Pololoak 3: Trilogia probokagarriaren amaiera apala
Guztioi pasa zaigu. Zerbaiten esperoan denbora asko ematen dugunean, dastatu ostean zapore gazi-gozoa lagatzen digu. Halako zerbait gertatu zait Patxi Gallegoren Pololoak trilogia iraultzaileari amaiera eman dion komikiarekin. Tamaina honetako trilogia kaleratzeak zein sakrifizio eskatzen duen imajina dezakegu. Helduentzako komikia euskaraz. Ausartzea ere! 600 orrialde bete dituen bost urteko lan eskerga latza. Eta imajinatzen ez bagenuen, Patxi Gallegok (Errenteria, 1973) berak esan digu...
Read MoreKatalana, iPhone eta iPad-eko hizkuntza ofiziala
Kataluniako webgune ugarik errebotatu dute Apple enpresak zabaldutako albistea: aurtengo udan erabiltzaileen esku jarriko duen mugikorretarako sistema eragile berriak (OS 4.0) katalana izango du hizkuntza ofizial gisa. Internautak pozik dira, nahiz eta batzuek uste duten ez dela kasualitatea katalanezko bertsioa orain iragartzea, Apple-ek aurki Bartzelona erdian denda bat irekiko duelako. Apple berandu heldu dela uste dute batzuek. “Hobe hori sekula ez baino”, diote askok....
Read MoreSkolkovo, Errusiako Silicon Valley
Skolkovo izeneko herria Moskuren kanpoaldean dago, Errusiako hiriburuaren erdigunetik 30 bat kilometrora. Han, 380 hektareako gune batean, puntako zentro teknologikoa eraiki nahi du Dmitri Medvédev presidente errusiarrak. Proiektuaren koordinatzailea herrialdeko gizon aberatsenetako bat izango da: Victor Vekselberg aluminio eta petrolio magnatea. Vekselberg Bill Gates Microsoft enpresaren fundatzailearekin alderatu dute. Ez da gutxiagorako. Ucrania mendebaldean jaio zen duela 53 urte....
Read MoreMalet-Tardi bikotearen klasikoa
Reyerta en la Feria Léo Malet / Jacques Tardi Norma Editorial (1. edizioa: 1997) 78 orrialde, zuri-beltzean Atsegin dut liburutegira joan eta Berrienak apaletik bi pausora, komikiari eskainitako gunean, Reyerta en la Feria moduko klasikoak aurkitzea. Heldu berri diren liburuei begiratu azkarra eman ostean, denbora gehiago pasa ohi dut gustuko aleen artean saltseatzen, sarri, nobedadeekin arriskatu baino, nahiago dugulako aseko gaituela badakigun liburua hartzea. Oraingoan ere merezi...
Read More
Iruzkin berriak