Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Futbola » Euskal selekzioa aitzaki, “desfasea” nagusi [ESAITen adierazpenek sortutako harriduraz]
Abe24 4

Euskal selekzioa aitzaki, “desfasea” nagusi [ESAITen adierazpenek sortutako harriduraz]

Atalak: Futbola

Esait: "Argi eta garbi esaten dugu bengalek eta istiluek kalte baino ez diotela egiten euskal selekzioaren ofizialtasunari, besteak beste, herritarren aldarrikapena estaliz, protagonismo zuzena istiluak eta irudi bortitzak hartzen dutelako". (Argazkia 2010ekoa da)

Esait: “Argi eta garbi esaten dugu bengalek eta istiluek kalte baino ez diotela egiten euskal selekzioaren ofizialtasunari, besteak beste, herritarren aldarrikapena estaliz, protagonismo zuzena istiluak eta irudi bortitzak hartzen dutelako”. (Argazkia 2010ekoa da)

Badira urteak euskal selekzioak Gabonetan jokatzen duen futbol partidara ez noala. Telebistaz ere ez ditut ikusi, ez arrazoi zehatz batengatik, egun horretan egiteko erakargarriagoak izan ditudalako baizik. Balizko ofizialtasunak urrats sendoagoak eskatzen dituela gizarte eragileen eta erakunde publikoen aldetik? Ziurrenik bai. Futbol partida horiek inora ez garamatzaten zerbait sinbolikoa –folkloriko makrofestiboa– direla? Izan liteke. Hala eta guztiz ere, harritu egin naute Esait Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak prentsaurrekoan esandakoek.

“Esaitek dio Euskadiren partida ‘desfaserako eta seriotasunik gabeko jai erraldoi bat’ bilakatu dela”, irakurri dut Diario Vascon. “Hasi dira hauek teilatu gainera harriak botatzen”, pentsatu dut. Eta egia da ofizialtasunaren aldeko mezuak har zezakeela titularra, baina egia da ere partida inguratzen duen festak tarte oso handia bete zuela prentsaurrekoan. Eta ez onerako, gainera. Nik bederen ez nuen halakorik espero.

Harritu nau. esaterako, Pagasarri mendia igoko duen martxari buruz ari denean, Esaitek garbi uztea txosnarik ez duela jarriko, “kirolaren praktika osasuntsuaren bitartez” bideratu nahi duelako aldarrikapena. Argi dago zerbait galdu dudala. Zenbateraino desbideratu ote dira gauzak, txosna bat satanizatzera iristeko? Arinkeriaz jokatzen ai naizela leporatuko dit norbaitek, demagogia egiten ari naizela, baina noiztik da bekatu mendira joan, bizikleta buelta bat eman, lagunekin futbol partida bat jokatu edo pin ponean aritu ostean baxoerdi batzuk zein bizpahiru zerbeza edatea? Zerbaitek huts egiten duela badakit, baina ez dakit zer den, ihes egiten dit… Euskal gazteria berria? Futbolaren inguruko (in)kultura? Euskaldunen zurruterako grina? Masaren berotasunak eragindako ondorio neurrigabeak? Topikoak dira, badakit, baina kontuak jokoz kanpo harrapatu nau eta uneotan egoera sakonago aztertzeko betarik ez dudanez…

Tira, hona prentsa oharreko pasarte batzuk, nire harriduraren erantzuleak tartean:

OFIZIALTASUNAREN ALDARRIKAPENA

Nazioartean euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko ez da nahikoa orain arte egindakoa, hori bistakoa da, bestela ez ginelako urteak joan urteak etorri, egoera antzekoan aurkituko, alegia, urratsik eman gabe.

Kataluniak urteetako inbertsio politiko eta borrokaren ondorioz, 20 kiroletan lortu du bere selekzioen ofizialtasuna. Zer gertatzen da Euskal Herrian, gizartearen babes zabala duen selekzioen ofizialtasunaren aldarrikapenak helburuetatik hain urruti izateko?

