
Ezin al da Mad max bezalako film bat urteko onena izan? Zergatik ez? Akziozko blockbuster baten aurrean gaudelako? Niretzat behintzat 2015eko film onena da. Urteko 120 minutu zirraragarri, ero, basati, brutal, entretenigarri eta harrigarrienak. Kalitatezko akziozko generoaren aldarrikapen bikain bat. George Miller-ek, biolentziaz eta suntsiketaz josiriko film poetiko bat sortu duelako. Artelan bat iruditu zaidan muntaia batez lagundua, ia elkarrizketarik gabekoa eta lehen begiradan dirudiena baino, istorio heldu eta konplexu bat kontatzeko. Gidoia, bi hitzetan laburbildu daitekeen arren, Miller-ek narratzaile gisa erakutsi duen abilezia ikaragarria iruditu zaidalako. Nork esan zuen akziozko filmak ezin direla maisulanak izan? Miller eta bere lantaldeak, kamera bat erabiliaz, odolez, kez, izerdiz eta gasolinaz zipriztinduriko koadro bat margotu dute. Erokeria zoragarri bat.
Adam McKay, ‘The Big Short’
George Miller, ‘Mad Max: Fury Road’
Alejandro G. Inarritu, ‘The Revenant’
Lenny Abrahamson, ‘Room’
Tom McCarthy, ‘Spotlight’
Nork irabaziko du?
Ez dut uste Alejandro G. Inarritu-k bigarren urtez jarraian irabaziko duenik. Nik uste George Miller zuzendariak eramango duela.
Nork irabazi beharko luke?
Egia esan lehia nahiko paretsu ageri da. Baina Alejandro G. Inarritu-k irabazi beharko luke.
Cate Blanchett, ‘Carol’
Brie Larson, ‘Room’
Jennifer Lawrence, ‘Joy’
Charlotte Rampling, ’45 Years’
Saoirse Ronan, ‘Brooklyn’
Nork irabaziko du?
Urteko sari GUZTIAK irabazi ditu, ezusteko ikaragarria izango litzateke beraz, Brie Larson-ek irabaziko ez balu.
Nork irabazi beharko luke?
Charlotte Rampling-ek,, ’45 Years’ filmean egiten duen lana ikaragarria iruditu zait. Interpretazio oso sotil batez lagundua, keinu txikiz, begiradez eta isiluneez osaturikoa, zoragarri. Brie Larson ere bikain.
Bryan Cranston, ‘Trumbo’
Matt Damon, ‘The Martian’
Leonardo DiCaprio, ‘The Revenant’
Michael Fassbender, ‘Steve Jobs’
Eddie Redmayne, ‘The Danish Girl’
Nork irabaziko du?
Leonardo DiCaprio. Aurten bai, ziur.( Ez eman saririk Eddie Redmayne aktoreari mesedez!)
Nork irabazi beharko luke?
Leonardo DiCaprio zoragarri ageri da ‘The Revenant’ filmean. Kasu honetan, filmaren ardatz eta motorra, interpretazio ikaragarri batekin (nahiz eta “The Wolf of Wall Street” filmean ikusgarriagoa dagoela pentsatzen dudan)
Taldeko emakumezko aktorerik onena
Jennifer Jason Leigh, ‘The Hateful Eight’
Rooney Mara, ‘Carol’
Rachel McAdams, ‘Spotlight’
Alicia Vikander, ‘The Danish Girl’
Kate Winslet, ‘Steve Jobs’
Nork irabaziko du?
Kate Winslet. Baina merezigabea nire ustez. Bost izendatuetik kaxkarrena iruditzen zaidan interpretazioa burutzen duelako. Bestela Rooney Mara.
Nork irabazi beharko luke?
Jennifer Jason Leigh. Zoragarri Tarantino-ren film basati eta zoragarrian. Zergatik ez dago, “Emakumezko aktorerik onenaren” sailean izendatua? Norbaitek ulertzen al du?
Taldeko gizonezko aktorerik onena
Christian Bale, ‘The Big Short
Tom Hardy, ‘The Revenant’
Mark Ruffalo, ‘Spotlight’
Mark Rylance, ‘Bridge of Spies’
Sylvester Stallone, ‘Creed’
Nork irabaziko du?
Sylvester Stallone.
Nork irabazi beharko luke?
Tom Hardy IKARAGARRI, ‘The Revenant’ filmean. Beste ikuspegi batetik , baina neurri batean, superbibentzia bidaia bat burutzen duen beste pertsonaia. Hau ere, beti bezala, interpretazioaren munstro bat dela frogatuz. Bere belaunaldiko aktorerik onena. Mark Rylance ere asko gustatu zitzaidan. Ezin hobeto espioi Errusiarraren paperean. Minutu gutxitan, eta batez ere hasiera zoragarri horretan, keinu, isilune eta begirada perfektuekin pantaila zeharkatzeko ahalmena erakusten digu.
