Gabriel Arestiren ijitoak
Euskal Trantsizioaren Kultura kritikatzera ausartu nintzenean, arrapaladan esentzien jagoleren bat eta egiaren funtzionarioren bat kontra azaldu ziren oihuka, baina ez dugu kultura sendo eta indartsurik eskuratuko, hemen zein kanpoan, euskaldunok moroak, ijitoak eta lesbianak garela onartu arte. Estetizismo erromantiko atzeratutik postal baten pertsonaiak baino ez gara izan denbora luzez. Gure begirada ohitua izan da pastel-kolorez gure iragana eta oraina behatzera eta gaur ordua...
Read MoreAkaba itzazue basapiztia guztiak!
Ohitura Basatien Ezabaketarako Nazioarteko Elkarteak txosten bat idazteko eginkizuna utzi zuen Kurtz jaunaren gain, Afrikan Europako zibilizazioaren sartzea azter zezan. Lehenengo pasarteak zioen zuriek naturaz gaindiko gizakien antza hartu behar zutela, jainkoen adinako ahalmen onberarekin hurreratzeko asmoz, beranduago hango biztanleen aurrean europarren botere ongilea mugagabea izan zedin. Dokumentuaren amaieran, posdata gisa, azken zuriunean, Kurtzek lau hitz gaineratu zituen:...
Read MoreAiher eta bihotz
Intsumisioaren garaian belaunaldi gazte batek estatuaren logika militarista azpiratu zuen. Iruñeko intsumituen artean, 21 urte zituelarik, Asier atxilotu eta espetxeratu zuten, baita bere anaia nagusia ere, espainiar armadan soldadutzari uko egiteagatik. Asierren aitona, gudaria izanik, 1937an preso sartu zuten, eta esklabo lanetatik ihesi, bukaeran, 41 urterekin, Venezuelan hil zen, EAJko arduradun izan ondoren. Demokrazian aitonaren semea, Asierren aita, atxilotu eta 18/98...
Read MoreSuizidioa eta absoluzioa
Patricia Heras bultzatu zuten bere buruaz bertze egitera, prozedura zikin eta kafkiarra dela bide. Kafkiarra diot, idazle txekiarrak deskribaturiko prozesu hirotu eta zentzugabea Bartzelonako ustelkerian egiaztatu zen eta, zigor kolonia eta Wad-Ras parekatuz. Judith Butler eta Emmanuel Levinasen idazlan teknikoetan ikasten dugun aurpegi edo abegia agerian daude Patriciak utzi zituen arrastoetan, akademiatik at –batzuetan urrutiko liburuetan bilatzen dugu alboan duguna–. Bere...
Read MoreBizi bedi neokapitalismoa
Nork erran zuen gertatu zaiguna berria dela? Suertatu zaiguna ez da krisialdia, baizik eta Babelgo dorreak bultzaturiko goranahia, eraikuntzaren fetixismoan kapitalismorik altuena, jauntxo kristau berrien espekulazio erraldoia. Jainko hasiberrien lukurreriak ez du mugarik lur honetan, Gabriel Arestiren lagun batek ongi aurreikusi zuen legez. Adiskide idazle honek 1972ko martxoaren 25ean testu bat izkiriatu zuen, non etorkizunaren gainbehera iragarri zuen, hirigintzaren oligopolioa heldu...
Read More
Iruzkin berriak