Botazank snow bola euskalduna!
Latza. Xistera formako Jai-alai izeneko elur-bola jaurtitzailea. Proiektil esferikoa 45 metrora bidal dezake, bere mekanismo bereziari esker. “Mundutik aparte eboluzionatu duen pilota joko arriskutsua” –zesta punta– du inspirazio iturri Jai-Alai armak, Wired atariak dioenez. 25 dolar balio du. Aurki manifetan ikusiko al ditugu? Agian indarrak apur bat orekatuko ditu, pilotariek lerro hauen egileak baino eskuin kolpe sendoagoa eta punteria hobea badute...
Read MoreComic Sans dokumentu ofizialetan!
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Comic Sans letra tipoa erabili du dokumentu ofizial batean (PDF), eta internauta batzuek Patxi Lopezen dimisioa eskatu dute horregatik. Ez gaiztoak izan… Letra mota hau sortu zenetik, milaka eskolako lanetan, tabernetako menuetan, Elizako meza ordutegietan eta beste hainbeste lekutan erabili izan da, eta azken aldian bere eragin bisuala beherantz zihoala iruditu arren, argi dago, estamentu politikoaren gorenera heldu dela. Saturazio honen aurkako...
Read MoreZergatik egiten dizute hau, Aznar?
Negar egin genuen utzi gintuzunean. Negar egin dugu orain. Nola konpara zaitzakete Gerhard Schroeder, Olesegun Obasanjo, Joseph Estrada eta Thaksin Shinawatra bezalako jendillajearekin? Jose Maria Aznar (hasperen malenkoniatsua), munduko bost gobernuburu-ohi txarrenen artean, musulmanei, ekologistei eta trafiko zuzendaritzakoei zintzo mintzatzeagatik? Foreign Policy webguneko hauek pitzatuta daude. Pablo Pardo El Mundo egunkariko kolaboratzaileak arrazoi du: “gehiegizkoa da”....
Read More
Iruzkin berriak