Ibai Ruiz (Iraultza 1921): “Futbola baliatzen dugu injustiziak salatu eta jendea kontzientziatzeko”
Alaveseko zaleak biltzen dituen Iraultza 1921 kolektiboko kidea da Ibai Ruiz. Gasteizko Mendizorrotza zelaiaren 90. urteurrena dela-eta larunbaterako prestatu duten jaialdiaren harira elkarrizketatu dugu. Egitarauari heldu aurretik, dena den, taldearen ibilbidearen eta lan ildoen inguruan aritu gara solasean. Street Art Fanatics festibalaren helburuetako bat Alaves-zaletasuna bultzatzea dela diozue. Taldea nahikoa errotua al dago Araban eta zehazki Gasteizen? Iraultza 1921 duela hiru urte hasi...
Read More‘Cycling Party’ mahai-jolasa sortu dute bi arabarrek
Bi arabarrek, Leandro Perez ingeniariak eta Diego Hernando kimikan lizentziadunak, Cycling Party asmatu dute, txapa lasterketak [a ze oroitzapenak!] eta estrategia jokoak uztartzen dituen mahai-jolasa. Lasterketen ibilbidea partidatik partidara alda daiteke, errepide mota desberdinak irudikatzen dituzten 84 hexagonoak nahieran lotuta. Zortzi taldetan banatutako 48 txirrindularik osatzen dute tropela. Ziklista horiek ahalik eta ondoen kudeatu beharko dituzte zuzendari lanetan arituko diren...
Read MoreEguna @irribarrez hasten jarraitzeko kanpaina abian
Eñaut Aiartzaguena Bravok, egunari @irribarrez ekiteko gonbida luzatzen digun iurretarrak, komikiak argitaratzen jarraitzeko kanpaina abiarazi du Internetez. “Komiki tirak erraz eta istant batean kontsumitzen diren arren, egiteak dezenteko lana eta dedikazioa eskatzen du”, dio aurreikusitako diru kopurua jada bildua duen Aiartzaguenak. “Horrekin batera webgunearen mantenuak eta komikien sorkuntzan erabiltzen diren materialek (margoek, Interneteko konexioak…) ere gastua...
Read MoreIlustrazio iletsuak, depilazioaz eta beste
Emakumeen ileen bueltan eraikitako ilustrazio eta iritzi artikuluak bildu dituzte Topatuko blogari Loinaz eta Maitanek Kontuz, ileak! goiburupean. Eurek egindako bi lan hauek daude tartean: Ile onartuen mapa. Loinaz. Besape IZUgarria. Maitane. Proposatu dituzten loturen artean, Rocío Salazarren ¿Y si no me depilo más? (Eta gehiago depilatzen ez banaiz?) iruditegira garamatzana dago. Handik hartu ditugu hiru hauek: Ondoko ilustrazioak, bestalde, Aires de cambio webgunean topatu...
Read MoreIkur nazirik ez erakusteko eskatzea oraindik beharrezkoa denean
Real Madril eta Bartzelonak elkarren aurka jokatuko dute larunbatean Bernabeu futbol zelaian. Mundu osoa hara begira izango delako edo auskalo zergatik, Madrileko zuzendaritzak komunikatua (PDF) plazaratu du: zaleei eskatu die ikur eta bandera nazirik ez eramateko. Gogorarazi die Espainiako Estatuko eta nazioarteko hainbat erakundek ikur horiek erakustea zigortzen dutela. Agindua betetzen ez dutenei diziplinazko espedientea irekiko zaie. Alegia, gaur egungo Espainian halako oharrak plazaratzea...
Read MoreGaizka Garitano: “Euskal Herriaren independentziaren alde nago”
Eibar futbol taldeko entrenatzaile Gaizka Garitanori elkarrizketa egin dio Alfredo Varona kazetariak Público agerkarian. Independentziaz galdetu dio, baita hura lortuz gero Eibar Espainiako Ligan gehiago arituko ez litzatekeela aditzera eman ere, Kataluniako erreferendumaren aurkako ahotsek Bartzelonako zaleei zuzenduta hainbatetan errepikatu duten leloari –”Joka ezazue L’Hospitaleten aurka hala nahi baduzue!”– helduta. Euskal Herriaren independentziari buruzko...
Read MoreDrone nazionalistak Belgradon eta Madrilen
Albania Handiko bandera zeraman droneak kalapita ederra sortu zuen duela astebete Belgradon, Serbia eta Albaniaren arteko futbol partidan. Bandera espainiarra zeraman paraxutistak, ordea, txalo zaparrada jaso zuen atzo Madrilen, Atletico eta Espanyol taldeen arteko partida hasi baino lehen. Identitate ikur diren banderak eta futbola… Arrazoi du espainiar prentsak, duela astebete zioenean politika (“nazionalismoa”) eta kirola nahasteak ezer onik ez dakarrela… Bandera...
Read MoreHernioko gurutzeak: argazki zaharrak
Mendizaleen kexek bultzatuta, eta inguruko udalen eta Erniozale kultur taldearen ekimenez, tontorra hartua zuten gurutzeak kentzen hasi ziren duela urtebete. “Azken hamarkadan asko ugaritu dira eta Hernioko tontorra kanposantu itxura hartzen ari zen”, azaldu du Albizturko alkate Gregorio Iraolak Aiurri aldizkarian. “Oso zilegi da norbere familiartekoak gogoratu nahi izatea, baina hau ez da oroigarriak jartzeko toki egokia. Herri guztietan ditugu hilerriak eta jende gutxik...
Read MoreGaltzakomik lehiaketa, zazpi urtez euskarazko komikigintza sustatzen
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin, zazpigarrenez antolatu du Ibarra Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketa. Ekimenaren helburu nagusia euskarazko komikigintza sustatzea izanik, ez da komiki muturik onartuko. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira, eta erabilitako euskararen kalitate maila ere aintzat hartuko da. Komikiak aurkezteko azken eguna 2014ko azaroaren 28a izango da, eta sari banaketa 2014ko abenduaren 12an egingo da Ibarrako kultur etxean. Lehiaketara...
Read MoreJoska Natke (‘Mendira’): “Euskal mendizale gehienok nahi dugu presoak etxera itzultzea”
Uztailean aurkeztu zuten hainbat eskalatzailek Mendira ekimena, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri mugimendua. Kolektiboko kide Joska Natke zaldibiarrarekin izan gara haren lantokian, Donostiako Pio Baroja kiroldegiko rokodromoan, egitasmoaren zioez eta larunbatean Oiartzunen egingo den jaialdiaz hitz egiteko. Inork ez al dizue esan kirola eta politika ez direla nahastu behar? Egia esan kritika zorrotzagoak espero genituen. Uztailean aurkezpen prentsaurrekoa eman zuten Zuriñe...
Read More
Iruzkin berriak