“Campeones oe, oe, oe”: Euskaratik hartutako ereserkia
1980ko hamarkada hasiera. Artean oso gaztetxoak ginenok, maiz kantatu dugu “Campeones, campeones, oe oe oe!”, edo, euskaldun zintzoak izanez gero, “Txapeldunak, txapeldunak, oe, oe, oe!”, jakin gabe, jatorrian “Txapeldunak, txapeldunak, hobe, hobe, hobe!” zela, harik eta lehenengo “hobe”-ren “b”-a galdu eta ondoren “txapeldunak” gaztelaniara itzuli zen arte. Estadioetan, izan Euskal Herrian zein Espainiako Estatuan, gaur egun maiz entzuten den kantuak Donostiako Atotxa zaharra du sorburu.
Hala dio bederen futbolzale askok, La Vanguardia egunkariak 1982ko apirilaren 26an plazaratutako kronika batetik (pdf) abiatuta. Reala 2 eta 1 gailendu zitzaion Athletic taldeari, eta bigarrenez irabazi zuen Liga. Hala dio kronikaren pasarte batek:
Desde el vestuario realista salían voces cantarinas de los jugadores que se apuntaban al clamor popular: “Campeones, hobe, hobe, hobe”. Lo de hobe se puede traducir como el mejor en la lengua vasca.
Realeko zaletuek, hastapenetan, “Txapeldunak, txapeldunak, hobe, hobe, hobe” abesten zuten. “Hobe” hura “oe” bilakatu zen denborarekin, eta kantua gaztelaniara itzuli zuten gero.
@AnderTxuriUrdin erabiltzailearen txio honek jarri gaitu arrastoan:
La afición de la @RealSociedad creo el “campeones oe oe” pic.twitter.com/PDsB60GkVa
— Ander (@AnderTxuriUrdin) January 24, 2014
Informazio gehiago: Strambotic bloga.
Aupa Jon,
Hona nik nola gogoratzen dudan historia (hori). Garai hartan, jendeak eta batez ere, kasuon, futbol zaleek ez zuten nire irudipenerako, Campeones Campeones delakoa eta Hobe Hobe inoiz lotu edo kantatu. Ez zegoen horretarako espiritu askirik…
Egin egunkarian HOBE HOBE HOBE idatzi zuten holako kronika batean, titular gisa… Alegia, Egin erdaldunak, bereziki bere kirol orrialdak eta kirol kazetariek, ez zeukaten eta ez erabiltzen zuten euskararen aldeko proklama agin zuten.
Ez zuen “funtzionatu”…
Tira, nik horrela bizi nuen eta horrela kontatzen dut (nire) historia.
Gero ere, halako batean (bi aldiz izan naiz Anoetako partida bat ikusten), slogan bat agertu, erdara hutsez… (aspaldiko kontua hori ere, orain HOBE HOBE HOBE… to gabiltza .. Anoeta euskaldundu da apur bat eta, egiari zor)… demagun, “No te olvidamos” eta hurrengo egunean Euskaldunon Egunkarian edo Berrian hala agertu: “Ez zaitugu ahaztuko”, horrela tal cual. Slogana erdara hutsez zela, adierazi gabe.
Eta pentsatu ohi dut: HISTORIA, itxuratu samar idazten dela/dugula!
Bostekoa, Jon handi hori!
mkl