Nork behar du poetarik lagunak hiltzen direnean?
Gaur irakurri dugu Mediterraneoan 100 lagun baino gehiago ito direla. Lagunak uztailaren 14an itsasoratu ziren تاجوراء edo Tajura-ko kostaldetik, Tripolitik hurbil. Daramagun urte honetan 1.800-1.900 lagun migratzaile hil dira Nostrum Mare itsasoan, Europa lotsagabearen begiradaren menpean. Krimen hau dela eta, Twitterrian “Eako Poesia Egunak” delako kontuaren arduradunak galdera zorrotza bota dit: “Nola atera daiteke poesia onik hemendik?”. Duela aste...
Read MoreVal di Susa, Lampedusa
Pier Paolo Pasolini harritu zen, aire eta ur kutsatuengatik eta hirigintza berriarengatik ipurtargien argia desagertu zela ikusi zuenean. Rachel Carsonek antzeko eskarmentua izan zuen, udaberria isil bilakatu zela ohartu zuenean, txantxangorrien abesbatza entzuten ez zelako, pestizidek hilda. Pasoliniren ipurtargiak eta Carsonen txantxangorriak ez dira pasadizo hutsalak. Ipurtargiak akabatzea eta beren argiak itzalaraztea edo txantxangorriak hiltzea eta beren ahotsak isilaraztea...
Read MoreGabriel Arestiren kontzentrazio-kanpoetan
Arrazoia dute: porlanaren abiadura handiko hedapenak badu zerikusia bizimoduak eta hizkuntzak suntsitzearekin. Suntsiketa honetan ez gara ez euskaldunak, ez erdaldunak, ez ezer, liberalismo eta berdinkeriaren artean jaiotako arima kristau-sozialdemokratak gure gorputzak inbaditu dituenetik, hiritarkeriaren Habermas Sozietate Anonimoan bizi garenetik. Kontzientzia liberal aurrerakoiaren ahotsak diosku: “Egia ezagutuko duzue, eta egiak libre egingo zaituzte”. Baina ez da egia:...
Read MoreExekutatua izan nintzen
Eskura dago mundua. Esku batek itxaropena loreontzi batean erein dezake, edo zerbaiten zein norbaiten gainean jaurti, bota dezake. Bertze esku batzuk ireki daitezke, eskutada bat emateko, hainbat esku apurtzeko, hainbat aurpegi kolpatzeko, gorputzak zauritzeko, epaiak eskukatzeko, hatz akusatzailearen bidez Rodrigo, Juan, Álex, Alfredo, Patricia seinalatzeko. Bertzelako eskuak ere badaude, zuzengabekeriaren aurkako lekukotasunean elkarri lotuak, Silvia, Mariana,...
Read MoreBlack is beltza now
Lau bikote dira Iruñeko konpartsaren erraldoiak. Erregina-errege hauek planetako emakume-gizonen arrazen aniztasuna irudikatzen ei dute gutxi gorabeherako geografia sinbolikotik. Baten batek pentsatuko du kosmopolitismo folkloriko baten itxura dela, 1965. urtean bezala, New Yorkeko Hispanitatearen desfilera joan eta Bosgarren Etorbidetik igaro zirenean. Gertakizun hartan Amerikara heldu ziren erraldoiak hiru bikote baino ez ziren. Arazo arrazistengatik ez ziren bi beltzak bidaiatu....
Read MoreMugaz haraindi
Tijuanara heldu bezain fite, Estatuen arteko irudizko marra bat hertsi eta hetsi agertzen zaizu. Hara hurbilduz, hirigintzan zein egituran kontrastez beteriko bi lurralde ezberdindu atzematen dira. Hala ere, erasan hori gaindituta, berehala izakien eta gizakien harat-honatak izanen dituzu aurrean, konektatzeari, negoziatzeari, bizikide izateari eta, zergatik ez, trafikatzeari ekiten dioten komunitateen joan-etorriak, Kalifornia eta Behe Kalifornia kartografia atsekabetu baten parte...
Read MoreHerria non grata
Herria ez den herrian bizi garenez, Itxaro Bordak karrikaratutako olerki batek engaiatu nau. “Herria non grata” da horren izenburua. Lerroen artean, hainbat galdera bota dizkigu, jaugin erromantiko eta morbidoa apur dezagun: Mendeak mendetegi, herri bezala ez al dugu malenkonia erromantiko eta morbido honetaz besterik agurtzen gaituenari eskaintzeko? Dolore kolektiboak biderkatu balio esponentziala al da ezezagunari emango diogun opari bakarra? Herri hau...
Read MoreEuskarari aiherkunde
Batzuek ez dute oraindik onartu euskara, batik bat Nafarroan. Hemengoa babesten eta bultzatzen dutela errepikatu arren, behin eta berriro erabiltzaileen hizkuntza eskubideak ukatzen dituzte, gehien bat, eskubideak gizabanakoenak direlakoan, konturatzeke haiek bertze eskubide kolektiboak ontzat ematen dituztela egunero. Museotan gustuko dute euskara, ez, ordea, karrikan edo komunikabideetan. Beirazko kutxa batean gorde nahiko lukete, itxita, isilpean, eder baina mutu. Europako...
Read MoreMikrofaxismoen bi aldeak
Mikrofaxismoak bi alde ditu, honetan datza bere ahalmena. Batzuetan eskuzabala eta karetatsua, bertze batzuetan ankerra eta bortitza, txoko bakoitzean, gorputz orotan, mikrofaxismoa inposatzen da, zainketa, bereizkeria eta soziofobia direla bide. Eguneroko indarkeria eta desberdintza kudeatzeko modu eraginkorra da mikrofaxismoa, nahita edo nahi gabe, egun-argitan zein ilunpetan. Mikrofaxismoaren aurki jatorra. 2013ko urtarrilaren lehen astean, neguko denborale baten...
Read MoreSylvia Plathen faxista
Egun batzuetan, gaur bezala, Sylvia Plath gogoraraztea ona da. Lazaro anderea zela izkiriatu zuen hurrengo hitzekin: “Hiltzea artea da, gainontzeko bezala. Bereziki ongi egiten dut”. Hala izanik ere, ez dugu ahaztu behar bere bizitza lan itzela izan zela. Hari honetatik Plathen borrokak lerro ederrak eman dizkigu, porrot eta garaitiaren artean, behin eta berriro zenduz, behin eta berriro berpiztuz, betiereko Lazaro anderea bezala, lekukotasunaren aho arrailgarria dela...
Read More
Iruzkin berriak