Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Saskibaloia » Saskibaloi profesionala Bizkaian (ere) ez da jasangarria
Urt09 0

Saskibaloi profesionala Bizkaian (ere) ez da jasangarria

Atalak: Saskibaloia

Litekeena da datorren hilean Bilbao Basketeko jokalariek soldatarik ez kobratzea.

Litekeena da datorren hilean Bilbao Basketeko jokalariek soldatarik ez kobratzea.

Bizkaiko Diputazioak ez du Bilbao Basket (BB) erreskatatuko, ahaldun nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez. Iragarria zuen bezala, aurten ez dio diru-laguntzarik emango saskibaloi taldeari.

Iragan abenduaren 30ean Gorka Arrinda BBko akziodun nagusiak adierazi zuen 1,5 milioi euro behar dituela jokalariei eta hornitzaileei ordaintzeko: “Egoera oso larria da taldearen diruzaintzan, eta erabaki bat hartzeko bi hilabeteko epea hartuko dugu”. Babesle bat aurkitzea edota entitate zein enpresari batek akzioak erostea ei da konponbidea. “Ogasunarekin ez dugu zorrik, baina datorren hilabetean ezingo ditugu jokalarien soldatak ordaindu”.

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak erantzun dio ez dagoela diru publikorik. “Kirol profesionalak jasangarria izan behar du. Diputazioak ez du dirurik kirol profesionalarentzat, izan saskibaloia, futbola edo dena delakoarentzat. Bizi ditugun garaiotan, kirol profesionala behealdean dago lehentasunen rankinean. Beste lehentasun batzuk ditugu. Horregatik iragarri genuen duela bi urte hemendik aurrera kirol profesionalak ez duela dirurik jasoko”.

Gorka Arrinda (Argazkia: La Vanguardia)

Gorka Arrinda (Argazkia: La Vanguardia)

Adar ugari dituen auzia da. Esaterako, Bilbao Basketek zorrik ez badauka, Diputazioak barkatu egin dizkiolako da. Izan ere, 5,2 milioi euro eman zizkion iaz, zorrak kitatzeko. Jose Luis Bilbaok jakinarazi zuenez, 2012ko aurrekontuetatik geratzen ziren 19,9 milioi euroetatik hartu zuten dirua. Blog honetan hitz egin genuen Diputazioak zorra barkatu izanak sortutako polemikaz.

Bestetik, bitxia da Bilbaok (EAJ) esatea saskibaloi profesionalarentzat dirurik ez dagoela eta beste lehentasun batzuk daudela, Markel Olanok (EAJ) 2012an Gipuzkoako Diputazioa (EH Bildu) akusatu zuenean Donostiako saskibaloi taldeari “kolpe hilgarria” eman izanaz, erakundeak 700.000 euro gutxiago emango zituela iragarri zuenean, hain justu “beste lehentasun batzuk” zituelako.

Euskal saskibaloi profesionala ataka zailean

2012-13 denboraldian 1,2 milioi eurotik 500.000 eurora murriztu zituen diru-laguntzak Gipuzkoako Diputazioak; eta 2013-14an erabat kendu ditu. Taldeak jokalari batzuk kanporatu behar izan zituen, eta Eurokopan jokatzeari uko egin, baina, eta hau ere kuriosoa da, arrazoi ekonomikoengatik dago Gipuzkoa Basket ACB Ligan. 2012-13 denboraldia –Lagun Aro deitzen zen orduan– azken aurreko amaitu zuen. Hala zegokion arren, ez zen mailaz jaitsi, ordea, ACBra igo behar zuten bi taldeek –Burgoseko Atapuercak eta Alacanteko Lucentumek– ez zituztelako baldintza ekonomikoak betetzen.

Josean Kerejeta Saski Baskoniako presidentea eta Javier Maroto Gasteizko alkatea.

Josean Kerejeta Saski Baskoniako presidentea eta Javier Maroto Gasteizko alkatea.

Gizonezkoen saskibaloi profesionalak ez ditu garai gozoak bizi Euskal Herrian (ezta, oro har, Espainiako Estatuan ere). Bilbo eta Donostia aldeko albisteei Gasteiztik datozenak gehitu behar zaizkie. Baskoniako presidente Josean Kerejetak instituzioen eta sektore pribatuaren “inplikazio” handiagoa eskatu zuen 2013-14 denboraldia hasi baino lehen, lehiakorra izaterik ez duelako izango bestela, eta lanpostu ugari arriskuan jarriko liratekeelako. Gasteizko alkate Javier Marotok pasa den abuztuan esan zuen Udalak errespetatu egingo duela Baskoniarekin sinatutako akordioa, baina diru-laguntza handiagoa ez duela emango. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak %10 murriztu du diru-laguntza: 1.327.500 eurokoa da –Alaves futbol taldeak jaso duen kopuru bera–. Zentzu horretan, EH Bildu koalizioak Javier De Andres diputatuari eskatu dio argitu dezan ea Europar Batasunari eman ote dion Baskonia eta Alavesentzako diru laguntzen berri. Era berean, “publizitate hitzarmenen bidez ezkutatzen diren” laguntzen inguruan galdetu dio.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Eliteko kirolarentzat diru gutxiago, baina milaka euro batzuk jasotzen ditu oraindik | Slump doktorearen zaintiratua - […] Bilbao Basket taldeari dagokionez, 198.000 euroko partida aurreikusten du Udalak. Diputazioak, gogora dezagun, ez dio saskibaloi taldeari laguntzarik emango. […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA