Askatasun barik ez dago estetikarik: Ga(t)za 3
Gaza hirian ez da Gaza hil, nazioarteko komunitatea baizik. Palestinarrek bertze basamortu bat eta olibondoak bilatuko dituzte, baina Israelgo estatuak sorturiko mortua guregan geratuko da, lotsaren kartografian, erailketaren aritmetikan. Armada israeldarraren matematikaren arabera “zero eremua” da Palestina, konturatzeke gaurko erailak etorkizuneko asasinatuak izanen direla. Hiltzen dituzten eremuan ereiten dira biharko gorrotoak, biderketa infinitu batean. Gazako hiriko...
Read MorePasaporte indargabetua: Ga(t)za 2
Bizilagunak akabatu nahian, borreroek betiko logika jartzen dute abian, zure nortasuna desjabetuz, zure izena ezabatuz, zure pasaportea indargabetuz, zure gorputza konfinatuz, zure bizitza giltzapetuz. Halaxe gertatu zen, Israelgo estatuak idazlearen pasaportea indargabetu zuenean, baina palestinar hau ez zen batere kikildu. Pasaportea indargabetu ziotenean, bere erantzuna hitzak indartzea izan zen. Paper ofizialak baliogabetuak direnean, edozer olerki balio handikoa da. Ez...
Read MoreOlerkaria Palestinan: Ga(t)za 1
Palestina baino gehiago da Palestina. Nehoiz baino garbiago izan behar dugu Gazan jokoan dagoena ez dela Gaza, gure itxaropen gardena baizik. Europako mugak Ceuta eta Melillako labanetan hasten dira, Lampedusako uretan murgiltzen dira, eta Gazako lur gorrietan ixten dira. Gaur, genozidioaren aurrean, 2002an Ramallako setio egoeran olerkari palestinarrak sorturiko lerroak dakartzat gogora, isilpean oihukatuz: Emakume erail hau da: emakume erail baten alaba, gizon erail baten...
Read MoreCervantesen ehortzuloak hobi komun baten antza du
Dena errana dugun arren, hitzak falta zaizkigu oraindik. Urteak igaro ziren, minak aldatu, zauriak orbainetan eraldatu, krimenak balentriak bilakatu, klase boteredunek beraien erregimena sortu zituzten, eta gorpuak izenik gabeko hobietan dautza. Hau guztia dela eta, hitzak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Hauek memoria sostengatzen dute, isiltasunak apurtzen dituzte eta estimuak irmotzen dituzte. Duela hilabete gutxi barreiatu zuten teknika sofistikatuenekin Madrilen, Las...
Read MoreHeideggerren emaztea izatearen etxean
Pentsalari honek Mendebaldeko patua hartu zuen ardatz, Parmenides eta Heraklitorengandik Hölderlin eta Nietzscherenganaino. Bere ustez, gure oinarria ez da gure gorputz komun prekarioa, baizik eta Dasein deituriko egitura existentziala heriotzarako larritasunetik. Dasein honek ez du sexurik. Hor dago, edo han, edo hemen, heriotzaren aurrean, Mendebaldeko itauna egiten etengabe: zer da izatea? Filosofoa izan nahi ez zuen filosofo honek behin idatzi zuen hizkuntza izatearen etxea...
Read MoreEuskarari aiherkunde
Batzuek ez dute oraindik onartu euskara, batik bat Nafarroan. Hemengoa babesten eta bultzatzen dutela errepikatu arren, behin eta berriro erabiltzaileen hizkuntza eskubideak ukatzen dituzte, gehien bat, eskubideak gizabanakoenak direlakoan, konturatzeke haiek bertze eskubide kolektiboak ontzat ematen dituztela egunero. Museotan gustuko dute euskara, ez, ordea, karrikan edo komunikabideetan. Beirazko kutxa batean gorde nahiko lukete, itxita, isilpean, eder baina mutu. Europako...
Read More
Iruzkin berriak