Azken hamarkadako 3 telesail onenak (eta hauek zergatik ikusi)
Amets bitxi bat izan dut bart gauean. Urte guzti hauetan zehar ikusi ditudan telesail guztiak, bat-batean burutik ezabatu eta erabat ahazten nituela; izerdiak, zorabioak, garrasiak…izu-krisi ikaragarria! Ez nuen ezertxo ere ez gogoratzen, inoiz ikusi izan ez banitu bezala. Zorionez minutu gutxi iraun ditu amets gaiztoak, baina esnatu eta egin dudan lehengo gauza lerro hauek idazten hastea da, eta garrantzitsuena, telesail horien izenak lehenbailehen zerrendatzea. Ezinezkoa azken urte...
Read MoreBreaking bad telesailaz ezagutzen ez zenituen 28 bitxikeria
Astelehenean izan ziren Emmy sarietan 5 garaikur jaso zituen, amaiera ezin hobea azken urteetan egin den telesail onenarentzat. Guztia nabarmendu daiteke Vince Giliganen ekoizpen honetatik: aktoreak, argazkia, musika, gidoia, planoak eta abar. Baina gaurkoan telesail bikain honen beste alde bat azaldu nahi dizuet, ezagutzen ez zenituen 28 bitxikeria: 1. Gidoiaren hasierako bertsioan, Jesse Pinkmanek lehen deboraldi amaieran hil behar zuen. 2. Bryan Cranston “X-files”...
Read MoreEmmy sariak 2014: Breaking badek merezitako agurra
Euskadi irratiko Hiri Gorrian saioan, Emmy sariei buruzko balorazio txiki bat egin nuen, hementxe audioa...
Read MoreEmmy sariak 2014: apustuak martxan!
Seth Meyersek aurkeztuko duen AEBko telebistako Emmy sariak iristear daude (gaur gauean izango dira). Izendapen gehien jaso dituzten telesailak, Fargo eta Game of thrones izan diren arren, benetako borroka, duelua eta desafio bortitza Breaking bad eta True detectiven artekoa izango da. Sorpresarik egongo al da? nork irabaziko du eta nork irabazi beharko luke? Hona hemen sari garrantzitsuenekin eginiko nire kiniela, egin apustu zuek ere! Telesail onena (Drama...
Read MoreSiesta egiteko moduko telesailak
Euskadi irratiko #udagorrian saioan siesta egiteko moduko telesailei buruz egon ginen hizketan. Azken urteetako ezinbesteko lau telesai ere aipatu nituen; hementxe saioa entzungai: https://blogak.argia.eus/gaizka-izagirre/wp-content/uploads/sites/54/2014/07/udagorriakUZTAILAK28Saioa.mp3...
Read MoreHustu giga guztiak! Zure mp3an derrigorrez eraman behar dituzun telesailen abestiak.
Telesail bat ikusten ari zara, eszena konkretu batean kanta batek zugan arreta piztu eta “klik” egiten du zure garunean. Atala bukatu eta doinu hori oraindik zure barnean bueltaka, ezin duzu burutik kendu, google-era jo eta bila hasten zara…zenbatek egin du(gu)zue hori? Hori da aste honetako nere artikuluaren helburua, telesailen kanta edo abesti bortitzenak aipatzea eta zuen mp3 irakurgailuetan sartzen lortzea. Askotan kanta hori hasierako tituluetan egoten da (True...
Read More

Iruzkin berriak