Istorio txikien handitasuna
Barkamena lehenik, hilabete asko igaro ditudalako blog kuttun honetan idatzi gabe. Itzulera hau aprobetxatuz, pasa den astean Euskal Herriko areto desberdinetan estreinatu zen dokumental bati buruz idatzi nahiko nuke. Tira, kontatzen duen istorioari buruz zehatzago izateko. 2001eko urrian,7.161 metroko altuera duen Pumori mendia igotzeko intentzioz, 10 gazte euskaldunez osaturiko espedizio bat antolatu zuten.Zoritxarrez elur-jauste baten erruz,10 horietatik 5ek bizia galdu zuten: Beñat...
Read More"Converso": Familiako ardi beltza
Kotxean zoaz, autobidetik. Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko. Baina parez-pare jartzen zaren unean, burua eskuinera biratu eta arreba, esku bakar bat bolantean duela ohartzen zara. Beste eskuarekin, gurutze moduko bat eusten ari da eta begirada horizontean galduta. Hori da David Arratibel zuzendariari gertatu zitzaiona eta Converso dokumentalaren zati batean kontatzen duen pasartea. Zer egingo zenukete zuek, zuen...
Read More"Elkarrekin-together": Gozatzeko moduko abentura
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak. Behin eta berriz ikusteaz gain, maite nuen bizitzen zituzten abentura guzti horien parte nintzela imajinatzea. Zehazki zer zen jakin gabe ere, arkeologoa izan nahi nuen, Harrison ford-ek bizitzen zituen abentura guzti horiek, lehen pertsonan sentitzeko. Spielberg-en film famatuan ikusten zena eta errealitatea aldez aurre jarri nituenean ordea, kontakizun ia...
Read More"Plagán (Izurria)" : XXI. Mendeko izurria txuri-beltzean
Ez nuke esango Koldo Almandoz-en fan bat naizenik. Baina azken urteetan, bere lana gertutik jarraitzen ari naizela bai ordea. 2009eko “Ahate Pasa” oso deigarria egin zitzaidan arren, 2012an ‘Deus et Machina‘ film labur bikaina estreinatu zuen unetik konkretuki. Euskal Herrian dagoen zine zuzendari interesgarrienetarikoa dela iruditzen zait, ziurrenik rara avis horietako bat delako eta inongo korronte edo taldetan sartu gabe diharduelako agian. Aurreko zinemaldian...
Read More"For the good times": Familian esaten ez direnak
Familian, zuzenean, aurpegira, kontatzen diren gauza guztien zerrenda eginez gero ziur ez genukeela orri oso bat beteko. Baina esaten ez diren gauza horiekin aldiz, koaderno oso bat motz geratuko litzateke, baita gure artean sortzen diren aurreiritziekin ere. Posterraren azpitituluak dioen bezala, “Ez daude aurreiritziak, familiak daude” Kris Kristofferson-en “For The Good Times” abestiari erreferentzia egiten dion laburmetrai hau ikusi ostean, hori da buruan bueltaka...
Read More"Bi txirula": arriskatzera jokatzen denean
Aitortu behar dizuet, kritika bat osatzerako garaian, askotan itsutu egiten naizela zuzendari konkretu batek, zein beste filmen erreferentziak erabili dituen jakiteko. Maite dut, zein beste zuzendariren eragina izan ote duen asmatzen. Baina sentsazioa izan dut askotan, zuzendariak berak ere ez dituela eragin horiek kontuan izan, eta nire imajinazioaren errua besterik ez dela izan, ala kasualitatea, zergatik ez. Oraingoan, joko txiki hori, Bi txirula filmarekin egin nahiko nuke....
Read More
Iruzkin berriak