Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Gizartea » Sexu-jazarpena kirolean: gurean ere beharrezkoa da arazoari aurre egitea
Uzt01 0

Sexu-jazarpena kirolean: gurean ere beharrezkoa da arazoari aurre egitea

Atalak: Gizartea, Kirola

Sentsibilizazioan eta prebentzioan lagundu nahi du gidaliburu honek.

Sentsibilizazioan eta prebentzioan lagundu nahi du gidaliburu honek.

“Beharrezkoa da kirolean sexu-jazarpena eta abusua gertatzen direla aitortzea, eta eremu honetan gertatu ohi diren emakumeen kontrako indarkeriak errotik kentzeko neurriak hartzea. (…) 2014an Kataluniako hiru unibertsitatetan egindako ikerketa bateko datuek erakusten dutenez, entrenatzaileen aldetik sexu-jazarpena nabaritzen dute emakumeek, hala nola: kontaktu fisikoa, emakumeei buruzko mespretxuzko komentarioak, itxura fisikoari buruzko komentarioak, sexu-harremanak izateko proposamenak, begirada onartezinak, besteen sexu-bizitzan sartzea eta abar. (…) EAEn badaude egon sexu jazarpena eta abusua”.

Kirolean emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida (pdf) lan marduletik hartu ditugu pasarteok. Ainhoa Azurmendi Avento aholkularitza-enpresako kideak eta Matilde Fontecha EHUko irakasleak osatu dute, Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, helburu izanik, batetik, kirolari loturik dagoen pertsona oro arazoaz jabetzea eta, bestetik, gidalerro batzuk ematea, sexu-jazarpenik gertatzen bada zer-nola egin jakiteko.

Auziaz luze hausnartu eta eztabaidatzeko parada ematen duen gida osatzeko, hainbat emakume kirolari, kirolari ohi eta jarduera fisikoaren edo kirol kudeaketaren eremuan diharduten emakume profesional elkarrizketatu dituzte egileek. Hona hemen elkarrizketa horietatik ateratako lekukotza batzuk (“Horietako batzuek sexu-edukia dute, eta beste batzuek kontrol eta jazarpen egoerei buruz dihardute; sexu-jazarpenerako arrisku faktoreak dira horiek”):

“Nire igeriketa irakaslea izan zen 17 urte nituela. Gorputz-hezkuntzan lizentziatu-
ra bukatutakoan, lana eskatzera joan nintzaion, bera kirol-elkarte garrantzitsu ba-
teko zuzendaria baitzen. Alde egitera nindoala, hormaren kontra bortizki bultza-
tu, eta bularrak eskuekin eusten zizkidan bitartean hauxe esan zidan: oso gustu-
ko izan zaitut betidanik… Lasaitasuna mantendu nuen, eta askatzen ez banin-
duen oihuka hasiko nintzela esan nion. Askatu ninduen eta korrika atera nin-
tzen”.
“Hamabost urte izango genituen… entrenatzaileak ipurdiko bat ematen zigun ze-
laira jolastera ateratzear geundenean…“.
“Hamalau urte nituela entrenatzaileak ia egunero deitzen zidan etxera; orain,
hainbeste urte ondoren horretan pentsatzen dut, eta neure buruari esaten diot:
hura ez zen normala”.
“Pisua mantendu behar genuen…; bai, beharrezkoa zen, eta berak hori eskatzeko
eskubidea zuen. Baina era bortitzean esaten zuen, jendaurrean, jende askoren
aurrean”.

“Beldurra genion; bere begiradarekin topo egitea ekiditen genuen… Nik negar

egiten nuen tratatzen gintuen eragatik”.
“Berak beti esaten zigun inork ez zuela kirola bere erruz utzi. Berarengana joan
eta banan-banan bere erruz utzi zuten guztien izenak esateko gogoa ematen dit”.

Entrenatzailearen figura da gidan gehien aipatzen dena, hainbat ikerketak azaleratu duenez –NBOk 2007an plazaratutakoak kasu– hura delako indarkeria-ekintzen egile nagusia, “emakume kirolariekin harreman estua edukitzeaz gain haien erreferente nagusia ere badelako”.

Egileek diotenez, “gida honek ez du helburutzat, inondik inora ere, kirolak berezkoa duen harreman fisikoa zalantzan jartzea; beste behin ere, argi adierazten du ukitzea, besarkatzea, beste pertsona bati heltzea eta abar poztasunezko espresio naturalak direla. Hala ere, ez dira beste pertsona batzuekin izandako ukipenak norberaren beharrak asetzeko erabili behar, ez fisikoak, ez psikologikoak, ezta emozionalak ere. Garrantzitsua da gure kulturan zein jarrera den onargarria eta zein ez den zehaztea, eta horri mugak ezartzea; eta, jakina, kirol arloan sexu-jazarpenak edo sexu-abusuak izan daitezkeenak identifikatzen jakitea”.

Zentzu horretan, bi atal nagusitan banatu dute 80 orrialdeko gida:

1. Sentsibilizazioa eta prebentzioa: Datuak, definizioak, legedia, jarrera eta portaera onartezinen zerrenda, arrisku-faktoreak, prebentzioa…

2. Jarduera-protokoloa diseinatzeko jarraibidea: Protokoloan agertu beharko liratekeen atalak; falta oso larri, larri eta arinen zerrendak…

Lehendabiziko atalean bildutako eduki guztia ondorengo bi taula hauek laburbiltzen dute. Dena den, azalpen guztiak arretaz irakurtzea komeni da, zeren gainean hitz egiten ari garen jakiteko.

abusu-taula-1

abusu21 abusu22 abusu23Bigarren atalari dagokionez, egileek diote, besteak beste, protokoloak onargarriak ez diren jarrerak eta horien larritasun maila agertuko dituen falten tipifikazioa jaso beharko duela, kasu bakoitzari dagozkion isunak aplikatu ahal izateko.

Tipifikazio adibide bat:

abusu31 abusu32

Esan bezala, arretaz irakurri beharreko gida da, jasotzen dituen azalpen, datu eta bestelakoek auzia sakon aztertzea eskatzen baitute. Eragile orok (kirolariek, klubek, federazioek, administrazioek, entrenatzaileek, eskolek eta abar) hausnartu beharko luke arazoaz, eta egoeraren araberako neurriak aplikatu. Horretan lagundu nahi du gida honek.

  • Kirolean emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida. Protokoloak egiteko jarraibideak. (pdf)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA