Zapla! (Hau ez da futbola)
Ez dakit 1991ko edo 92ko Donostia Klasikoan gertatu zen, urte haietako oroitzapenak katramilatu egiten zaizkit-eta. Gurasoak eta anai biak Miracruzeko aldapan geunden, helmugatik hiruzpalau kilometrora. Tropeltxoetako batean Perico Delgado ziklista espainiarra zetorren. Metro batera ikustean, anaiak iraindu egin zuen. Zapla! Aitaren kokoketoa. “Txirrindulari guztiak animatu behar dira”. Orduan 14-15 urte nituen nik. Bi gutxiago anai aluak. Gogoan dut Delgadori ezinikusi apur bat...
Read MoreRhGas6: Dopinari irekitako ate berria?
Zer da RhGas6 delakoa? Ba al du loturarik dopinarekin? Pasaporte biologikoak detekta al dezake? Erantzun erabat zehatzak ematea zaila dela dioen arren, azalpen aberasgarriak eman ditu J.J. Muruzabalek (@Mr_Chon) txirrindularitzari buruzko Cobbles&Hills webgunean. Dopinari irekitako ate arriskutsua idatzi du goiburuan, webgune espezializatuak haizatzen hasi diren substantziaz mintzo. Galdera-erantzunak laburrean jaso ditut nik, euskarara ekarrita. Zer da Gas6 delakoa? Proteina bat da,...
Read MoreDopinaren aurkako lege berria indarrean da Espainiako Estatuan
Gaur jarri da indarrean Dopinaren aurkako Lege Organiko berria Espainiako Estatuan. Erakunde independente gisa funtzionatuko duen Dopinaren aurkako Agentziari eskumen gehiago emango dizkio ekainaren 13an onartutako legeak. Gaur arte kirol bakoitzeko federazioek erabakitzen zituzten positibo kasuentzako zigorrak. Orain, ordea, agentziarena izango da ardura hori. Bestalde, agentziak ikusten duenean kirolari bat ikertzeko nahikoa motibo dagoela, 23:00etatik 6:00etara dopinaren aurkako...
Read MoreAbiadurak izutzen duen txirrindularia
“Pertsona batzuek armiarma eta sugeei diete beldur. Nik abiadurari. Fobia diot”. Thibaut Pinot 23 urteko ziklista frantziarraren hitzak dira, iaz Frantziako Tourra 10. bukatu zuen baina aurten maldan behera zurrun, trakets eta geldo ikusi dugun ziklistarenak. Nekez onartzen dituzte kirolari profesionalek euren beldur mamuak. Jainkoen pare ipintzen ditugu maiz, eta halaxe ageri dira eurak, kamera eta mikrofonoak aurrean dituztenean bederen. “Nik ez diot ezerri beldur....
Read More
Iruzkin berriak