Velon: txirrindularitza “zirraragarri, egonkor eta sinesgarriago” baten aldeko apustuaren argi-ilunak
Negozio-lerro berria da Velon, ziklismoaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea xede duen proiektua. WorldTour kategoriako 11 egiturek (%60ak) jarri dute egitasmoa abian, adierazi duten arren zabalik dituztela ateak, bai gainerako taldeentzat, baita bestelako eragileentzat ere. Belkin Pro Cycling, BMC Racing, Garmin-Sharp, Lampre-Merida, Lotto-Belisol, Omega Pharma-Quick-Step, Orica-GreenEDGE, Team Giant-Shimano, Team Sky, Tinkoff-Saxo eta Trek Factory Racing taldeek sortu dute Velon,...
Read MoreOsasunari zorra “barkatu” dio Nafarroako Parlamentuak: politikarien erreakzioak
Nafarroako Parlamentuak –UPN, PSN eta PPren botoekin– onartu egin du Osasuna futbol taldeak Foru Ogasunarekin zuen zorraren –53 milioi euro– parterik handiena kitatzeko foru legea. Sadar estadioa eta Taxoareko instalazioak Nafarroako Gobernuari eman dizkio Osasunak. Gainerako alderdiek erabakia kritikatu dute. Deigarriak dira alderdietako ordezkariek esandako batzuk. PSNko bozeramaile Roberto Jimenez adibidez halaxe zuzendu zaie erabakiaren aurkakoei: “Dei nazazue demagogiko, baina...
Read MoreAnoeta eraberritzeko obrak: datuak
Berrikuntzak Donostiako Anoetako estadio eraberrituak ez du atletismo pistarik izango, eta orotara 40.000-45.000 ikusle hartu ahal izango ditu –gaur egun 32.076 eserleku ditu–. Estalkia berritu eta estadio inguruko kaleetan hobekuntzak egingo dira. Miniestadioan 800 eserleku gehiago jarriko dituzte –1.200 ditu gaur egun–. Kopuru hori handitzerik legoke 3.000 eserleku desmuntagarriri esker. Halaber, teilatua eta bestelako azpiegiturak (aldagelak, aurkezpen aretoa…) berrituko...
Read MoreFutbola eta ustelkeria: atxiloketak Frantzian, irregulartasun salaketak FIFAn
Frantzia aldetik datoz lehendabiziko bi albisteak. Batetik, Marseillako Olympique taldeko presidente Vincent Labrune atxilotu du poliziak, André-Pierre Gignac aurrelariaren fitxaketaren ingurumarian fondoak bidegabe erabiltzeagatik. Aurreko bi presidenteak (Jean-Claude Dassier eta Pepe Diouf) ere atxilotu ditu, baita taldeko gaur egungo zuzendari nagusi Philippe Pérez ere, banatutako balizko komisioak direla-eta, Le Monde egunkariak jakinarazi duenez. Bestetik, ustelkeriagatik eta hainbat...
Read MoreBradley Wiggins, anime japoniar bateko izar gonbidatua
Animaziozko film labur bitxia estreinatu du Japan Anima(tor)’s Exhibition proiektuak: Hill Climb Girl. Azuma Tani, Mai Yoneyama eta Takeshi Miyagik sortua, 17 urteko neska baten –Hinako– istorioa du ardatz, gain batean dagoen ikastetxera bizikletan joaten dena, klasekide duen mutilarekin lehia bizian. Sekula ez dio mutilari irabazten, harik eta egun batean Sky taldeko txirrindulari Bradley Wiggins bere alboan agertzen den arte… “Go, go!!” Hemen film laburra osorik,...
Read MoreZorra kitatzeko ondasun guztiak eman ditu Osasunak
Askoren iritziz, Osasuna futbol taldeak sekula hartu duen erabakirik garrantzitsuena da hau: Foru Ogasunarekin pilatu duen zorraren parte bat kitatzeko –53 milioi eurotik 43–, Sadar estadioa eta Taxoareko instalazioak Nafarroako Gobernuari eman dizkio. Baldintzak Nafarroako Gobernuak doan lagako dio Sadar futbol zelaia Osasunari, eta Taxoareko instalazioei dagokienez alokairu-kontratua izenpetuko dute. Bestalde, telebista eskubideen eta jokalari salmentaren %25 zorra kitatzera bideratuko...
Read MoreSenyera Kopa: elastikoan hura daramaten futbol taldeak lehian
Abenduaren 6tik 8ra bitartean Senyera Kopa jokatuko dute behe kategorietako hainbat futbol taldek Palau-solità i Plegamans (Bartzelona) udalerrian, hango futbol klubak antolatuta. Elastikoan senyera daramaten –edo eraman izan duten– taldeek soilik har dezakete parte txapelketan, haien artean Bartzelonak, Gironak, Lleidak, Sant Andreuk, Vilafrancak, Argentonak, Torderak edota Arbecak, bakar batzuk aipatzearren. Halaber, Uruguaiko Progreso, Sardiniako Alguer eta Italiako US Lecce taldeak...
Read MoreMaroko, Afrikako Kopatik at, ebola dela-eta hura atzeratu nahi izateagatik
Afrikako Futbol Konfederazioak (CAF) iragarri du Marokok ez duela Afrikako Nazioen Kopa jasoko, ebolaren birusa zabaltzeko beldurrak eraginda Rabatek txapelketa 2016ra arte atzeratzeko eskatu ostean. Halaber, Kopatik at utzi du herrialde afrikarra. Erabaki bezala, txapelketa urtarrilaren 17tik otsailaren 8ra bitartean egingo dela berretsi du, baina ez du jakinarazi zein herrialdek jasoko duen. Hainbat hedabidek Hegoafrika –2010eko Munduko Koparen antolatzailea– jo du hautagai nagusitzat,...
Read MoreKontxan futbolean: Francoren yateak ez zuen Bilduk adina enbarazurik egiten
Onartu behar da Franco eta Bildu modu oso profesionalean lotu dituela El Confidencial agerkariko lerroburuak: “La Concha: del yate de Franco a la comuna del fútbol playero impuesta por Bildu” (Kontxa: Francoren yatetik Bilduk inposaturiko hondartza-futbolaren komunara). Badaezpada ere, gauzak nahikoa argi geratu ez badira-edo, azalpena: “71 urteren ondoren, Gipuzkoako Futbol Federazioak uko egin dio Kontxako eskolarteko futbol txapelketa antolatzeari. Txapelketa berezi eta...
Read MoreRayo-Eibar: Futbol modernoa jo-puntuan, harmailak Simpsondarren egongela bihurtuak
Ez da lehendabiziko aldia. Rayo Vallecano futbol taldeko zaleek ate atzeko harmaila hutsik laga zuten atzo, Eibarren aurkako partidan, negozioa ardatz duen futbol modernoaren aurka protesta egiteko. Zale euskaldunek ere bat egin zuten protestarekin, partidak astelehenetan jokatzearekin ados ez daudela adierazteko: “Izan asiar merkatua edo nahikoa kate ez dituen telebista operadorea asetzeko, zaleei –astean zehar harmailak erdi hutsik egoten dira– zein futbolari berari kalte egiten...
Read More
Iruzkin berriak