78ko erregimenaren makineria liberala
Noizbehinka 78ko erregimen espainolak bere aurpegia erakusten digu mozorrorik gabe. Gürtel auziaren epaia jakin ondoren, entzule-kopuru handiko irrati batean eta deseinu politiko osoz, lider sozialdemokrata espainol batek, Juan Carlos Rodríguez Ibarrak, hurrengo harrokeria bota zuen: «Independentismoak askoz gehiago kezkatzen nau Alderdi Popularrak lapurtu duenak baino» («El independentismo me preocupa mucho más que lo que haya robado el PP», SER irratian)....
Read MoreKontrairaultzaren kronologia
Egutegiaren diktaduraren menpean ez zaio zikloen kronologiari behatzen. 2017. urtea bukatzear, politologo eta propagandista askok Spanish Revolution deitu zutenaren kronologia kontrairaultzailea agerian dugu, Madrilgo udaletxeak Espainiako gobernuaren herstura-neurri ekonomikoak obeditu eta onartu ondoren. Ziklo honen kronologia honelaxe itxi da: 1- “Ez gaituzte ordezkatzen”. 2- Plazak eta enparauak. 3- Zerua erasotzea. 4- Prozesu konstituziogileak. 5-...
Read MoreGorri gehienak gorri-beilegiak bertzerik ez dira
“Ez dago langile klaserik” esalditik “Kataluniako prozesu errepublikanoa burgestua da” esatera igaro da Espainiako 78ko Erregimenaren erretorikak ziztu bizian. Espainolismoaren konplexu mediatiko-politikoak tresna guztiak zabaldu ditu zentro-muturretik sasikomunismoraino. Ezkerkeria ere, sozialdemokraziatik populismoraino, eskuin frankistaren eskuetan geratu da, bai estrategian, bai azterketa politikotan. Gorri gehienak gorri-beilegiak bertzerik ez dira paisaia erraustuan....
Read MoreTerry Eagleton Espainiako gobernuaren errepresioaren aurka
78ko erregimen espainiarraren intelektual eta orojakileek manifestuak argitara ematen dituzten bitartean, Espainiako gobernuaren aurkako eta Kataluniako erreferendumaren aldeko gutun bat sinatu dute Irlandako eta Erresuma Batuko hainbeste langile akademikok. Sinatzaileen artean Terry Eagleton aurkitzen dugu. Duela ordu gutxi ateratako hausnarpen sakon eta zuzen hauxe euskarara ekarri dut. Hitzez hitz, hemen duzu, irakurle, nola aztertu eta salatu duten Espainiako...
Read MoreSozialista eskuindarrak, faxistak, nazionalista erreakzionarioak (Joan Comorera gogoan)
Joan Coromera i Solé ekintzaile eta politikaria Partit Socialista Unificat de Catalunya (PSUC) edo Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuaren sortzaileenetako bat izan zen 1936an. Hasieratik argi eta garbi utzi zuen nazio-auzia sozialismoari, langileriari eta nekazalgoari lotuta zegoela. 1958an Espainiako frankismoaren kartzela batean hil baino lehen, auzi hori komunismotik jorratu zuen, Marx, Lenin eta Stalin direla medio. 1948an idatzitako “Carta oberta de...
Read MoreErrepublikarik gabeko populismo hori
“Este libro es fundamental para entender Podemos”, “Ahal Dugu ulertzeko liburu hau beharrezkoa da”, erran zuen Pablo Iglesiasek Madrilgo unibertsitate batean, En defensa del populismo liburua aurkeztu zuenean. Aurkezpen hura ekitaldi kulturala eta ekintza politikoa izan zen aldi berean, jende gainezka eta txaloka. 2016ko apirila zen, Ahal Dugu alderdiaren euforia agerian zela, 1.000.000 boto galduko zenituztela jakin gabe. Ekitaldi horren bideoa eta Carlos...
Read MoreSanferminetan hiru izen (red is gorria Iruñean)
“Sanferminak 2015”, SFK15 edo SFK2015 dira, baita SFK1936, SFK1978 eta SFK2008 ere. Hemingway berriro iruzkintzaileen ahotara itzuliko da aurten ere, urtero bezala. Fiesta edo The Sun Also Rises. Mozkortien eguzkia zeruan, Iruñeko gentrifikazioaren tabernokrazia lurrean. Idazle amerikarraren “macho” edo matxoa nagusituko da Pamplona-Markan, gainerako topiko eta gezurrekin batera. Superpotentzia emozional alkoholizatuaren antza hartuko du hiri kosmopolitak. Turistek ez...
Read MoreZakur judua eskarmentuaren itzalpean
“Gerrateko gauzak”. Errepresioa estaltzeko edo ahazteko adierazpen hau errepikatzen zen behin eta berriro, Trantsizioan ere bai, Espainiako demokrazia eta bere Estatua eraiki nahian. Miguel Sánchez-Ostizek gogorarazi digu La sombra del Escarmiento saiakeran, oroimenik gabeko orain honetatik, duintasunaren hondakinak hobitan eta arekatan lurperatu dituen jendarte honetatik. Alde batetik, errepresioaren familia arduradun eta borreroek erraten zuten gehiegikeria, doilorkeria,...
Read MoreBizkarroitasun soziala
Diktadura frankistatik hainbat aztura geratu dira, hauetatik anitzek iraun dute enda boteredunen eta eliteen artean. Enpresarien mundua ez da berezirik egon auzi honetan. Hasteko, familia dirudunen aberastasunaren zati bat erregimen haren harrapakin hartatik dator. 1978 eta 1979 artean Espainiako Erresumaren Ogasun Ministerioak zerrenda bat argitaratu zuen 2.500 pertsona aberatsenekin. Hogeita hamar urte beranduago, 2009an, familiek berek diruaren herena gordetzen zuten. Hau guztia ez...
Read MoreKultura prekarioaz
Zein izan da eliteen kultura ofizialaren ideologia oraindaino? Lagin bat bertzerik ez dut jarriko. Urtero Vianako Printzea Kultura Saria ematen du Nafarroako gobernuak arrandiaz eta hots handiz. Horretarako Borboiko etxearen ondorengoa etortzen zaigu, Asturias eta Vianako printze bikoitza delako, datu hau airatzen ez den arren. Nafarroako errege-erreginen panteoian, Leireko monasterioan, eliteek zeremonia ospatzen dute, sofistikazio postmodernoaz eta santukeria feudalaz apaindua. Baten...
Read More
Iruzkin berriak