FIFArako hautagai nagusiak: “Torturen konplizea” eta “Platiniren iturgina”
Bi dira FIFA nazioarteko futbol federazioko presidente kargua hartzeko hautagai nagusiak: Salman Bin Ebrahim Al-Khalifa xekea, Asiako Konfederazioko buru eta 1783az geroztik Bahrain gobernatzen duen Al-Khalifa dinastiako kidea; eta Gianni Infantino abokatu suitzarra, Michel Platiniren gerizpean lan egiten zuen FIFAren “iturginetako” bat. Ostiralean hautatuko du presidente berria FIFAk, ustelkeriak jota dagoena, 1988tik presidente zen Joseph Blatter eta Michel Platini jaunak buru....
Read MoreFutbola, errugbiaren bidetik? 3. zatia proposatu dute Argentinan, joko garbiaren alde
Estudiantes eta Gimnasia futbol taldeek lagun arteko partida jokatu zuten La Plata (Argentina) hirian duela bi aste. Diziplina batzordeak 16 jokalari zigortu zituen, ostiko eta ukabilkada, borroka amaigabean murgildu zirenak. Pasa den asteburuan, txartel gorria jaso zuen jokalari batek pistola hartu eta epailea tiroz hil zuen. Cordoba hirian gertatu zen, maila apaleko partida batean. Cordoban abiatu zuten, hain justu, futbolarien artean “joko garbia” bultzatzea xede duen egitasmoa,...
Read MoreEuskal Herriko eta Israelgo selekzioak aurrez-aurre lehenengoz
Sokatirako euskal selekzioa ofiziala da 2014az geroztik, Nazioarteko Federazioak (TWIF) eskubide osoko kide gisa onartu zuenean. Basque Country izenpean lehiatu da gaur arte egindako txapelketetan, eta hala egingo du bihar, osteguna, eta igandea bitartean Holandan jokatuko den goma gaineko munduko sokatira txapelketan. Txapelketa horretan arituko da estreinakoz euskal selekzio bat Israelgoaren aurka. Selekzioen arteko lehiari ekin baino lehen kluben arteko txapelketa egingo da. Han ere aurrez...
Read MoreFernando Hierrori deia, ez dezala bat egin Israelen apartheidarekin
Israelgo Kultura eta Kirol Ministerioak eta Futbol Federazioak iragarri dute Real Madrileko jokalari ohi Fernando Hierro fitxatu nahi dutela, hango futbolaren “iraultza” gidatzeko. “Israelek bere futbol selekzioa erabili nahi du normalizazio itxura eman eta palestinar herriaren aurkako krimenak estaltzeko”, salatu du RESCOP elkartasun sareak, eta Hierrori eskatu dio ez dezala bat egin “Israelen apartheidarekin”. Jokalari ohiari gutun luzea igorri dio,...
Read MoreAtleta transexualak Joko Olinpikoetan: Aitzindari izatearen ajeak
COI nazioarteko olinpiar batzordeak egindako aldaketa medio, atleta transexualek aurrenekoz parte hartu ahal izango dute Joko Olinpikoetan, sexu aldaketa egiaztatuko lukeen mediku-operazioa egin beharrik izan gabe. Baldintza moduan, emakumezkoen probetan lehiatuko direnek, urtebete lehenago eman beharko dute euren asmoen berri, eta denbora tarte horretan testosterona maila 10 nmol/L azpitik mantendu beharko dute. Orain arte bi urte itxaron behar zuten operazioa egin ostean. Bestalde,...
Read MoreAnimaliak kirolean: “Dopin gupidagabeena”
Dopina, dopin ekonomikoa, dopin teknologikoa… “Baloia ere drogatu egiten da”, kantatzen dute The Kagas-ekoek. “Kirola bera bezain zaharra da ia”, irakurri dugu Fosbury aldizkari katalanak plazaratutako El dòping més despietat (Dopin gupidagebeena) erreportajean. Hainbat kiroletan protagonista diren animaliek jasaten duten tratuaz ari da artikulua. Hizpide ditu, besteren artean, lasterketa zakur eta zaldiak –morfina administratu zioten Ingalaterrako Erreginaren...
Read MoreHungariar umoristek alderdi politikoa eratu dute, neurri xenofoboen kontra egiteko
Adur Larrearen txio batek jarri gaitu arrastoan: Hungariako kazetari satiriko batzuek, Viktor Orbán lehen ministroaren anti-immigrazio politikaren aurkako alderdia eratu dute: Bi Buztaneko Zakurraren Alderdia (Magyar Kétfark Kutya Part). Serbia eta Kroaziako mugetan arantzadun hesiak jartzea erabaki zuenean hasi zituzten lehen ministroaren aurkako protestak, Georgely Kovacs ilustratzailea buru. “Orbánek beldurra saltzen duen bitartean, barrea saltzen dugu guk”, dio...
Read MoreFutbolariak zelai erdian eserita, errefuxiatuen heriotzak salatzeko
Greziako AEL Lakrissa eta Acharnaikos futbol taldeetako jokalariak, iragan ostiraleko partidan, lurrean eseri ziren arbitroak txilibitua jo bezain pronto. “Europar Batasunaren eta Turkiaren axolagabekeria krudelaren eraginez egunero hiltzen diren ehunaka umeen oroipenean egin dugu”, azaldu zuten. Errefuxiatuen krisi bortitzaren aurrean, futbolak ere –neurri batean bederen– esku hartzea erabaki du, onerako –aipatu kasua adibidez– zein txarrerako. Pasa den urtean Poloniako...
Read More
Iruzkin berriak