David Millar eta dopina, gezurrek elikatutako munduaren dekadentzia
David Millar eskoziarraren historia txirrindularitzaren garairik beltzenetako baten isla da. Erlojuaren kontrako Munduko txapeldun izana (2003an) eta Frantziako Tourrean etapak irabazitakoa, 2004an bi urterako zigortu zuten EPO kontsumoagatik. C+ telebista kateak emititzen duen Informe Robinson saileko erreportaje honetan, “ziklismoa maite eta dopinaren mundua gorrotatzen duen gazte idealista bat” EPOa injektatu eta atxilotua izatera zerk eramaten duen kontatzen du Millarrek berak. Azken boladan ikusi dudan elkarrizketarik interesgarrienetakoa da, “gezurren gainean” eraikitako mundua azaleratzen duena protagonista batzuen ahotik. Berandu baino lehen erosiko dut erreportajeak hizpide duen Racing Through the Dark (Pedaleando en la oscuridad gaztelaniaz) liburu biografikoa (frantsesezko bertsioa ez dute oraindik argitaratu).
Milesker erreportajearen berri emateagatik, Ibraormic. Bloga –eta Twitter kontua– sortzen dituzun egunean Euskal Herriak ziberguru berria izango du 😉
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Zergatik hitz egin du orain? | Slump doktorearen zaintiratua - [...] mundua hizpide, Armstrongek guztia gezur potolo bat zela adierazi du, burbuila batean bizi zela. Gauza bera esan zuen David…
- Dopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean | Slump doktorearen zaintiratua - […] Ortiz: “Damutuak desberdin tratatzen dira Espainian eta, esaterako, Britainia Handian. David Millarrek dopatu izana publikoki onartu zuenean heroi nazional…
Euskal Herriak horrenbeste guru, Ziber edo ez ziber, dituenean –lanetik lehenago behartzen ez badute behintzat– izango ditu Ibraormic-ek bloga eta twitter kontua, bere izenean behintzat.
Bitartean, itzalean hobe egoten da
Oso interesgarria bideoa. Euskal Herrian, hainbeste txirrindulari eman dituen lur honetan, horrela hitz egin dezan norbaiten zain jarraitzen dut nik (nahiz eta batzuetan Millarrek hartzen duen biktimaren paper…).