"Pedaló": bidaia nautiko surrealista euskal kostaldea zeharkatzen
Hori da Juan Palacios Eibartarrak zuzendu duen “Pedaló” dokumentalaren hasierako premisa interesgarri, bitxi eta erakargarria. Errodatzen hasi baino lehen, helburu nagusia, “fikzio kutsua duen dokumental luze baten bitartez, euskal kosta eta kulturaren elementu paregabeetan arreta berezia jarriz istorio kontatzen bat zen. Udari buruzko dokumental bat, baina aldi berean dokumental bat egiten ari diren lau lagunei buruzko pelikula. Fikzioa eta making off-aren artean ibiliko da “do it yourself” jarrera seriotasunez hartuz.”
Pedaloa, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, bidaia zoramen bihurtu zen: ezbeharrak, parranda, biharamuna, xamana, hileta e. a. Hiru “marinel” hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria, bidaia paralelo batean murgilduko da. “Zinemagile hasiberri bat, hiru lagunen atzetik, bidaia nautiko surrealista batean” bilakatuz. Horrela definitu daiteke lan hau. Bigarren eskuko pedalo batean igota, Euskal Herriko kostatik barrena 150km egiteko asmoz. Bidaia ero horretan, ez-amodio historio moderno bat ikusi ahal izango dugu, xaman bat, saiakera antzeko eszenak zuzendariaren pentsamenduekin zinemari buruz, Felix Baugartner eta pedaloaren sortzaileari buruz, parisen sindromeari buruz, flysch-a…
Trailerra
Soinu banda
Soinu banda, narrazioari berari laguntzeaz gain, korapiloaren parte ere izango da; Jon, Joseba eta Eneko musikariak baitira. Kantauriko Beach Boys hauek instrumentu bat baino gehiago eramango dute pedaloan, beraz, soinu banda diegetiko bat egongo da, hau da, filmatzean, bertako egoera zehatzetan, hitz egiten dutenari buruz egindako abestiekin.
Extradiegetikoari (betiko soinu banda) dagokionez, FORZUDO-k, Laukik, Shame Salvadorr-ek eta Døde Peters Klub-ek abesti batzuk egingo dituzte bereziki dokumentalarentzat. Gainera, beste artista batzuen abestiak ere egongo dira; Kana Kapila, Mursego edo Fermin Muguruza eta IRUN LION ZION konexioarena.
Grabatzen hasi baino lehen, zuzendariaren motibazioa…
“Dokumentalak egin nahi ditut. Nire heziketa zientifikoa dela eta, agian, gizakiak naturarekin elkar eragiten duteneko gaiak interesatzen zaizkit. Gainera, euskalduna naiz. Horregatik, proiektu hau aukera paregabea iruditzen zait herri txiki honetan dugun kostalde ederra munduan zehar zabaltzeko ikuspuntu original batetik. Ortodoxoa ez den baina ikuspegi oso gizatiarra duen ikus-entzunezko honen bitartez ikus-entzuleak hiru protagonistekin konektatzea espero dut. Oso pertsonaia bereziak dira, ez bakarrik nire lagun onenak direlako, baizik eta mundua ulertzeko duten filosofiagatik, ez al zara, bada, berezia izan behar pedalo batekin 125 km egiteko? Kontatu beharreko istorio ezohikoa dela uste dut. Eta Jacques Cousteauk esan zuen bezala “gizaki batek, edozein arrazoirengatik, ohi ez bezalako bizitza eramateko aukera duenean, ez dauka berarentzat bakarrik gordetzeko eskubiderik”.
PEDALÓ
Eneko Belaunzaran, Jon Lopez
eta Joseba Etxeberria
Ko-produkzioa: LA PSICINA eta BOTIKA PRODUCCIONES
Kamera: Juan Palacios
Ekoizpen laguntzailea: Lohitzune Sistiaga eta Lorea Palacios
Gidoia, ekoizpena, muntaia eta zuzendaritza: Juan Palacios
Hizkuntza: Gaztelera eta Euskara
Iraupena: 70 minutu
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks