Darwish edo nola idatzi Auschwitzetik, Palestinatik: Ga(t)za 5
Nola kontatu sarraskia? Nola abestu mina han, non odola eta tinta elkartzen diren? Theodor W. Adorno pentsalariak errana utzi zuen Auschwitzen ondoren ezin dugula olerkirik idatzi, baina gaur Auschwitz ez da Auschwitz bakarrik. Auschwitz da Auschwitz, eta Kolima da, eta Hiroshima, eta Palestina ere bai. Mahmud Darwish olerkari palestinarrak ongi gaztigatu zigun, Israelgo estatuaren hiltzaileen hari gorritik, Setio egoera liburuaren lerro batzuetan: Hiltzaile bati: Biktimaren...
Read MoreOlibondoa arma bat bezala: Ga(t)za 4
Farah Baker Gazako ospitale baten aurrean bizi da eta hamasei urtekoa da. Bere bizitzan zehar hiru gerra jasan ditu eta bere ustez hauxe izan da ankerrena. Tregoa batean, Israelgo estatuak sarraskia eten duenean, hurrengo txioa idatzi zuen: “I miss the sea, I miss my friends, I miss ice cream, I miss happiness and joy. I MISS MY ORDINARY LIFE #GazaUnderAttack”. “Itsasoaren mira dut, nire lagunen mira dut, izozkiaren mira dut, zoriontasunaren eta arraitasunaren mira dut. NIRE OHIKO...
Read MoreAskatasun barik ez dago estetikarik: Ga(t)za 3
Gaza hirian ez da Gaza hil, nazioarteko komunitatea baizik. Palestinarrek bertze basamortu bat eta olibondoak bilatuko dituzte, baina Israelgo estatuak sorturiko mortua guregan geratuko da, lotsaren kartografian, erailketaren aritmetikan. Armada israeldarraren matematikaren arabera “zero eremua” da Palestina, konturatzeke gaurko erailak etorkizuneko asasinatuak izanen direla. Hiltzen dituzten eremuan ereiten dira biharko gorrotoak, biderketa infinitu batean. Gazako hiriko...
Read MorePasaporte indargabetua: Ga(t)za 2
Bizilagunak akabatu nahian, borreroek betiko logika jartzen dute abian, zure nortasuna desjabetuz, zure izena ezabatuz, zure pasaportea indargabetuz, zure gorputza konfinatuz, zure bizitza giltzapetuz. Halaxe gertatu zen, Israelgo estatuak idazlearen pasaportea indargabetu zuenean, baina palestinar hau ez zen batere kikildu. Pasaportea indargabetu ziotenean, bere erantzuna hitzak indartzea izan zen. Paper ofizialak baliogabetuak direnean, edozer olerki balio handikoa da. Ez...
Read MoreOlerkaria Palestinan: Ga(t)za 1
Palestina baino gehiago da Palestina. Nehoiz baino garbiago izan behar dugu Gazan jokoan dagoena ez dela Gaza, gure itxaropen gardena baizik. Europako mugak Ceuta eta Melillako labanetan hasten dira, Lampedusako uretan murgiltzen dira, eta Gazako lur gorrietan ixten dira. Gaur, genozidioaren aurrean, 2002an Ramallako setio egoeran olerkari palestinarrak sorturiko lerroak dakartzat gogora, isilpean oihukatuz: Emakume erail hau da: emakume erail baten alaba, gizon erail baten...
Read More
Iruzkin berriak