Francoren aldeko meza [mp3]
Argazkian Gabriel Calvo apaiza ageri da, duela astebete Francisco Franco eta Primo de Riveraren omenez Santa Gema elizan (Madril) eman zuen mezan. Ospakizunak merezi zuen atrezzoa lagun, gurutzada berri baterako deia egin zuen aldaretik. Bere sermoia (mp3) hemen duzue entzungai. Jaungoikoagatik eta Espainiagatik, Amen. [Informazio gehiago: ElPlural.com eta Gerinda...
Read MoreGipuzkoarren ikusmenak ‘Marca’ itsutu du
Latza Marca-ren gaurko azala: Los ultras de la Real cantaron al Atleti “españoles hijo de puta” por llevar este brazalete. Alegia, Realeko “ultrek”, kapitainaren besokoan piperpotoa eramateagatik oihukatu zietela Atletico-ko jokalariei “Espainolak putakumeak”. Bai, noski, ate atzeko pistaren atzeko 30. lerroan eserita zeuden pipajaleek garbi ikus zezaketen besoko erraldoi horretako bandera erraldoia. Marca-koei ez zaie burutik pasa epaileak penalti bat jan...
Read MorePornopolitikatalunia
Pasa den astean Kataluniako hauteskundeen inguruko bi bideo heze ekarri genituen hona. Polemika sortu duten beste bi dituzue hemen. Aurrenekoa CiU-ko gazteek egindakoa da: Espainia ihesi doa, kataluniarrei diru-zorroa lapurtu eta gero. Bestean Maria Lapiedra aktore pornoa ageri da, Madrilgo kaleetan senyera sentsualki astintzen, Joan Laporta Solidaritat Catalana por la Independència alderdiko hautagaiaren aldeko boza eskatuz. Antza, sarri azaldu da Lapiedra Kataluniako independentziaren alde....
Read MoreBideo pornoak botoa eskatzeko
Hilaren 28an egingo dituzte hauteskundeak Katalunian. Bi bideok kanpaina bero-bero jarri dute: Montserrat Nebrera Alternativa de Govern alderdiko hautagaiaren “Bideo pornoa” da bata, Montillari (PSC) bozka emateko unean orgasmora heltzen den neskarena bestea. Boterearen erotika beste zerbait zela uste genuen.
Read More
Iruzkin berriak