Maradona: “Prest nago Venezuelako soldadu izateko”
Diego Armando Maradona futbol jokalari ohiak Venezuelako Telesur telebistan egingo du Munduko Txapelketako partiden kontakizuna. “Komandanteak hala nahi izango zukeen”, adierazi du, Hugo Chavez gogoan.
“Harro nago aberri bolibartarra defendatzeaz”, dio. “Inperialistak esan eta sortzen ari diren gezur guztiak ikusten ari gara. Prest nago Venezuelako soldadu izateko, agintzen didaten edozertarako. Jaun horiek, hala deitzerik baldin badago, nazka ematen dute”.
Venezuelako presidente Nicolas Madurori eta herritarrei “eusteko” eskatu die, eta Chavezek zerutik babestuko dituela gaineratu.
Brasilen egingo den Munduko Txapelketako partiden kontakizuna Víctor Hugo Morales kazetariarekin egingo du, 1986an Maradonak berak Ingalaterrari sartu zion gol historikoaren kontakizun mitikoa egin zuen esatariak. Bai, hura: Barrilete cósmico… ¿de qué planeta viniste? Izugarria!!
[Milesker albistearen erreferentziagatik, MacArrada]
Hire esanetara, komandante