Bradley Wiggins, anime japoniar bateko izar gonbidatua
Animaziozko film labur bitxia estreinatu du Japan Anima(tor)’s Exhibition proiektuak: Hill Climb Girl. Azuma Tani, Mai Yoneyama eta Takeshi Miyagik sortua, 17 urteko neska baten –Hinako– istorioa du ardatz, gain batean dagoen ikastetxera bizikletan joaten dena, klasekide duen mutilarekin lehia bizian.
Sekula ez dio mutilari irabazten, harik eta egun batean Sky taldeko txirrindulari Bradley Wiggins bere alboan agertzen den arte… “Go, go!!”
Hemen film laburra osorik, ingelesezko azpitituluekin (jatorrizko japonieran ere ongi uler daiteke):
https://www.youtube.com/watch?v=EaBL1GRM4BM
Egitasmoari buruzko azalpen (grafiko) gehiago, Animator Expo webgunean.
[Milesker erreferentzia ziklo-frikiagatik, Euskarabajo]
Ez da marrazkigintza japoniarrak txirrindularitzrekin izan duen harreman estuena, “Nasu: Andalusia no Natsu” (http://www.imdb.com/title/tt0382868), talde mitiko haundi asko eta Olano bera ere antzeman daiteke izen aldaketen azpitik
Milesker filmaren berri emateagatik, ez nuen ezagutzen! YouTuben ikus daiteke osorik: https://www.youtube.com/watch?v=yRo4vTH4IpY
(Izen aldaketa xelebreak daude, bai; sagua ausaz mugitu eta Pamei taldeko ziklista bat ikusi dut…)
2. atal bat ere badu! Nasu: A Migratory Bird with Suitcase.
Aiba, egia! Hemen ikus daiteke http://kissanime.com/Anime/Nasu-A-Migratory-Bird-with-Suitcase/OVA
Milesker bigarrenez!
Copyright arazoengatik bideoa ikusi hemen denez hemen da jatorrizko orrialdean (azpititulurik gabeko jatorrizko bertsioan):
http://animatorexpo.com/hillclimbgirl/
Arrazoi duzu Jokin, bideoa ikus zitekeen, baina copyright-a jarri eta blokatu egin dute orain… Zorionez, japonieraz ikusita ere arazorik gabe uler daiteke.