Maradona: “Prest nago Venezuelako soldadu izateko”
Diego Armando Maradona futbol jokalari ohiak Venezuelako Telesur telebistan egingo du Munduko Txapelketako partiden kontakizuna. “Komandanteak hala nahi izango zukeen”, adierazi du, Hugo Chavez gogoan. “Harro nago aberri bolibartarra defendatzeaz”, dio. “Inperialistak esan eta sortzen ari diren gezur guztiak ikusten ari gara. Prest nago Venezuelako soldadu izateko, agintzen didaten edozertarako. Jaun horiek, hala deitzerik baldin badago, nazka ematen...
Read MoreAimarri partida bat irabazi diot!
Igande arratsalde ia osoa Aimarri partida alu bat irabazteko. Bi dozenatik gora saiakera, baina azkenean lortu dut. Lortu dut Fronton tablet eta mugikorretarako joko berrian goizuetarra garaitzea. 3 eta 5 Martinez de Irujo nagusi, erabiltzaileak aukeran dituen hiru mailetan errazenean. Android mugikorrean aritu naiz ni. Kosta egin zait nire hatz potoloekin jokalariaren mugimenduak eta pilota kolpea kontrolatzea, baina behin lortuta, eroso antzean mugitu naiz frontoian. Ez arerioa bezain eroso,...
Read MoreIsraeli boikota kirol arloan: Zergatik? Nola?
Israelen aurkako BDS boikot kanpaina kirol arloan hitzaldia eman dute Hala Bedi irratiko Uhintifada saioko kideek Gasteizen. Ekimeneko Koldo Alzolarekin mintzatu gara, Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldea erdigune duen kanpainaz batetik, eta EH-Palestina sareko ekintzaileei ezarritako zigorrei buruz bestetik. Sei ekintzaile inputaturik eta 18.000 euroko isuna, hori da orain arte Maccabiren aurkako boikot ekintzengatik pairatu duzuen “jazarpenaren” emaitza… Hala da. BDS (Boikot,...
Read MoreF.C.Bartzelonaren twitterra hackeatu dute, “odolez blai dagoen Qatarreko diruaz” baliatzeagatik
Siriar Armada Elektronikoak (SEA) Bartzelona taldearen Twitter kontua hackeatu du bart, “odolak eta hilketek zipriztinduriko Qatarreko diruaz” baliatzen dela salatzeko. Bartzelonak konpondu du arazoa. Bartzelonaren babesleetako bat Qatar Foundation...
Read MoreHistoriako kromorik bizarroenak. Latzak!
Kromo edo, zuzenagoa litzateke irudi edo erretratu bizarroenez hitz egitea. Baffi, barbe, occhiali e mullet. Le 50 figurine più bizzarre della storia (Biboteak, bizarrak, betaurrekoak eta tximak; historiako 50 irudirik bizarroenak) izenburupean, beste hainbeste futbol jokalariren kromoak bildu ditu Corriere della Sera egunkari italiarrak. 70-90. hamarkadetako kromoak dira. Egiari zor, hamar bat soilik egiten zaizkit ezagun: Jacek Ziober, Trifon Ivanov, Juan Jose Jiménez, Vicente Engonga,...
Read MoreDopina Espainian, bekatuak isilarazi eta damutuak zigortzen dituzten lurraldean
Artikulu mamitsua plazaratu du Guillermo Ortizek Jot Down webgunean: El dopaje en España: una historia de amor y muerte (Dopina Espainian, maitasun eta herio historia). Galdera ugari egiten du; erantzuten ditu batzuk, airean utzi besteak. Dopinaz eta hark eragindako kalteez ari da artikulua. Hainbat adituren hitzak bildu ditu Ortizek, eta haietako batzuk ekarri ditugu hona, adar guztiei heltzen dietelakoan. Interesa baduzue, erreportajea osorik irakurtzea gomendatzen dizuet, eta agertzen diren...
Read MoreEzbehar gehiago ekiditeko, kirol instalazio guztiek desfibriladoreak izateko eskaera
Hilaren 2an bihotzekoak jota hil zen Tolosako futbol jokalari Urtzi Gurrutxagaren anaiak sinadura bilketa abiatu du Change.org webgunean. Kirol instalazio guztiek desfibriladore automatikoak izateko eskatu diote Urtziren senideek Jaurlaritzari. “Bihotz geldialdi baten aurrean azkartasuna eta urgentzia direnez beharrezko, desfibriladore automatikoen beharra ezinbestekoa dela deritzot edozein kiroldegi edo zenbait instalazioetan, horrela eta ahal den neurrian istripu larriak...
Read MoreNeguko Joko Olinpikoak jarraitzeko gida –ez ofiziala–
Historiako Joko Olinpikorik garestienak izango dira Sotxikoak. 36.000 milioi euroko kostua izan dute, Errusiako Gobernuak emandako datuen arabera. Dozena bat milioi gehiago eransten dituzte beste hainbat iturrik, Sochiko eta inguruko azpiegitura lan guztiak kontuan hartuta. Giza Eskubideen Behatokiaren (HRW) hitzetan, ordea, kostu ekonomikoak ez ditu eskubide urraketak estali behar. Hala gerta ez dadin, kazetariei zuzendutako 30 orrialdeko gida plazaratu du, albistegai zer den jasotzen...
Read MoreAEBetako saskibaloi selekzioa BECen. FIBAkoak ez dira tontoak…
2014ko Munduko Saskibaloi Txapelketak ikusmin handia sortu du inguruko zaleen (eta politikarien) artean, AEBetako selekzioak BECen jokatuko baititu lehen faseko bost partidak. Ikuskizun (eta diru) dosi ederra. FIBAkoak ez dira tontoak, eta sarrera salmenta sistema mailakatua jarri dute abian: – Jada salgai daude selekzio bakoitzak jokatuko dituen partidetarako abonuak, 180 eurotik hasita. AEBetako selekzioak abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean jokatuko ditu lehen faseko...
Read More
Iruzkin berriak