Palestinak atzera bota du FIFAk Israel zigortzeko eskaera
[2015-05-29] Palestinaren aldeko ekintzaileek FIFAren kongresua eten dute. [2015-05-29] Palestinak atzera bota du Israel zigortzeko eskaera. Rt.com The Guardian [2015-05-21] Palestinako futbol federazioak FIFAri eskatu dio Israel zigortu dezan, nazioarteko federazioaren araudia hiru zentzutan urratzen duelako: palestinarren aurkako eraso arrazistak –Israelgo futbolean– ez ditu zigortu, bere ligan israeldar kolonietako bost talde mantentzen ditu, eta Palestinako federazioaren independentzia...
Read MoreFIFAko hainbat goi-kargu atxilotu dituzte ustelkeriagatik
[2015-12-21] FIFAk zortzina urteko zigorra ezarri die Blatter eta Platiniri (El País) [2015-05-27] FIFA nazioarteko futbol federazioko zazpi goi-kargu atxilotu ditu poliziak Zurichen (Suitza), AEBetako Justizia Departamenduaren aginduz, FBIrekin elkarlanean. Iruzur, xantaia eta diru-zuriketa delituak leporatzen dizkiete, Suitzako Gobernuak jakinarazi duenez. Joseph Blatter presidentea ez dago atxilotuen artean. Akusatuak “hamar baino gehiago” dira; guztiak ez daude uneotan...
Read MoreFutbolak ez duelako zertan aberatsen jostailu izan behar [jardunaldiak Katakrak-en]
“Futbolaren guda politikoa ezin dugu eskuin zaharkitu baten esku utzi. Bere irizpideak inposatu, eta klub profesional guztiak eta zaletu-talde ugari kontrolatzen ditu. Kapitalismoa eta eskuina dira futbolean nagusi. Osasuna dugu horren adibide. Desagertzeko arriskuan dago (bazkide eta zaletuek berreskuratzen ez badute), taldearen zorrak handitu dituzten politiken eta kirol kudeaketa txarraren ondorioz. Ezinbestekoa da jokoaren esentzia berreskuratu eta futbola beste modu batean...
Read MoreIpar Euskal Herriko bi errugbi taldeek ez dute bat egingo
[Eguneraketa, 2015-05-19] “Azken egunetako giro bortitza ikusirik”, Baionako presidente Manu Merinek gelditu egin du Miarritzerekin bat egiteko proiektua, Berriako kazetari Eneritz Zabaletak azaldu duen moduan: “Manu Merinek, negarra begian eta eztarria unatua, denek itxaroten zuten albistea eman zuen. ‘Hurrengo sasoian bi talde profesional egonen dira Euskal Herrian: Baiona eta Miarritze’. Lehenago, baina, azken egunetako giro ozpindua aipatu zuen....
Read More“Arrazakeria gogor borrokatuko du FIFAk”. Eta Israel? “Ez futbola politizatu, faborez”
“Diskriminazioaren aurkako borrokan urrats berria emango du FIFAk: 2018an Errusian jokatuko den Munduko futbol Koparako sailkapen faseko partiduetan bigilantzia sistema berria hasiko gara erabiltzen, arrazismoaren aurkako FARE erakundearekin elkarlanean”, irakurri dugu Nazioarteko Federazioaren webgunean. Zenbait begiralek gertutik zelatatuko dute zaleen eta gainerako protagonisten jokabidea, bideokamera bidez-eta, diskriminazio zantzurik balego frogak FIFAren diziplina-batzordera...
Read More“Madrilgo Beti-Jai frontoiaren alde borrokan jarraitu behar dugu”
Beti Jai pilotalekua, 1894ko jatorrizko egitura mantendu baina egoera oso txarrean dagoena, Madrilgo Udalak eskuratu berri du. 7 milioi euro ordaindu ditu azkenean, frontoiaren jabeak, Tarcosul enpresa gipuzkoarrak, 12 milioi eskatzen zituen arren. Pilotalekuaren kontserbazio eta eraberritzearen alde diharduen herri-plataformak txalotu egin du albistea, baina ohartarazi du “borrokan” jarraitu beharra dagoela frontoiak bere kirol-izaearari eutsi diezaion, taldeko bozeramaile Igor...
Read MoreZergatik itxi beharko lukete Everest? (4 arazo nagusiak)
Nepal astindu duen lurrikarak eta goi-mendietan eragin dituen elur-jauziek (ber)piztu egin dute espedizio gaindosiaren inguruko eztabaida. “Everest jendez lepo eta oso zikin dago”, idatzi du Justin Wm. Moyer kazetariak The Washington Post egunkarian. “Azken bi urteotan sekula baino mendizale gehiago hil da bertan“, nabarmendu du. “Alpinista asko kexu da Everesten komertzializazioaz, tontorrerako bidea auto-ilarekin alderatzeraino”, zioen duela urtebete...
Read More
Iruzkin berriak