Emakumearen Egunak erditu zuen Barbie
Tira, ez zen juxtu hala izan. Barbie martxoaren 9an jaio zen, Emakumearen Nazioarteko Egunaren biharamunean. Panpina meharraren lehenengo modeloa duela 50 urte merkaturatu zen: arrasto zuri eta beltzezko bainujantzia zeraman soinean, eta harro erakusten zuen bere melena modernoa. Orduz geroztik, haren estilistek mila modutara jantzi dute. Gorpuzkeraz ordea berdin-berdin jarraitzen du. Amets amerikarraren ikur, batzuentzat ispilu, besteentzat etsai, Barbie markak diru kopuru potoloa mugitzen du...
Read MoreAna Belen eta Evaristo elkarri zirika
ARGIA.com-eko kideok egin behar ditugun lanen artean, badira batzuk oso mekanikoak. Kodeak aldatu, formularioak bete… Musika bidaide atsegina izan ohi da horrelakoetan, saguaren erritmoa arintzen duelako. MP3rik ezean, Internet aliatu ona izan daiteke. YouTube-ra sartu, gustuko musika estiloaren edo taldearen Playlist-a aukeratu, kaskoak jarri eta listo, lanean ari zaren bitartean kanta mordoa entzuteko aukera izango duzu. Halaxe egin dut gaur. Nostalgiak harrapatuta, La Polla Records...
Read MoreIragarkia begira duzu
Hogeita hamar urteko gizonezkoa zara. Kalean zaudela, iragarki diferenteak eskaintzen dituen pantailari begira geratu zara. Bat-batean, bizarra mozteko apar marka baten iragarkia hasi da. Pantailari begira jarraitu duzu, eta gizonezkoentzako kolonia eta auto banaren iragarkiak ikusi dituzu. Pantaila aurretik aldendu zarenean berrogei urteko emakumea jarri da haren parean. Hari zuzendutako produktuak ageri dira orain. Ez ezazu ahaztu New Yorkeko Time Square plazan zaudela… Pantaila hori...
Read More
Iruzkin berriak