Bertako politika publikoek muzin egin diote ofizialtasuna eskuratzeko inolako saiakerari.

Urratsak ematea dagokien elkarteek, federazioek, kasu gehienetan, inolako urratsik eman gabe jarraitzen dute.

ALDARRIKAPENA, BENGALAK ETA ISTILUAK

Futbol partida dela eta, ia urtero, larritasunez dakusagu eguna hartzen ari den ezaugarritzea. Aldarrikapenari bideraturiko egun bat izan beharrean, desfaserako, eta seriotasunik gabeko jai erraldoi batean bilakatu da aipaturiko eguna. Federazioak hautaturiko arerioen perfil eskasak, hautaketak egiterako orduan izandako seriotasun faltak, ofizialtasunaren norabidean finkatu beharreko estrategia argi baten gabeziak, zein beste hainbat faktorek, egun hori desfaserako egun moduan ezaugarritzea eragin dute.

Desfaserako joera horrek, bengalak, suziriak, petardoak eta antzekoak egun horri lotzea ekarri du. (…) Gaur ere argi eta garbi esaten dugu BENGALAK ETA ISTILUAK kalte baino ez diotela egiten euskal selekzioaren ofizialtasunari, besteak beste, herritarren aldarrikapena estaliz, protagonismo zuzena istiluak eta irudi bortitzak hartzen dutelako.

Istiluen irudi beltz hori ekiditeko, gure ustetan errezetarik onena, ofizialtasuna lortze bidean, guztion aldetik, baino batik bat, Jaurlaritza eta Euskadiko futbol federazioaren aldetik egon daitekeen borondatea, zintzoa eta benetakoa izatea.

ESAITek ANTOLATUKO EKIMENAK

Aurten bi ekimen antolatu ditu abenduaren 28rako: Goizeko 12:00tan Pagasarri mendiko igoera, bertan euskal selekzioaren aldeko argazki koloretsua ateratzeko. Aurten ez da txosna ezta jaialdirik izango. Kirolaren praktika osasuntsuaren bitartez bideratu nahi dugu aldarrikapena.

Bigarrena, arratsaldeko 18:30ean, Areatzatik abiatuta, Ofizialtasunerantz Urrats+ lelopean antolatutako manifestazioa. Aipatu, aurreko puntuan aipatutakoarekin koherenteak izanik, alegia, istiluak ekiditearen bidean, ez dugu onartuko bengalaren erabilpenik. Herri aldarrikapena artikulatu ahal izateko, adin eta jatorri desberdinetako jendea bildu nahi dugu. Horregatik, bengala, suziri edo petardoen erabilerak soberan daudela azpimarratu nahi dugu.

2020ko EUROKOPA. SAN MAMES ETA ESPAINIAKO SELEKZIOA

Argi izan dugu beti, Euskal Herria espainoltzeko bidean, kirolak oso leku berezia izan eta egun duela eta zentzu horretan protagonismo zuzena hartzerik batera, erabili egiten dela. Espainiako txirrindularitza itzulia gure errepideetara ekartzea, Espainiako saskibaloia selekzioak Gasteizen jokatzeak edota urtero Euskal Herrian antolatzen diren hainbat modalitateko Espainiako txapelketa, horren adierazgarri baino ez dira. (…)

