Zentsura: bai ala ez? Askatasuna: bai ala ez?
Erreportaje baterako Berria egunkaritik galdera batzuk egin zizkidaten, zentsuraz, artelanez eta askatasunez. Arte sorkuntzan mugarik ba ote dagoen, eta hala izatekotan, zeintzuk beharko luketen azaltzea zen muina, eta kazetatik honako hari hauek eskaini zizkidaten: – Arteak ba al du mugarik? Bada marra gorririk? – Nork finkatzen ditu? Zer interesekin? Gizartean dauden muga berak dira, edo artea nolabait “blindatua” dago horien aurrean? – Artearen dohaina,...
Read MoreMiguel Sánchez-Ostiz adiskidekeriaren txarrantxa kulturalaren aurka
Erregimen usteldua hainbat urtetan mantendu denean, eraldaketa ez dator gauzarik aldatzeke –aldaketa ez da trukaketa, haurren kromoekin bezala–. Ekonomian adituek crony capitalism (adiskideen kapitalismoa) deritzote adiskidekeriaren sistema usteldu horri. Hori dela kausa, interesen eta bezeroen sare hedatua desegin behar da, ekonomian eta kulturan aldaketa sakona nahi izanez gero. Helburu nagusia ez da aurrekontuetan diru gehiago sartzea (diru gehiago beharrezkoa da gauza...
Read MoreKoadro gorria Malevitxekin
“Enparantzak gure paleta dira”. Honela zioten Vitebskeko harresiek, Moskurako itzuleran gerra zibil errusiarraren fronte mendebaldarretik bere oroitzapenetan Sergei Eisensteinek kontatu zuenez, propaganda-asaldurarako trenetan lan egin ondoren, 1920eko irailean. Hiri probintziar zahar honetatik Kazimir S. Malevitxen pintzela igaro izana zela zehaztuta utzi zuen zinemagileak. Pintura zuriz estalia aurkitzen zen karrika nagusietako adreilu gorri tradizionala,...
Read MoreGalderak, galerak
«Hitz egin ez daitekeenaz isildu behar da» Ludwig Wittgenstein Zertarako idatzi? Nori? Nondik? ...
Read MoreAiher eta bihotz
Intsumisioaren garaian belaunaldi gazte batek estatuaren logika militarista azpiratu zuen. Iruñeko intsumituen artean, 21 urte zituelarik, Asier atxilotu eta espetxeratu zuten, baita bere anaia nagusia ere, espainiar armadan soldadutzari uko egiteagatik. Asierren aitona, gudaria izanik, 1937an preso sartu zuten, eta esklabo lanetatik ihesi, bukaeran, 41 urterekin, Venezuelan hil zen, EAJko arduradun izan ondoren. Demokrazian aitonaren semea, Asierren aita, atxilotu eta 18/98...
Read MoreBizi bedi neokapitalismoa
Nork erran zuen gertatu zaiguna berria dela? Suertatu zaiguna ez da krisialdia, baizik eta Babelgo dorreak bultzaturiko goranahia, eraikuntzaren fetixismoan kapitalismorik altuena, jauntxo kristau berrien espekulazio erraldoia. Jainko hasiberrien lukurreriak ez du mugarik lur honetan, Gabriel Arestiren lagun batek ongi aurreikusi zuen legez. Adiskide idazle honek 1972ko martxoaren 25ean testu bat izkiriatu zuen, non etorkizunaren gainbehera iragarri zuen, hirigintzaren oligopolioa heldu...
Read MoreEuskal Trantsizioaren Kulturari begirada bat: Euskool Herria
Normal 0 21 MicrosoftInternetExplorer4 Gertatu behar zena gertatu zen. Bukaeran Zugarramurdiko sasisorginen filma ikusteko aukera izan nuen, duela gutxi. Umekeriak txantxetan, etenak erritmoan, zentzurik gabeko ildo traketsa, aktore kaskarin pare bat… eta arrakasta handiko pelikula izan da, askotariko berrien arabera. Bakarrik blog eta webgune batzuetan kritikatu da, arrazoi osoz, gidoi sexista dela bide, emakumeen rolak histeriko eta dongeak direlako. Hala ere, zinemagile...
Read More
Iruzkin berriak