‘Seinaleak II’ komikia, genero-indarkeria saihesteko erizainentzako tresna berria
Emakumeek sufritzen duten ziber-indarkeria du oinarri Seinaleak II komikiak. SATSE erizaintza sindikatuak argitaratua, gazteek sarean bizi ditzaketen egoerak islatzen ditu gida-liburuak. “Gazteek garrantzia handia ematen diete Interneti eta gizarte sareei; mundu birtual horrek, sarritan, genero desberdintasuna eta sexismoa errepikatzen ditu”, azaldu dute sindikatuko kideek: “Komikiaren helburua indarkeria salatu eta gazteei mezu alternatiboa helaraztea da. Maitasun erromantikoa...
Read MoreRio 2016: Kirol olinpikoak sakonago ezagutzeko gida infografikoak
Kirol olinpikoez –salbuespenak salbuespen– soilik lau urtean behin hitz egiten dela eta haietako asko herritarrentzat arrotz samarrak direla aintzat hartuta, 2016ko Jokoen antolatzaileek 42 kirol-diziplinen gida infografikoak sareratu dituzte, bakoitzari buruzko araudi, errekor eta bestelako datu batzuk ezagutarazteko. Lehiaketaren formatua, joko-eremuari buruzko xehetasunak (360 graduko irudiekin), partida edo borroka bakoitzaren iraupena, puntuazio sistema, jokaldi motak, penalizazioak...
Read MoreLGBT kolektiboa eta bideo-jokoak: estereotipoak apurtzea helburu
GaymerX, LGBT kolektiboari zuzendutako geek jardunaldien hirugarren edizioa abenduaren 11tik 13ra bitartean egingo da AEBetako San Jose hirian. Bideo-jokoak ardatz, diskriminazio eta jazarpen oro borrokatzea helburu duten ekimenak egingo dira: mahai-inguruak, proiekzioak, erakusketak, tailerrak, txapelketak… Matt Conn fundatzailearen hitzetan, “bideo-joko bat barnizatzeko indarkeria erabiltzeak ez du ezer txarrik, ezta heroi erakargarri, txuri eta heterosexualak izateak ere,...
Read More“Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua
Ainhoa Azurmendiren (@AinhoaAtxur) txioak jarri gaitu Espainiako 2. B-ko eta maila baxuagoetako arbitroak biltzen dituen Sindikatuaren arrastoan. Asteburu oro jasaten dituzten erasoak salatu eta neurriak har daitezen lortzea da kolektiboaren helburu nagusia. Gertaera isolatuak ez direla erakutsi aldera, indarkeria kasu ahalik eta gehienak blogean jasotzen dituzte, arbitroek idatzitako aktetan oinarrituta. Emakumezko epaile eta arbitro-laguntzaileek sufritzen duten indarkeria matxistaz...
Read MoreGabiria Kopa, txirrindularitza zaleen topagune izateko asmoz jaioa
[Eguneraketa: Gabiria Koparen lehen edizioaren inguruan Goierriko Hitzak plazaratutako kronika, bideo eta argazkiak] Larunbatean, hilak 14, Gabiria Kopa sariketaren lehendabiziko edizioa egingo da Gabiriako (Gipuzkoako Goierrin) Osinalde elkartean, ziklismoa gustuko duen edonork izena eman dezakeen bazkari baten bueltan. Hainbat txirrindulari izango da bertan, omenaldia jasoko duen Txomin Perurena buru. Zer da , baina, Gabiria Kopa? Euskal Herriko errepideetan jokatzen diren lasterketa...
Read MoreSaharako gatazkaz komikia, Espainiaren traizioak 40 urte bete dituenean
1975eko azaroaren 14an Madrilgo akordioa sinatu zuten Espainiak, Marokok eta Mauritaniak. Beldurrak airean zegoen Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernuko presidenteak bi herrialdeen artean banatu zuen Mendebaldeko Sahara: iparraldea Marokorentzat eta hegoaldea Mauritaniarentzat. Fosfatoa eta arrantza ustiatzeko akordioak eskuratu zituen trukean Espainiak. Kristina Berasain Berriako kazetariak Martxa berdea, martxa beltza erreportajean azaldu duen moduan, Sahararrentzat “traizio”...
Read MoreEsteladak, independentziaren aldeko oihuak eta UEFAri txistuak Camp Nouen
Txapeldunen Ligako partida batean zaleek esteladak erakutsi izanagatik Bartzelona futbol talderi isuna ezarri dio UEFAk. “Adierazpen askatasunari” eraso egin zaiola iritzita, klubak eta zaleek euren haserrea agertu dute berriz ere. Atzo, Bate Borisov taldearen aurkako partida hasi aurretik, esteladak haizatu eta independentziaren alde oihu egin zuten Camp Nou zelaian bildutako milaka lagunek. Halaber, Txapeldunen Ligako ereserkiari txistu egin zioten, “Respecte” zioen...
Read MoreGeneroaren ikuspuntutik dekonstrukzio lan apur bat, Asterixen azkenari tiraka
Zesarren papiroa du izena Asterixen bildumako berrienak. Post honek komikiari buruzko kritika izan beharko luke, baina nahiago dut galiarren abentura berriko azken binetak eragin didan barne-eztabaidari heldu, emakumezko pertsonaien rola ardatz. Kontua da Asterixen komikiko azken marrazkian, Post Scriptum osagarrian, hiru gizonezko ageri direla kafetegi bateko terrazan hizketan. Laugarren figura batek erakarri du ordea nire arreta. Istorioari ez dio batere ekarpenik egiten, figurante hutsa...
Read MoreDopin sarea antolatu izana egotzita, Urdaibaiko kargudun ohiak epaitu dituzte
[2015-11-18] ‘Estrobo auziko’ sei akusatuak absolbitu egin dituzte. Aurrez, hamar akusatuetako lauren kontrako karguak erretiratu egin zituen fiskaltzak. [Epaiketaren 4. saioa] Adituak ez dira bat etorri Urdaibaiko arraunlariei ustez emandako substantziak osasunerako kaltegarriak diren edo ez ebaztean, baina onartu dute halakoak erabiltzea “tranpa” egitea dela. (Informazio gehiago: Pello A. Zuazoren artikulua Berrian) [Epaiketaren 3. saioa] Urdaibairen aurkako ikerketa...
Read More
Iruzkin berriak