4 Iruzkin

  1. Aitor | 2013-12-24 at 10:39

    Ba, barkatu baina erraza da ulertzea zer esan nahi duen ESAIT-ek, nire ustez. Aspaldi jaia eta desfasea erlijio bilakatu da eta beste gainontzekoa estali du. Eta jai honetan gertatzen dena agerikoa da: desfasea eta gutxi gehiago.
    Gainera ez edonolako desfasea, bengalak eta istiluak ez dira, tamalez, poliziaren aurkakoak izaten orokorrean, behin baino gehiagotan jende zintzoa izan da kaltetua. Duela pare bat urte nerabe futbolzale hooligan talde batek gizon bat jipoitu zuen argazkiak egiteagatik eta gizona herri mugimendutan eta bereziki nazioarteko elkartasunean aski ezaguna da Bilbon.
    Turista gisa -bai, turista suntsitzaile eta lehenmundukoa- egoten da jendea Bilboko Alde Zaharrean, adibidez, eta ez da oso gogokoa, behintzat parte hartzen ez baduzu makroboteoian. Zer nolako zerikusirik du horrek kirolaren praktikarekin edo ofizialtasunarekin? Gutxi. Baina hori da jendeak nahi duena, partida bigarren plano batean geratzen da.
    Eta bai, kirola, bereziki futbola, jendea tontotzeko -eta ez bakarrik espainarra bilakatzeko, euskal ergela egiteko ere- erabiltzen da. Zer publizitatea du Athletic-ek? Petronor -eta Muskizen gatazka pil-pilean zegoenean jarri zuten, jakina- eta Errealak zein publizitate eraman du? Amenabar -AHT eta horrelako munstrukeriak egiten dituen enpresak-.
    ESAIT-ek esaten duena erraza da baldin eta betaurrekoak kentzen baditugu.
    Barkatu apur bat zakar mintzatzea.

    Reply
  2. Jon Torner | 2013-12-24 at 11:08

    Aupa Aitor,
    Ez duzu barkamenik eskatu beharrik, falta zena! Argi dago, ESAITek prentsaurrekoan hori esan badu, arrazoiren bat badagoela. Gauza da niri ihes egiten didala, ez nuen pentsatzen kalezurrutaren, bengalen eta liskarren kontua hain larria zenik.
    Eta ez naiz ni izango futbola jendea tontotzeko erreminta dela ukatuko dizunik, baina alde onak ere baditu (edo izan beharko lituzke behintzat). Ea besteren batean horiei buruz idazten dudan…
    Milesker eta hurrenarte,
    jon

    Reply
  3. Mikel | 2013-12-24 at 11:34

    Tristea deritzot honelako adierazpenak egitera iristeari. Baina, egia da, azken bolada honetan hasierako aldarrikapenak, helburuak… alde batera utzi ditugula eta dena eraman dugula farra erraldoia egitera, aitzakia hutsa desfaserako. Euskararen aldeko jaialdiak, mozkor eguna; gure selekzioaren partida, desfase eguna… Lotsagarria! Bazen garaia gauzak bere lekuan jartzen hasteko, eta mila esker ESAIT horretan hasteagatik. Ez zen erraza izango lehen urrats hori baina beharrezkoa zen. Ea futbol partida bat ikusteko aukera ematen d¡gun, gure selekzioa eta gure kirolari guztiak animatzeko, eta ez istiluei buruzko titularrak betetzeko beta.

    Reply
  4. kitxuk | 2013-12-26 at 20:55

    Mikelekin bat nator. Zoritxarrez, bai Euskadiko Selekziaoren partida, bia Nafarroa Oinez edo Araba Euskaraz edo KIlometroak…helburuetatik hagitz urrun bilakatu izan diren ganberroaldiak dira. Iaz Donostiako estadion eta gertatu zen aski da, aski da! esateko. Erraza dute batzuen batzuek erruak besteei egozten, dela Jaurlaritzari dela Ertzaintzari, baina gazte burugabe batzuek, hordirik edo drogaturik, egiten dituzten lardaskeriak ez dira inola ere ez egoki ez zuzen ez onuragarri gure Aberriarentzat. Honela ( (Anoetan edo San Mamesen hainbat milioitako apurketak eginez, Araba Euskarazen hainbat “koma etiliko” eraginez, ESAITek eratu zuen boikota eginez, taldearen izena -eta Aberriarena bide batez- futbolari batzuek erabakiz..) ez dugu inoiz independentzia lortuko

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA