Auschwitzetik, Gernikatik
Museoko hormetan zintzilikatu nahi lituzkete atzoko hildakoak, baina koadrotik ateratzen eta erortzen dira behin eta berriro. Gorpuak ez dira objektu estetikoak, iraganeko gorputzak baizik. Trazu orotan oroimenaren hari gorria edireten dugu, ikuskizunaren gizartearen kulturan sartzen ez dena. Eta bisitari ofizialak hurbiltzen direnean, koloreak eta irudiak zirkintzen eta inarrosten dira. Hainbat egunetan marrak eta lerroak ez dira nahikoak. Nola irakur ditzakegu gaur...
Read MoreKultura prekarioaz
Zein izan da eliteen kultura ofizialaren ideologia oraindaino? Lagin bat bertzerik ez dut jarriko. Urtero Vianako Printzea Kultura Saria ematen du Nafarroako gobernuak arrandiaz eta hots handiz. Horretarako Borboiko etxearen ondorengoa etortzen zaigu, Asturias eta Vianako printze bikoitza delako, datu hau airatzen ez den arren. Nafarroako errege-erreginen panteoian, Leireko monasterioan, eliteek zeremonia ospatzen dute, sofistikazio postmodernoaz eta santukeria feudalaz apaindua. Baten...
Read MoreKoldo Izagirre merkatuan
Europako biztanleen lekua iragarri zuen Nietzschek bere basamortutik. Egun batean Zaratustrak etxe-sail berri bat behatu zuen. Urbanizazio horren ikusmenaren aurrean, harrituta, hitz karminak bota zituen: “Zer esan nahi dute etxe horiek? Zinez, inongo arima handik ez ditu hor jarri, bere buruaren sinbolotzat! Haur inozoren batek atera ote ditu bere jostailu-kaxatik? Eta gela eta ganbara horiek: gizakiak sartu eta irten al daitezke hortik?”. Eta Zaratustra gelditu eta gogoetan...
Read MoreZulo eranskorraren teoria
Bere poltsikoko antropologian Julio Cortázar idazleak teoria hau jorratu zuen. Honen bidez tipo bat deskribatu zuen, bere izena eta gainerako guztia erantsita zeramatzana. Hamabortz urte bete arte zulo huts bat bertzerik ez zen izan, biderkatzeko taulaz eta futbol-partidaz inguratua. Egun batean ohartu zen eranskor bilakatu behar zela, xaboi-burbuila bezala leher ez zedin, bere inguruan aurkitzen zuen guztia atzituz. Aurrenik ilaun eta geun batzuk izan ziren, gero tabako ingelesa...
Read More
Iruzkin berriak