Susta dezagun euskaraaahh!
Ze demontre da hau? Euskararen erabilera sustatzea omen du xede bideo bero honek. Leizaola fundazioak egin du. Edonor plazerez urtzeko modukoa… Puf, bideoak gustu txarreko hainbeste txiste merke egiteko aukera ematen du, eta oso zaila da tentazioari eustea. Berriro diot, badaezpada ere: bideoan ageri diren bi film laburrek (Mendekua eta Euskaltegi bitxia izenekoek) “euskararen erabilera sustatzea” dute helburu, euskara aisialdirako ere baliagarria dela erakustea.“El Correo egunkariak gure aurkako kanpaina antolatu du gure lana izorratzeko helburuarekin”, irakurri dugu Leizaolaren Facebook-eko horman eta Twitterren.
El Correo egunkariak gure aurkako kanpaina antolatu du gure lana izorratzeko helburuarekin
— Leizaola (@fundleizaola) January 31, 2012
Egia da El Correok eman duela bideoaren berri, eta albisteak berak eta internauten zenbait erantzunek min eman dezaketela –euskararen inguruan mintzo diren tonuagatik–, baina ez dugu uste lotsatu beharrekoa, kasu honetan bederen, El Correo denik.
Leizaolak YouTubeko kanaletik kendu ditu bi bideoak, baina ziur naiz blog serio honen irakurle fidelek eskertuko didatela perla hau hona ekarri izana. Portzierto, kanpaina diruz lagundu duten Eusko Jaurlaritzako arduradunei ere auskalo zer aurpegi geratu zaien. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak jada arbuiatu du bideoen edukia. Ez gaitu harritzen. Nork pentsa dezake bideoak euskararen sustapenean lagun dezakeela? Hain irrigarria da… Zer diozue zuek?
Hola, hola, Leizaooohlaaahh…
3 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Euskararen “aldeko” kutresaltxitxerismoa « Hitzak eta Hotsak - [...] bueno, bueno, bueno… Zelako burrunba sortu duten Leizaola Elkargoak egindako bideoek (sakatu hemen [...]
Leizaola fundazioa ez, Lizunola fundizioa, kar kar kar…
Izan ere, bideoa oso txarra da; baina hortik arbuiagarria, matxista edo ez dakit zenbat gauza gehiago izatera tarte handia dago. Erabiltzen den euskara nahiko artifizial gelditzen da, eta ematen du ustezko irakasleak euskara gutxiago dakiela ustezko ikasleak baino. Matxista? Inondik inora, egia da agertzen den neska nahiko estereotipatua dela, baina mendekuaren esketxa egiteko hala behar… Izatekotan heterosexista litzateke, eta hori esatea ere ez dakit ez ote den gehiegikeria izango.
Amatxo maitea, diru publikoa gauza hauetan xahutzen al da?? Bideoa ikaragarri txarra eta artifiziala… sikiera mutilak biluzik agertu balira!!