Silvia Federici irakurri ez zuen modeloa
Joan den astean, Komunen Fundazioa dela bide, Katakrak gunean Silvia Federici entzuteko aukera izan nuen. Hainbat auzi komunez egin zuen berba han: emakumeak eta sexu-bereizkeria, gorputzak lan-indarra produzitzeko eta erreproduzitzeko makinak gisa, zaintzen kate globala, bertzeak bertze. Eskarmentu handikoa da emakume hau. Gaur New Yorken Hofstra Unibertsitatean irakaslea da, filosofia politikoaren esparruan, baina 80ko hamarkadan Nigerian ibili zen, Port Harcourt Unibertsitatean klaseak...
Read MoreFrancis Bacon edo gorputzen anabasa
Arte-merkatuan fetix bilakatua izan arren, Francis Bacon ederresten dut. Bere ahalmena izugarria izan zen haragiaren indarra eta gorputzen hatsa adierazterakoan. Bere koadroetan askotan nabari izan da ezaugarri hau. Erroman Diego Velázquez-ek Inocencio X.a erretratatu zuenean, arteak zeruetako boterea jaitsarazi eta lurreratu zuen, baina hiru mende beranduago Francis Baconek ihardespena eman zion eta boterearen aura desegin eta lurperatu zuen, txilio batean, gorputzaren...
Read MoreBizkarroitasun soziala
Diktadura frankistatik hainbat aztura geratu dira, hauetatik anitzek iraun dute enda boteredunen eta eliteen artean. Enpresarien mundua ez da berezirik egon auzi honetan. Hasteko, familia dirudunen aberastasunaren zati bat erregimen haren harrapakin hartatik dator. 1978 eta 1979 artean Espainiako Erresumaren Ogasun Ministerioak zerrenda bat argitaratu zuen 2.500 pertsona aberatsenekin. Hogeita hamar urte beranduago, 2009an, familiek berek diruaren herena gordetzen zuten. Hau guztia ez...
Read More
Iruzkin berriak