Munduko Kopa amaitzean Brasilen gerta daitekeena [patua iragar dezaketen argazki aztoragarriak]
Zer pasako da Munduko Futbol Koparen aitzakian Brasilen eraiki diren azpiegitura eta estadio izugarri garestiekin, txapelketa amaitu eta milaka bisitariek alde egitean? Erantzunik ez dago oraindik, baina auziak kezka sortu du eragile ugariren artean, eraikin berrien balizko erabilera (edo erabilera eza) dela-eta. Milana Knezevic kazetariak World.mic webgunean paratutako argazkietan, kirol ekitaldi handi batzuen ostean gertatutakoa ikus daiteke. Brasilen zer pasa daitekeen aurreikusteko...
Read MoreEvviiiva Pescaraaa… (Escobar ez da munduan bakarra)
Entzun ezazue Italiako Pescara futbol taldearen ereserkia. Zer, Hego Euskal Herriko seme-alabei 50. segundutik aurrerakoa ezagun egiten zaizue, ezta? Eta orain beste hau, Fenerbahçe turkiarrarena, 30. segundutik aurrera. https://www.youtube.com/watch?v=vd0sNTnTiYs Alegia, flandiarrez sortu eta gurean Manolo Escobarrek ezagun egin zuen espainiar taldeen ereserki ez ofizialak senide kuriosoak dituela. Ereserkiak, identitate ikur Badut lagun bat, 2001ean Dortmundera joan zena Alaves eta...
Read MoreMunduko Futbol Kopak isiltzerik izan ez duena
Askok pentsatzen genuen, nik behintzat bai, Munduko Futbol Kopa hastearekin batera Brasil astindu duten mobilizazioek ez zutela jarraipenik izango, estadioetako ikuskizunak protestak itzaliko zituela, hilabetez bederen. Hedabide nagusiek, gainera, horixe bera gertatzen ari dela sinetsarazi nahi digute, apenas ematen baitute Koparen aurkako egitasmoen informazio-irudirik, liskarrik sortzen ez bada behintzat. Protestek ez dute etenik izan, ordea. Internet bilakatu da Nao tai ter Copa, Boycott...
Read MoreQuebrantahuesos eta dopina, loturik berriz ere
Hiru bider irabazi du Angel Vázquez txirrindulari gipuzkoarrak Quebrantahuesos (QH) proba, martxa, lasterketa edo nahi duzuen bezala deitua. Aurten ere lehenengoa zioan, Guardia Zibilak geratu duen arte. Debekatua zuen ateratzea, Federazioak zigortu egin duelako EPOa baliatzeagatik. Kontua da QH antolatzen duen Edelweiss elkarteko presidente Fernando Escartin txirrindulari profesional ohiak elkarteak gonbidatu zuela, baldintza batekin: ez zezala lasterketa lehiatu. Vazquezek, ordea, ez zuen...
Read MoreEta oraindik ez dugu ulertu brasildarrak zergatik ari diren protestan…
Futbola zainetan daramaten brasildarrek zergatik egin dute Munduko Koparen aurka? Futbola nazio-harrotasun ikur nagusitzat duen herrialdean nolatan gerta daiteke hau? “Soziologo, kazetari eta aditu ugarik ulertu ez dituzten” faktoreen analisi mamitsua plazaratu dute Federico Corrientek eta Jorge Monterok Diagonal agerkarian. Merezi du irakurtzeak. Garraio publikoaren garestitzeak hasi zuen protesta uholdea, Koparen gastuek leherrarazi zuten haserrea. Orotara 14.500 dolar inguru...
Read MoreBiktimarik ahulena nesken futbola dela erakutsi du Osasunak
Osasunak ez du datorren denboraldian nesken talderik izango, klubaren murrizketa-politikaren ondorioz. Aurreko denboraldian erregional mailako taldea desagerrarazi zuten, eta 2. mailan aritu beharko litzatekeena kendu dute orain. Garai zailak bizi ditu emakumezkoen futbolak Nafarroan: San Juan taldea ere desagertu egin da, eta Lagunak mailaz jaitsi da –erregionalean jokatuko du datorren denboraldian–. Osasunako nesken taldeko entrenatzaile Iosu Dominguezen hitzetan, zuzendaritzak esan die...
Read More
Iruzkin berriak