‘Embrace of the Serpent’ (Colombia)
‘Mustang’ (France)
‘Son of Saul’ (Hungary)
‘Theeb’ (Jordan)
‘A War’ (Denmark) –
Nork irabaziko du?
‘Son of Saul’ ziur.
Nork irabazi beharko luke?
Zergatik ez dago izendatua “El Club” filma? (lotsagarria). Baina tira, ‘Son of Saul’ da bost izendatuetatik onena, nabarmen gainera. Proposamen oso desberdin bat, maisulan eztabaidaezina. Erdigarria, indartsua eta itogarria. Lehen pertsonan, historiako amesgaizto beldurgarrienetarikora, arrastaka eramango gaituen kontakizuna. Konbentzionalismo guztietatik aldendua eta tonu errealista batez inguraturikoa. Maisulana.
Jatorrizko gidoirik onena
‘Bridge of Spies’
‘Ex Machina’
‘Inside Out’
‘Spotlight’
‘Straight Outta Compton’
Nork irabaziko du?
‘Spotlight’
Nork irabazi beharko luke?
Non da “The Hateful eight” filmaren gidoia? Daudenen artean, ‘Inside Out’ ala ‘Spotlight’.
Egokituriko gidoirik onena
‘The Big Short’
‘Brooklyn’
‘Carol’
‘The Martian’
‘Room’
Nork irabaziko du?
‘The Big Short’.
Nork irabazi beharko luke?
‘Room’. Sari gutxi eramango dituenez, hau behintzat irabazi beharko luke. Argi eta garbi bi zatitan banatzen den istorioa. Lehen ordua, latza, gogorra, maisutasunez errodaturikoa, klaustrofobia ariketa zinematografiko bat. Azken urteetan ikusi dudan lehen zati harrigarrienetarikoa zalantzarik gabe.
Argazki zuzendaririk onena
‘Carol’
‘The Hateful Eight’
‘Mad Max: Fury Road’
‘The Revenant’
‘Sicario’
Nork irabaziko du?
‘The Revenant’.
Nork irabazi beharko luke?
Uf! Bos izendatu ikaragarri, aukeraketa zaila. ‘Mad Max’, ‘The Revenant’ ala ‘The Hateful Eight’, edozein.
Dokumentalik onena
‘Amy’
‘Cartel Land’
‘The Look of Silence’
‘What Happened, Miss Simone?’
‘Winter on Fire: Ukraine’s
Nork irabaziko du?
‘Winter on Fire: Ukraine’s
Nork irabazi beharko luke?
‘Amy’ ala ‘The Look of Silence’.
Animazioko filmik onena
‘Anomalisa’
‘Boy and the World’
‘Inside Out’
‘Shaun the Sheep Movie’
‘When Marnie Was There’
Nork irabaziko du?
Zerrenda osotik asmatzeko errazena, hemen bai ez dagoela inongo zalatzarik: ‘Inside Out’
Nork irabazi beharko luke?
‘Inside Out’ zoragarria da bai, baina lehen aldia izan liteke, PIXAR-i itzala egiten dion film bat azaltzen dena: ‘Anomalisa’ maisulana.
Artikulu ona, Gaizka, ados nago egindako iragarpen zein ohar gehienekin. The Big Short-ek film onenaren saria irabaz dezakeela behin baino gehiagotan irakurri dut azkenaldian, baina ez dakit horrenbesteko sorpresarik ikusiko ote dugun. Argiagoa da Larsonen eta DiCaprioren lidertza, baina Charlotte Ramplingen aldeko borrokan ikusiko dugu elkar, kar kar. DiCaprioren lana azken urteetan ikusitakoak baino kaskarragoa iruditu zitzaidan arren, ez zait bururatzen saria kendu diezaiokeen inor (Fassbender akaso?). Taldeko emakumezko aktorerik onenaren kategorian egon liteke lehia; Alicia Vikanderrek kritikaren babesa jaso zuen, ez al duzu uste irabazteko aukerarik duenik?
Aupa Andoni! Egia da bai, azken egunotan “The Big Short” indarra hartzen ari dela, baina ez dut uste irabaziko duenik. Eta bai, ados nago baita ere, Alicia Vikanderrek kritikaren babesa jaso izana garrantzitsua dela. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Nik uste 100% ziurra den sail bakarra animazioarena dela jejeje, naiz eta aurten lehengoz nire gustukoena ez den Pixar-en film bat, Anomalisa baizik. Eskerrik asko idazteagatik, besarkada bat.