Beste errealitate ezezagun bat, Juanmi Gutierrezen ikuspegitik
Armeniar batek bere desira ezkutuenak betetzea nahi duenean, oihal zati bat zintzilikatzen du “nahien zuhaitzen” adarretatik. Juanmi Gutierrez zuzendari gipuzkoarrari tradizio horrek izenburu gisa balio izan dio bere azken dokumentalerako, Oihalak adarretan. Herri Armeniarraren errealitatera gerturatzen gaituen lana, ikuspegi historiko, geografiko eta migratzailetik begiratuta. Mundu osoan 10 milioi armeniar omen daude. Horietatik 3 milioi gaur egungo Armeniar errepublika...
Read MoreHura da santua ta hau da herria
Narciso, La chica de la luz, Txintxorro, Puntu Itsua, Iraila, Los Angeles Observer, Kresala, Kutxa Beltza, La casa del frío, Testimonio, Bidexka eta La Ballena Real. Hamabi begiradaren bitartez Donostiaren erretratu bat egitea. Hamabi begirada horien artean, istorio nahiko biribilak, politak, originalak eta ausartak ikusteko aukera izan dut. Baina baita kaskarrak, irregularrak eta astun xamarrak ere. Dena den, aretoko argiak itzali, pantaila handia piztu eta Kalebegiak proiektuan murgiltzen...
Read MoreDramaz mozorroturiko komedia-sozial irregularra
Lehenik eta behin, Igelak filmaren generoa zehaztea gustatuko litzaidake. Bai, genero zehaztugabetasun hori izan litekeelako filmaren ahulezia handiena. Ikuslea non kokatu behar duen ez jakiteak, erabat nahasi dezakeelako. Aitortzen dut, agian, arazoa nirea izan dela, lerro hauek erabiliko ditut beraz, nire garuna txukuntzen laguntzeko. Umore ukituak dituen drama-sozial bat dela pentsatuko dut. Badu trama dramatiko bat bai. Delitu ekonomikoengatik espetxeratu nahi duten Pello (Gorka Otxoa)...
Read MoreIsiltasunaren garrasia
Bi emakume, elurrez inbaditua dagoen baserri galdu batean. Filmaren lehen sekuentzian, protagonistetako bat oihu egiten saiatzen da. Oihu lazgarri bat, baina entzun ezin daitekeena. Oihu mutua, arima ahotik atera izan balitzaio bezala. Kontakizunak nondik eramango gaituen jakiteko, intentzio adierazpen garbia iruditu zait lehen sekuentzia hau. Elurrak guztia estaltzen du; etxea, zuhaitzak baina baita bi protagonisten barnea ere. Adar artean kokatzen den plano zoragarri batean adibidez,...
Read MoreEmakumeen esparruari buruzko hausnarketa txiki bat
Donostiako hainbat plano ikusten ditugun bitartean, filmeko protagonistetako batek, emakumez osaturiko hiri imajinario bat nola sailkatuko lukeen deskribatzen du. Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea… Baliteke 15 minutu eskasak izatea istorio sakon bat kontatzeko. Baina Maria Elorza eta Maider Fernandez zuzendariek osatutako Las chicas de Pasaik kolektiboak, etxeko hormetatik abiatuta, emakumeen esparruari buruzko...
Read MoreSorrera pozgarri bati buruzko kronika
Denok dakigun bezala, 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka...
Read More
Iruzkin berriak