Kaká eta Ronaldorekin, galegoz hobeto
Real Madrilek beherapenetan erosi dituen Kaká eta Cristiano Ronaldoren argazkiak ageri dira A Nosa Terra astekari galegoaren azalean. Eta titularrean: O galego é o máis útil para falar con Kaká e Cristiano Ronaldo. Alegia, bi futbolariekin hitz egiteko, galegoz zuzentzea dela hoberena. Azalpena, letra txikiagoz: Os dous novos xogadores do Real Madrid son as fichaxes máis caras da historia. Os dous falam portugués. Alegia, historiako fitxajerik garestienak portugesez mintzo direla. Hurbil...
Read MoreCoca-colaren iragarkia? Neska biluztu egin da eta!
“Wilbur Wright-en hegaldia, tranbian osteratxoa 1908ko Bartzelonan, eta Coca-colaren iragarkia, horiexek dira Europa Film Treasures filmoteka birtualean Internautek gehien ikusi dituzten hiru filmak”, dio Ciberpaís-eko albisteak. Grabazio laburrak dira, bitxiak oso, eta merezi du ordu laurden pantailaren aurrean emateak. Begientzat gozagarri, sorpresa atseginak eskaintzen dituzte hiru film horiek. Kolperik handiena Coca-colaren “iragarkiko” modeloak eman digu, soinekoa...
Read MoreTwitter, kirolarientzako mesede ala kalte?
Duela astebete amaitu zen Italiako Giroa. Protagonista nagusiak txirrindulariak izan ziren, baina gonbidatu berezi batek ere eman zuen zeresanik. Twitter izeneko txoritxoaz ari gara. Italiako hedabideek zalaparta handia sortu zuten –horretan abilak dira– Lance Armstrong estatubatuarrak eta haren zuzendari Johan Bruyneel-ek ez zutelako prentsaurrekorik ematen, ezta elkarrizketak onartu ere. Twitter bidez zabaltzen zuten lasterketari buruzko euren iritzia. Bada, polemikak AEBetara egin du...
Read MoreShakespeare apur bat, eta odol tanta batzuk
La tempestad. Santiago García / Javier Peinado Astiberri (2008). 96 orrialde, koloretan. 16 euro. Agian, kultura modernoaren historian William Shakespeare idazle eta antzerkigilearen The Tempest obrak inspiratu du bertsio gehien. La tempestad zientzia-fikziozko komikia horietako bat da eta, agian, 1611. urtean Londonen estreinatu zen antzezlana –eta haren bertsioak– ez ezagutzeak jokoz kanpo harrapa dezake irakurlea, bereziki liburuaren aurreneko partean. Niri behintzat hala gertatu zait....
Read More“Yes We Did” edo estrategia egokiaren arrakasta
“Obamaren aldeko kanpaina ez da ongi atera soilik teknologia berriak erabili ditugulako, tresna horiek nola eta zertarako erabili argi geneukalako baizik. Kanpainak ez du medio sozialen indarra erakusten, estrategiarena baizik. Estrategia eraginkorra, hori da arrakastaren funtsa. Helburua ez zen Internet bidez jendea harremanetan jartzea, sarean zegoen mugimendua kanpoan, kalean islatzea baizik”. Rahaf Harfoush 25 urteko kanadarraren hitzak dira horiek. Barack Obama Etxe Zurira...
Read More
Iruzkin berriak